13 emaitza asmo bilaketarentzat - [1 - 13] bistaratzen.

asmo
1 iz. Zerbait egiteko burutapena. Ezkontzeko asmoa darabil. Ezkontzeko asmoa dutela iragarri dute. Buruan zerabilen asmo bakarra. Bere burua nabarmentzeko asmorik gabe. Asmo sendoa, sutsua. Asmo oneko jendea. Asmo txarrik gabe. Asmo galgarriak. Hutsean gelditu den asmoa. Asmoak mamitu, burutu. Bender-ek asmo handiak ditu; aireportua handitu egin nahi du.
2 iz. Aitzakia. Uste zuen aitzakiak eta asmoak izango zirela haren negarrak.
3 iz. Batez ere bizk. Amarrua. O, zenbat asmo dauzkan infernuko etsaiak!
4 iz. Ipar. Sena. Jainkoak eman die asmo hori abereei.
[Oharra: Euskaltzaindiak, joan asmoz, egin asmoz esapideek eta kidekoek euskara idatzian izan duten erabilera kontuan harturik, esapide horien ordez, joateko asmoz, egiteko asmoz eta kidekoak erabiltzea gomendatzen du].
asmo handiko
1 adj. Pertsonez mintzatuz, asmo edo helburu handiak dituena. Ik. handinahi; anbiziotsu. Asmo handiko Bilboko sukaldari gaztea da Daniel. Hamilton oso lehiakorra eta asmo handikoa izan da.
2 adj. (Egitasmoez, helburuez eta kidekoez mintzatuz). Atlasa asmo handiko proiektua da. Adostutako gobernu programa asmo handikoa da, oso aurrerakoia eta landua.
asmo izan
1 du ad.-lok. Zerbait egiteko ideia izan. (Osagarritzat partizipio burutua hartzen duela). Gauza handiak egin asmo zituen. Gure hizkuntzaren batasunaren alde hor egin asmo duzuen lanean, lankide nauzue. Erabili asmo dudan saila ez da maizegi jorratua izan euskaraz.
2 du ad.-lok. (Mugaturik eta -tzeko atzizkia hartzen duen osagarri batekin). Baionara joateko asmoa dugu. Iruñeko Udalaren poesia lehiaketara aurkezteko asmoa zuen. Berdin jarraitzeko asmoa dut.
asmoa agertu
du ad.-lok. Kataluniako 60 udalerrik baino gehiagok independentziari buruzko herri-galdeketa egiteko asmoa agertu dute. Zorionean, hasiak gara, gero eta usuago, asmoak eta iritziak agertzen. Rubalcabak auzitegietara jotzeko asmoa agertu zion herenegun RNE irratiari.
Ohiko lexiak

Aztergaia: asmoa agertu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-09-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da

asmoa azaldu
du ad.-lok. Udalak eta Aranzadi Elkarteak lana sarean jartzeko asmoa azaldu dute.
Ohiko lexiak

Aztergaia: asmoa azaldu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-09-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

asmoa hartu
ad.-lok. Erabakia hartu. Lurreko bizidun guztiak hondatzeko asmoa hartu zuen. || Ontzeko asmo egiazkoa hartu gabe. Esan beharko diot honi ere zer asmo hartu dudan.

Aztergaia: asmoa hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ASMOA (ASMOAK, etc.) HARTU (AN-gip; Añ, Dv, H). "Proponer, hacer propósito, gogartu, gogoa ta asmoa artu" Añ. "Intentar [...] asmua artu" Ib. "Resolverse a hacer algo, gogoa, naia artu, asmua artu" Ib. "Asmo biziak artzea (Echve)" H. "Asmo ori artu zun (AN-gip)" Gte Erd 54. Tr. Propio de la tradición meridional, encontramos tbn. algunos ejs. septentrionales (en Duvoisin y Elizanburu). Artu ontzeko gogo bizia, asmo indartsua eta konfesatu Eliz-Ama santak agintzen duenean. CatBurg 36. Bere asmo galgarri hau artu. Mb IArg II 332. Oni Jainkoak agertu zion Mundua galtzeko artu zuan asmoa. Ub 67. Komuninoe bakotxian asmo barri bat artu, nola dan humiltasuneko, errukizko edo penitenziako gauzaren bat egitia. CrIc 145. Zenbat gogo ta asmo on artu eztozue onduteko zeuroen bizitza deungak? Añ LoraS 13. Ontzeko asmo egiazkoa artu gabez. AA III 513. Seme edo alaba batek artuten badau asmo Santuba Praile edo Monja izateko. fB Ic III 329. Aita ona, ni beti nago sendo, gaztetxutatik artu nituban asmuetan, Sazerdote izateko. JJMg BasEsc 216. Arroturik Luzifer beragan ekusan edertasunagaz, artu zituzan Jaungoikua bera beste izateko asmu zoruak. Astar II 281. Guztiaz ere bost mutiletako batek artu omen zeban asmo sendo betea, ezik, zezen izu igestuari etziola laga bear, alik eta atzeman zezan arteraño. Izt C 250. Segitzeko asmua / artu det lan oni, / deklaratu banitza / motibuak ongi. JanEd I 14. Artzen det asmo sendo bat zu ez geiago ofenditzeko. Echve Ongi 71 (ap. Dv). Artu zituzan onduetako asmo senduak. Ur MarIl 10. Ezkontzeko asmoa artu zuen. Lard 31. Hau da burua, asmu sainduak hartzen zituena. Dv LEd 258 (Cb Eg II 140 pensamentu). Eta au galtzeko asmo eta bideak artu zituen. Arr GB 16. Ez dadiela eror nik egin hutsean. / Bainan, asmu hoberik harturik buruan, / Deskantsuan, / Egon bedi kaiola andi zerratuan. Elzb Po 217. Asmuak artzen dira batzubetan, gaur utziko... bigar utziko... Sor Bar 55. Atxur anaiak artu zuten asmoa, iruretatik bat nagusi jartzeko. Urruz Urz 57. Bere burua bakartadean gordeteko asmoak artu zituan. Ag AL 166. Esan bearko diyot oni ere zer asmo artu detan. Moc Damu 22. Erromeriya egitekoa asmua artu znean. Itz Azald 54. (s. XX) Bañan kontutxo edo "txistiak" ez aztu-lekuan geratzeko asmoa artu det eta ara zeintsu edo nola diran. PArt in Bil 171. Ala dauka asmo arturik alde aurrez. "Su propósito". Mok 11. Neuk be asmua artu neban bein, alduna (diputadua) ixateko. Altuna 83. Oraintxe, arratoi yaunak, beste asmorik artu egizue, etxe ontan gizentzerik eztaukozue-ta. Or Tormes 51. Ta asmo sendo bat artu / Euzkeraz eiteko. Enb 200. Ezkongaietan danok artzen ditugu asmo on oiek. ABar Goi 34. Arloa buruzkatzeko asmoa artu zun. NEtx LBB 187. Jerusalena asmoa artu zun / kristau-erromes legean. SMitx Aranz 155. Minberatuko lirake nerekiko asmoa artu duzula jakitean. Etxde JJ 36. Lotara joateko asmoa artu eban. Bilbao IpuiB 151. Musika ixildu zanean gauza ikusgarria egiteko asmoak artuta zegoan nagusia. Anab Poli 110. Lenbailen bizartegirako asmoa artu eban. Erkiag BatB 59. Laugarrenian errespetatu / itzazu aita ta ama / [...] ez bada gizatxartu, / asmo sendo bat artu / nik maiteko ditudana. Uzt Sas 216. Ber-bertatik asmo artzen dut, trixte irudi bat nere ezkutuan marraazteko erabakia, betarik dudanean. Berron Kijote 212. Oietxek bertsoz goraldutzeko / asmoak artu ditut nik. MMant 98. Bere asmoa arturik eukan / fedea zabalduteko. FEtxeb 83. Azkenik, zergatik liburu au egiteko asmoa artu dedan ere esan bearra daukat. Insausti 15. Hartu nuen, bada, asmo sendoa, lege zaharrekoek agintzen zigutenez [...] ikasteko. MEIG VIII 42. v. tbn. Mg CC 250. VMg 109. Gco II 69. Bv AsL 103. KIkV 96. KIkG 74. Inza Azalp 57. Muj PAm 7. ArgiDL 93. Alz Ram 131. Ir YKBIz 315. Munita 115. NEtx Antz 121. Basarri 59. Asmua hartu: Eguzk GizAuz 67.

adib.: asmo 1 iz. Zerbait egiteko burutapena. Baionara joateko asmoa dugu. Bere burua nabarmentzeko asmorik gabe. Asmo sendoa, sutsua. Asmo oneko jendea. Asmo txarrik gabe. Asmo galgarriak. Hutsean gelditu den asmoa. Asmoak mamitu, burutu. Lurreko bizidun guztiak hondatzeko asmoa hartu zuen. Zorionean hasiak gara, gero eta usuago asmoak eta iritziak agertzen. Asmoz eta jakitez. mo sarreran.

asmoa hartu 19: Elkar, Berria 5, EiTB 2, Euskaltzaindia 2, Argia 5, DiarioVasco 4.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: asmoa hartu 39: Berria, Karlos Zabala, Koldo Izagirre, Xanti Iruretagoiena, Joxemari Urteaga, Gotzon Garate, Anjel Lertxundi, Xabier Olarra, Felipe Juaristi, Koro Navarro…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta sartzekoa azpisarrera gisa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa asmo sarreran.

asmoan
adb. (-tzeko atzizkiaren eskuinean). Ik. asmotan; asmoz; asmoarekin. Mutilzahar gelditzeko asmoan al haiz? Kai aldera joan ginen, asteko soldata kobratzeko asmoan.
Loturak

Aztergaia: asmoan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-10-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ASMOAN (asmuan Dv). a) (Con -tzeko). Con el propósito de, con la intención de. v. ASMOTAN, ASMOZ. Tr. Propio de la tradición meridional. Joan zen andik beste gauzarik Erroman ekusi bage bere errira itzultzeko asmoan. Mb IArg II 303. Beti birjiñ garbi bizitzeko asmoan zegoan, ta ala bizitu zan. Ub 61. Enzun kontuz, ala ezkonduak, nola ezkontzeko asmoan zautenak. AA I 568. Kupiturik sartzen du / gaisoak kolkoan, / ango beroarekin / pizteko asmoan. It Fab 79s. Etxe eder galant bat berak egiña, azkeneko urteak bere erritarrakin igarotzeko asmoan. Izt C 508. Bigarren endanakoak artzeko asmoan, eskallerakin igo ziran. Lard 545. Sartu omen zan basamortu batera, emen arkitzen zan koba zulo batean gaua igarotzeko asmoan. Zab Gabon 78s. Palaziyo ederrak, / munduko jardiñak, / ez bereala iltzeko / asmoan egiñak. Ud 106. Nola zeguan munduari agur egiteko asmuan betiko. Bv AsL 33. Ezkonduteko asmuan dabilzanak. Itz Azald 95. (s. XX) Gosari txiki bat eginda, soroetara [...] lanen batzuk aurreratzeko asmoan. Ag G 23. Kartutxo-pilla izugarri bat / bazuan orrek artua, / sututa tiratzeko asmoan / irabazirik jokua. EusJok II 67. Ramuntxo joateko asmoan abiatzen da, bañan bat batetan biurtzen da berriro. Alz Ram 129. Kirikiño goratu ta utzi zituenei eskerrak nolabait agertzeko asmoan. EArzdi in Kk Ab II 6. Mutilzar gelditzeko asmoan al-aiz. TAg Uzt 282. Zabaldu zetunat ene paperak lanari ekiteko asmoan. Or QA 64. Txapel eder bat eman dizute / on egiteko asmoan. Basarri 30. Kai aldera joan giñan asteko soldata kobratzeko asmoan. Salav 55. Kanposanturantza jo eban, mozolo-argidun antzera jantzita itxaroteko asmoan baserritar tabernazaleari. Alzola Atalak 58. Juan zan gizonori begitxuan, aregaz ogeratzeko asmuan. Etxba Ibilt 457. Erromatikan gaixorik dator / osatuteko asmoan. FEtxeb 84. Berorri irabazteko asmoan etorri naiz. BBarand 11. v. tbn. Gco I 385. Arr May 93. ForuAG 313. Tx B I 70. Ir YKBiz 184. JAIraz Bizia 16. Anab Aprika 22. Uzt Sas 159. Asmuan: Azc PB 73. (Tras -rako). "Euskalerrirako asmoan gaude (G-azp)" Gte Erd 255. Sartzen da itsasuan Siriarako asmuan. Bv AsL 105. Azpeitirako asmuan aterata, aruntz iritxi gabe etxera etortzea. Moc Damu 15. Bai, baña ez burrukarako asmoan. Ag Kr 178. Esaten zion nagusi etxekoandreak Donostiarako asmoan zirala udan. Urruz Zer 92. Azpeitirako asmuan aterata. Moc Damu 15. Illerrirako asmoan atera zan ama naigabetua. NEtx Antz 159. Lanerako asmoan, ordea, paper oiekin? Or QA 65. Urten ziran gabian zorro batzuek artuta kalamatxinotarako asmuan. SM Zirik 34. Zuzentzia eskatzen ebela [oittura] askok, eta sarri artarako asmuan agirixan jarritta ziur liburu artan. Etxba Ibilt 454. Amaika lagun omen ziran apaizetarako asmoan ziranak. BBarand 112. (Con adj.). Aren ondasun guzien Jaun eta jabe bera egiteko asmo osoan zegoan. Arr GB 93s. Neri jipoia eman nayian / zebillen asmo osuan, / egun batian asi zan eta / kukuak oker jo zuan. Tx B I 241. Bera erailtzeko asmo utsean zetorrela. Etxde JJ 195. Ekin zion euskaldunari, bizia kentzeko asmo osoan. Berron Kijote 105. (Tras part.). Gai oni buruz jarri asmoan / nator bertso bat edo bi. Insausti 146. b) (Tras gen.). Adivinando. Ez dakigu zer ekarriko duen geroak, ez gabiltza etorkizunaren asmuan. JE Bur 52s. "Asmuan (asmian) dabil (BN), anda olfateando (el hombre)" A

adib: monopolizatu, monopoliza, monopolizatzen du ad. Monopolio bidez saldu edo ustiatu; norbaitek zerbaiten monopolioa bereganatu. Ikastolak monopolizatzeko asmoan.

asmoan 54: Berria 33, EiTB 6, Jakin, Argia 7, DiarioVasco 7.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

asmoan 34: Berria 17, Herria 1, Asisko Frantzizko 5, Eskarne Mujika 5, Koldo Izagirre 2, Ramuntxo Etxeberri, Matias Mujika 2, Patziku Perurena.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa asmo sarreran.

asmoarekin
adb. (-tzeko atzizkiaren eskuinean). Ik. asmoan; asmotan; asmoz. Beste bagoira pasatzeko asmoarekin hasi ziren bi guardia zibilak. Guztia bideoan grabatzen ari dira, beste dokumental bat egiteko asmoarekin. Antzerkia egiteko eta antzerkirako zaletasuna sorrarazteko asmoarekin jaio zen DAT.
Loturak

Aztergaia: asmoarekin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-10-10 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ASMOAREKIN (Dv), ASMOAGAZ. (Con -tzeko). Con el propósito de, con la intención de. "Erneago ibiltzeko asmoarekin (Mb)" Dv. v. ASMOZ. Tr. Propio de la tradición meridional. Ematen die itza konfesoreari, baña ez kunplitzeko asmoarekin. Mg CC 145. Eta erremediatzeko asmoarekin eta deseoarekin Jaungoikoari barkazioa eskatzen diobenak. Gco I 391. Bazoaz ongi prestatua, eta etsaiaren kontra ongi peleatzeko asmoarekiñ. AA III 531. Estudijeetako asmuagaz iges egiten dau erri urrinetara. JJMg BasEsc 8. Asi zan irakurten liburu txar bat, burutaziño areek kenduteko asmuagaz. Ur MarIl 65. Asia txikieneronz abiatu zan [...], kristautu zituenak ikusteko asmoarekin. Lard 516. Izan bere bekatuen damu egiazkoa, bizitza ondotzeko eta Eliza ama sainduak agintzen duenean konfesatzeko asmoarekin. Legaz 43. Karidadeagaiti / beti dago emola / kenduteko asmuagaz / pobreai odola. Azc PB 347. Iagi zan bazter batean eukan makillea artuteko asmoagaz. Ag AL 86. Pekatuak autortuteko eta onduteko eta penitenzia betetako asmoagaz. Itz Azald 139. Errekaldera juateko asmuagaz [urten zan]. Kk Ab II 28. Beste bagoira pasatzeko asmoarekin asi ziran bi guardiazibillak. Ugalde Iltz 31. Bear bada, mozkortu ta norbaitekin aserren bat izan eta artan zanpatuko zutela ez iltzeko asmoakin. Izeta DirG 50. Damututa, eta bethiko on izateko asmoarekin. Osk Kurl 136. Ba-dirudi dena egiña izan dela gizonari bizi-leku xamurrago bat antolatzeko asmoarekin. Vill Jaink 49. (Con -rako). "Euskalerrirako asmoagaz gaoz (V-arr)" Gte Erd 255. Aitu zuen seguru Paristik ogeita amar legoara Erruanen Españarako asmoarekin arkitzen zala. Aran SIgn 69. Mendialderako asmuagaz [urten zan]. Kk Ab II 28.

adib: arka iz. Kutxa. Noeren arka. Joan zen arkara gazta zati bat hartzeko asmoarekin.

asmoarekin 1186: Ortzadar 7, ElCorreo 4, Deia 44, Elhuyar 16, Consumer 5, HABE 2, Berria 526, EiTB 327, Euskaltzaindia 2, Jakin 29, Karmel 4, Argia 36, Laneki 7, Erlea, DiarioVasco 176.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

asmoarekin 385: Berria, Herria, Joseba Sarrionandia, Joxean Agirre, Martin Anso, Agustin Otsoa, Patxi Zubizarreta, Julen Gabiria, Bernardo Atxaga, Anjel Lertxundi, Joxemari Urteaga, Ibon Uribarri, Pako Aristi, Xanti Iruretagoiena…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Oso erabilia, eta lehendik dagoen adibidea asmo sarreran ere jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasotzekoa asmo sarreran.

asmobakar
adj. Asmo bakarra duena. Unamunoz kanpora ere, maiz agertu izan dira munduan euskaldun asmobakarrak.

Aztergaia: asmobakar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:IrEm Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "ideia bakarrekoak" (2003-05-15)

asmondar
1 iz. hist. Kristo aurreko 134-63 urteetan Palestina gobernatu zuen dinastia bateko kidea.
2 adj. Dinastia horrena, dinastia horri dagokiona.

Aztergaia: asmondar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-09-19 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ez dugu aurkitu OEH-EEBS corpusetan.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

asmondar: HiztEn (Makabeotarren ondorengo dinastia [K.a 134-37]. Palestinan erreinatu zuen) // Ez dugu aurkitu ap. LurE.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

asmondar: I. Mendiguren / A.J. Toynbee ("asmondar estatu"); asmonear: BiblE 2 (oharretan: 1 M 2,42; 2 M 13,24); J. Arregi.

Informazio osagarria
Eratorri egokia

Forma hori dagokio Asmon pertsona-izenaren eratorriari.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz. eta izond. edo izlag.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-06-26): Onartua.

asmotan
adb. (-tzeko atzizkiaren eskuinean). Ik. asmoan; asmoz; asmoarekin. Lan asko egiteko asmotan. Ezkontzeko asmotan da.
Loturak

Aztergaia: asmotan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1993-10-28 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -tan.

asmotsu
1 adj. Batez ere bizk. Amarrutsua, maltzurra. Gure etsai asmotsua garaitzeko.
2 adj. Batez ere bizk. Asmatzeko ahalmen handia duena. Ik. burutsu. Gaztetatik agertu zen asmotsua eta behargina.

Aztergaia: asmotsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 1997-12-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk. batez ere.

Kategoria

izond.

asmoz
1 adb. (-tzeko atzizkiaren eskuinean). Ik. asmoan; asmotan; asmoarekin. Atera ziren iluntzerako Debara iristeko asmoz. Betekada bat egiteko asmoz, hasteko, arrain zopa eskatu dute. Kultura suspertu eta euskara bultzatzeko asmoz sortu zen elkartea.
2 adb. Asmoari dagokionez, gogoari dagokionez. Ezin badut soinez nire ondoan eduki, irudiz, asmoz eta gogoz beti nirekin egongo da. Asmoz eta jakitez.
Loturak

Esaera zaharrak

Behekoak goikoa ezkon leidi eta txikiak handia bentzu leidi asmoz eta jakitez.

Aztergaia: asmoz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

asmo sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabilera-oharrak

-tzeko asmoz eraikuntzan erabiltzen da (*joan asmoz e. joateko asmoz; *egin asmoz e. egiteko asmoz).

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper