42 emaitza apo bilaketarentzat - [1 - 42] bistaratzen.

apo1
iz. Ipar. eta naf. Zapoa, ornodun urlehortarra. Apoz, sugez, igelez eta likiskeriaz betea. Hori irents dezakeenak apoak eta suge biziak ere irentsiko lituzke.
apo2
iz. Zenbait ugaztun handiren oina osatzen duen adarkizko azal lodia. Ik. apatx1. Zaldien apoez zanpa-zanpa egindako zelaiak.
apo belar, apo-belar
iz. Belar landare zurtoin-zuta, sendagintzan erabiltzen dena, buruxketan biltzen diren lore horiak ematen dituena (Verbascum thapsus).
apo bisaia
interj. Haserrea edo harridura adierazteko erabiltzen den esapidea. Ik. deabruen bisaia. Zurzuri horrek errorik egin badu, apo bisaia!, erro horiek ere erreak izango ditu.

Aztergaia: apo bisaia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-07-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

APO BISAIA (det.) (Interj. empleada como maldición). * Xakhur handi eta ttipi demonio horiek eihararaziko dixie, ez bada yadanik idortua; bai eta errorik egin badu, apho bisaia!; erro hek erreak izanen ditutxu. Elsb Fram 143.

LB: 0; EPG: 0; ETC: 0

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: 0; Adorez: 0; Labayru: 0

Bestelakoak

bisaia 2 iz. (Harridura edo haserrea adierazteko esapideetan). Deabruen bisaia! Apo bisaia!

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapidea da eta azpisarrera gisa jasotzekoa, Interj. markarekin. Ezabatu bisaia 2 adiera.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa bisaia eta apo sarreretan.

Mailak

Interj.

apo hontz, apo-hontz
iz. Lumadi arre gorrizta eta orban beltzak dituen hontz mota, 19-21 cm luze dena eta, batez ere, intsektuz eta ornodun txikiz elikatzen dena (Otus scops). Aurten 329 animalia artatu dituzte Ilundainen; zikoinak, belatzak eta apo-hontzak jaso dituzte batez ere.
apo ilar, apo-ilar
iz. Lekadunen familiako landarea, lore hori-moreak ematen dituena (Vicia lutea).
apo-apoan
adb. bizk. Nekez, ozta-ozta. Apo-apoan bizi. Apo-apoan salbatu zuen.

Aztergaia: apo-apoan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

nekez, ozta-ozta.

apoarmatu
iz. Ibai, erreka edo aintziretako dortoka (Emys orbicularis). Estoldan atzeman zuen apoarmatu bat gaitza.

Aztergaia: apoarmatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1992-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan apoarmatu sarrera (dortoka sarreran ez da testurik aipatzen); hor jasotako lekukotasunak dira: apoarmatu Gy 2, apoharmatu Gy, apoharmatu Ox 2, apho-harmatu Barb 2, apho harmatu Herr, apo harmatu MEIG (metahizk.). Corpuseko informazioa: a) 'ORD. TESTUDINATA + CHELONIA': apoarmatu IE 11 (Gy 7; Ox 4: -oha-); b) adiera erabakigaitzeko apho-harmatu IE 3 (Barb Leg); c) apo-harmatu metahizkuntzazko erabileran (MEIG: "Egunoro aipatzen ez diren gauzak (...) erdal hitzez izendatzen dira [Galesen]: morgi (marraxua), macrell (berdela), crwban (apo-harmatua)").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

guztiak adiera erabakigaitzekoak dira, eta ager. banakoak: apo harmatu begi IE (Zerb in Gure Herria 1971); apo-armatu IE (Gexan Lantziri); apoarmatu EB (A. Martinez Lizarduikoa); apoharmatu EB (Txillardegi).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

apoarmatu 'ur gezatako dortoka': HiztEn; 'dortoka': LurE; 'Fam. Emydidae': Euskalterm 3; 'Ord. Testudinata + Chelonia': Euskalterm 1; apoharmatu 'dortoka': AB38 10; adiera erabakigaitzekoa: DFrec 1.

Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia eta horko lekukotasunak: dortoka (orokorki); apoarmatu (bereziki ur gezatakoak): Testudinata (ord.) + Chelonia; apoarmatu; ur gezatako dortoka: Emydidae; apoarmatu diamantedun: Malaclemys terrapin; apoarmatu istilzale: Emys orbicularis; apoarmatu korrontezale: Mauremys caspica; dortoka berde: Chelonia mydas; dortoka erraldoi: Testudo sp.; dortoka ertz-zabal: Testudo marginata; dortoka greziar: Testudo graeca; dortoka pinto: Pseudemys scripta; Carolinako kaxa-dortoka: Terrapene carolina carolina; Galapagoetako dortoka erraldoi: Testudo elephantopus; Hermann dortoka: Testudo hermanni; itsas dortoka: Cheloniidae + dermochelydae (fam.); kaxa-dortoka: Terrapene sp.; Kemp dortoka: Lepidochelys Kempii; larruzko dortoka: Dermochelys coriacea; lehorreko dortoka: Testudinidae; Seychelletako dortoka erraldoi: Testudo gigantea. Ik. Izendegiaren hustuketako lekukotasunak: A) ORD. TESTUDINATA + CHELONIA: apo armatu : PMuj DCV; appo armatu (Pouvreauren Hiztegia); apo-harmatu 4 (S. Garmendia, Izadiaren gauza harrigarriak; J. Apalategi, Animalien bizitza izkutua; S. Garmendia, Lurraren kondaira; Azkue DVEF); apoharmatu 9 (Natur Zientziak 6; Eguneroko gauzak; Saioka 1. Projektuak eta gaiak; Saioka II; Saioka 5; X. Kintana, Hiztegia 80; Larresoro, Matematika. Bigarren maila); lehorreko apoharmatu (Saioka 6); uretako apoharmatu (Saioka 6); dordoka (Izarraizpe, Buruketak. 2. maila; Irakur 5; Matematika 3. O.H.O.); dortoka 13 (J. F. Setien, Esperientziak 3; Matematika 2. O.H.O.; SEIE, Euskara mailaka. Ariketak; P. Alkain, B.B.B. 1erako Natur Zientziak. Apunteak; Kosmos 3'gna; Saioka 6. Sozial Arloa; SEIE, Euskara Mailaka 4. Metodologia; X. Kintana, Hiztegia 80; LMuj DGT; PMuj DCV); carey dortoka (P. Iztueta, Aquarium-eko eskuliburua), dortoka berde (Aramendi, Animali mundua); dortoka erraldoi (Aramendi, Animali mundua); dortoka gaitz (M. Ariztia, Abereen mundua); dortoka handi (Irakur 5); dortoka legortar (Mendiak I); dortoka tzar (Aramendi, Animali mundua); Grezia'tar dortoka (M. Ariztia, Abereen mundua); itsas dortoka (M. Ariztia, Abereen mundua;P. Iztueta, Aquarium-eko eskuliburua; X. Kintana, Hiztegia 80); itsas-dortoka (Aramendi, Animali mundua; Kosmos 3'gna); itsasoko dortoka (J.L. Zendoia - J. Sakana, Animali Mundua; Aramendi, Animali mundua); itxas-dortoka (M. Ariztia, Abereen mundua); karei dortoka (Aramendi, Animali mundua); laud dortoka (Aramendi, Animali mundua); lehorreko dortoka (Aramendi, Animali mundua); lur-dortoka (M. Ariztia, Abereen mundua); kare (Euzko-Gogoa); karei (M. Ariztia, Abereen mundua); bero-maskorti (Euzko-Gogoa); its-maskorti (Euzko-Gogoa); talo-maskorti (Nortasunaren psikologiaz, UEU); tortoka (Aise 1. Irakaslearen Gida liburua); tortu (Euzko-Gogoa); bero-tortu (Euzko-Gogoa); its-tortu (Euzko-Gogoa); itsas-tortu (Euzko-Gogoa); lur-tortu (Euzko-Gogoa); turtu (Azkue DVEF; PMuj DCV); turtube (Azkue DVEF), txabarama (Kosmos 3'gna.), xaberama (Kosmos 3'gna.). B) FAM. EMYDIDAE: ibai-maskorti (Euzko-Gogoa); ibai-tortu (Euzko-Gogoa); itsasapo (LMuj DGT; PMuj DCV); izapo (PMuj DCV); turtu (PMuj DCV); txaberama (PMuj DCV); ur gezatako terrapenak (J.L. Zendoia - J. Sakana, Animali Mundua); xaberama (PMuj DCV).

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

apoarmatu 'dortoka'

Lantaldearen irizpideak
Beste bat hobesteko arrazoi pisuzkorik ez dago

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E410T]: "Erabiliak erabili eta eginak egin, hitz honek ba al du inolako etorkizunik beste "dortoka" zabal eta unibertsalagoaren ondoan?" (Xanti Iruretagoiena, 1994-05-25)

 - [K204]: apoarmatu eta dordoka, zoin hobesten da?" (1995-01-13)

 - [E306]: "hizkera arruntean 'apoarmatu' eta 'dortoka' sinonimoak dira, baina alor teknikoan proposatu eta aski finkatu den espezializazio bat kontuan hartzekoa dela dugu: UZEIren Izendegia egin zenean, 'apoarmatu' ur gezatako dortoka adierazteko erabili zen (Ik. Euskalterm)" (2002-09-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Horren zientzia-izena gaineratu beharko litzateke: emys orbicularis'.

 - [E116]: 'azken ohar egile batek (E306) hau dio: "hizkera arruntean 'apoarmatu' eta 'dortoka' sinonimoak dira, baina alor teknikoan proposatu eta aski finkatu den espezializazio bat kontuan hartzekoa dela dugu: UZEIren Izendegia egin zenean, 'apoarmatu' ur gezatako dortoka adierazteko erabili zen (Ik. Euskalterm)" (2002-09-02). Nik ez dakit hain garbi ikusten dudan bigarren kontu hau, ezin ditugulako hiztegiak bakarrik erabili holako kontuetan Erabakiak hartzeko. Baina, egia esan, berdin zait. Sarrera honek badu bere txostena, baina ez du gauza berririk esaten'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-06): 'apoarmatu 'dortoka' Emys orbicularis'.

apobelatz
iz. Ipar. Zapelatza.

Aztergaia: apobelatz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan ager. banako apobelatz (Dass-Eliss GH 1923; 'cernícalo, milano; alcaraván') eta apalatz (JE Ber; 'ave de rapiña, cernícalo, gavilán, etc.').

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Gure corpusean ez ditugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

apobelatz : HiztEn ("ik. belatz 1"), LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegiko miru (Milvus sp., es milano, fr milan) fitxako hustuketa: PMuj DCV: ollo-jale , apo-belats , ulantxa , gabilare , apalatz , ulain , ilantxa , usoborreo ;Azkue DVEF: apobelats , aphobelatz , oilojale .Eta forma bakarra eman dutenak: miru : Eiza-iztia, Euzko Gogoa 1956-IX-X, Ker Biblia, Azkue DVEF, Arzdi Aves, PMuj DCV, X. Kintana Hizt80, LMuj DGT, Gordailu IkastHiztegia, ilain : Euzko Gogoa 1956-IX-X, PMuj DCV.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Bestetan apobelatz : EuskHizt; ElhHizt ("Zool. Halcón. Ik. 1 belatz"); EskolaHE; Casve EF; HaizeG BF (apobelatx); Lh DBF (aphobelatz); apalatz : ElhHizt ("Zool. Ratonero. Ik. zapelatz"); HiruMila ("ik. zapalaitz"); Lh DBF (aphalatz v. aphobelatz) // DRA: apalatz, aphobelatz, apobelats // PMuj DVC: apalatz, apalats, apo-belatz. Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FB.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: Ik. belatz / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

zapelatza.

apobikoitz
adj. Ugaztunez mintzatuz, apoa bitan banaturik duena.

Aztergaia: apobikoitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1997-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

apobikoitz 5 jaso dira (Ol Lb 11,3-7: "lauroñekoetatik, ausnartzalle apobikoitz guziak yan ditzakezute. Baña, ausnartzalle naiz apobikoitz dirala ere, ez yan urrenok: kamelua, ausnartzalle izan arren, apobikoitz ez dalako; satsu bego zuentzat; usintxa, ausnartzalle izan arren, apobikoitz ez dalako; satsu bego zuentzat; erbia, ausnartzalle izan arren, apobikoitz ez dalako; satsu bego zuentzat").

Sektore jakin bateko informazioa

Pasarte horren (Lb 11,3-7) beste itzulpenetan jasoak: Dv: behatza urratua dutenak; Ur (BOEg 236): beatzala arrakaturik duen guztia [oh. "Bonapartek: "azkazala partiturik""]; Ker: apatx-bikoitz 3, apatx-ausi 1; Bibl-2: hatza bi behatz dutenak; BiblE: bitan banaturiko apatxak dituztenak.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu: DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Bestetakoak: DRA: apo bikoitz ; PMuj DVC: apo-bikoitz . Hiztegiotan ez dugu aurkitu: EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal bisulco / fissipède formen ordainak: PMuj DCV:zango-sarde, azkazal-bikoitz, azkazal-autsi, apatx-ausi, apo-artesi. Ez dugu aurkitu hiztegiotan: HiruMila, ElhHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve FE, HaizeG FB, T-L LBF, Azkue Aurkibidea.

Erdaretako formak

Erdaretakoak: fr (Amador): bisulce ou bisulque, fissipède, qui a le pied fourchu; it (S. Carbonell): bisulco, a (che ha le unghie fesse, divise in due come i ruminanti), fissipede; en (Amador): bisulcous, bisulcate, clovenhoffed; de (Langenscheidts): Zweihufer, Paarhufer.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-bikoitz.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

apoa bitan banaturik duena.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "OEHn ez dago; XX. mendeko corpusean, bi agerraldi ditu, Erraimun Olabideren 'Itun zar eta Berria' liburukoak biak ere; ez dugu ezer 'apobikoitz' hitzaren kontra, baina, testuinguruek eta erabiltze-eremuek zerikusirik ez badute ere, kontuan izan zoologian 'artiodaktilo' erabiltzen dela" (2002-09-02)

apodosi
iz. hizkl. Baldintza-perpausetan, ondorioa adierazten den zatia. Lehenbiziko zatiari, baldintza jartzen duenari alegia, protasia deitzen zaio, eta baldintzaren ondorioari apodosia; protasiak eta apodosiak bestelako hurrenkera ere izan dezakete.

Aztergaia: apodosi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-09-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

apodosi 3: EGLU II ("Ohart gaitezen, bidenabar, apodosian ekialdeko gaurko euskaldunek poztuko ginateke bezalako formak *edin / ezan erroko formez ordezkatzen dituztela"), EGLab 2 ("Lehenbiziko zatiari, baldintza jartzen duenari alegia, protasia deitzen zaio, eta baldintzaren ondorioari apodosia", "Protasiak eta apodosiak bestelako hurrenkera ere erakuts dezakete").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

apodosi : HiztEn (Hizkl. baldintzazko perpausean, menpeko proposizio baten ondoren dagoen proposizio nagusia), LurE (Hizkl. balditzazko mendeko perpausari [protasi] dagokion perpaus nagusia), Euskalterm 1 ('apódosis') // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

apodosi : ElhHizt (Hizkl. apódosis), EskolaHE (Hizkl. Baldintzako perpausetan, mendekoari [protasi] dagokion perpaus nagusia) // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Hizkl.

Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): apodosi iz. Hizkl.

apodun
adj./iz. Ugaztunez mintzatuz, apoa duena. Hausnartzaile ez diren apodunak, apoa erdibitua ez badute (...).

Aztergaia: apodun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dun.

apogeo
iz. astron. Ilargiaren orbitan edo Lurraren inguruan biraka dabilen satelite artifizial baten orbitan, Lurretik urrutien dagoen puntua. Ik. perigeo.

Aztergaia: apogeo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1997-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

apogeo bakarra aurkitu dugu corpusean, metahizkuntza edo arroztasuna markatuz erabilia (MEIG: "Zer arraiotarako behar du euskaldun berriak jakin nola esaten diren "apogeo" eta "perigeo"?").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

apogeo : HiztEn-LurE, Euskalterm 1.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

apogeo eman dutenak: ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Harluxet. // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FB, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdarazko apogeo/apogée formen ordainak beste hiztegietan: ElhHizt: "1. (Astron.) apogeo; 2. goren une/aldi/maila...; goieneko une/aldi/maila...; tener su máximo apogeo: goiena jo, goren aldia/unea izan, goren mailara heldu" // HiruMila: "apogeo, gune goren; está en el apogeo: goren-gorenean dago" // Casve FE: gorapen, goren, goihen // HaizeG FB: goren-gorenean // PMuj DCV: "1. (Astr.) andikalde; 2. grado sumo: goi-mail, goren, goien-aldi" // Azkue Aurkibidea: andikaldi, andikoaldi; goren (c). // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FB, T-L LFB.

Erdaretako formak

Erdaretako formak: fr (DLLF): "Astr. apogée; Fig. apogée" / it (S. Carbonell): "Astr.apogeo; Fig. apice, colmo, sommità; estar en el - de la gloria: essere all'apice, al colmo della gloria" / ca (DCC): apogeu / en (Collins): "(Astron) apogee; (fig.) peak, summit, top" / de (Langenscheidts): "Astr. Erdferne f, Apogäum n; fig. Höhepunkt m; fig. estar en su -: den Gipfel erreicht haben".

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da

Nart.

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

g/j.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Tekn. (Astron.)

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

apoita
iz. g. er. Behartasun larria.

Aztergaia: apoita

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

behartasun larria.

apokalipsi
1 iz. Itun Berriko azken liburua, San Joan ebanjelariak idatzia eta munduaren amaierako gertaerei buruzko errebelazioak azaltzen dituena. (A larriz). Lau ziren, Apokalipsiko zaldunen antzera.
2 iz. Munduaren amaiera; gertaera edo ezbehar guztiz ikaragarria. Apokalipsia hurbil sumatzen zuten.

Aztergaia: apokalipsi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 1997-09-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

Katal: "Apokalipsia: Apocalipsis".

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

apokaliptiko
adj. Apokalipsiari dagokiona. Oso zentzu berezia aurkitzen zioten "Napoleon" hitza osatzen zuten letretako bakoitzari; zenbaitek zifra apokaliptikoak ere ikusi zituzten hizki haietan. Karl Marxen filosofia apokaliptikoak aldarrikatzen du gizarte ordena berriak jarraituko diola klase gerrari.

Aztergaia: apokaliptiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1997-09-10 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-07-08

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

apoki
iz. Apoaren okela. Bai naski, jaten baititugu apoak, eta adiskide bezala erranen dizut apokia ez dela batere janari gaiztoa.

Aztergaia: apoki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki okela.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

apoaren okela.

apokrifo
1 adj. Batez ere liburuez edo idazkiez mintzatuz, aipatzen den egilea edo jatorria egiazkoa ez dena. Jorge Luis Borgesen ipuinak aipu eta erreferentzia bibliografiko apokrifoz beterik daude.
2 adj. Bibliako liburuez mintzatuz, kanonean onartua ez dagoena. Ebanjelio apokrifo honen arabera, Juda izan zen Jesusen dizipulurik maiteena.

Aztergaia: apokrifo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1997-09-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

apolitiko
adj. Ideia edo joera politikorik ez duena; politikak axola ez diona. Argi eta garbi utzi nahi dugu gure eskola apolitikoa dela.

Aztergaia: apolitiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1997-09-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

a-.

Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

apologetika
iz. Teologiaren adarra, erlijio dogmen egiazkotasuna frogatzea helburu duena. Apologetikak mundu helduari demostratu nahi dio "Jainko" begiralerik gabe ezin daitekeela bizi.

Aztergaia: apologetika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:41 1997-09-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

Katal.: "Apologetika: Apologética".

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

g/j.

apologetiko
adj. Apologiari dagokiona. Larramendiren eragin garbizale eta apologetikoa dago lan horretan.

Aztergaia: apologetiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1997-09-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

apologia
iz. Norbaiten edo zerbaiten laudoriotan egiten den hitzaldia edo idatzia. Horixe dirudi obra honek: pobretasunezko bizitzaren apologia sutsua.

Aztergaia: apologia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 1997-09-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

Katal.: "Apologia: Euskara - Apología".

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

apologista
iz./adj. Zerbaiten edo norbaiten apologia egiten duena. San Joan ebanjelaria, Jesu Kristoren apologistarik argiena. Pedro Paulo Astarloa euskal apologista ospetsua.

Aztergaia: apologista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1997-09-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

apologista : ElhHizt, HiruMila, EskolaHE; ez dugu aurkitu ap. EuskHizt.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Zehazki.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Eratorri-sare sistematikoki osatzekoak

-ista.

apoperrexil
iz. Perraitza. Txahalkia saltsa zurian eta legatza apoperrexilarekin.

Aztergaia: apoperrexil

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS apo-perrexil.

Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: apoperrexil; perraitz: Anthriscus cerefolium.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt AS: apo-perrexil / HiztEn: + / LurE: apoperrezil / ElhHizt: + / EskolaHE: apoperrezil.

Informazio osagarria
Idazkera hedatuena da

apo- osaerakoak loturik idatzi ohi dira.

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Anthriscus cerefolium.

apopilo
iz. Heg. Etxe batean ostatu hartu duen pertsona. Gizon hori gure apopiloa da. Apopilo etxea.

Aztergaia: apopilo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:32 1997-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Heg.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'Hor apopilo egon gehituko nuke azalpen gisa, edo AS bezala'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-06): 'OK AS gisa'.

apopilo egon
da ad.-lok. Heg. (Etxe batean) ostatuz egon. Etxe hartan egon nintzen apopilo. Orduan herriko errepidea egiten ari ziren, eta gure etxean gizon asko zegoen apopilo.
apopilo hartu
1 du ad.-lok. Heg. Norbait etxean ostatuz hartu, apopilo gisa hartu. Aita bizi zela, etxean apopilo hartu genuen Esako ile-apaintzailea. Zer iruditu zaizu apopilo hartu dugun neska gaztea?
2 du ad.-lok. pl. Heg. Etxean jendea ostatuz hartu. Etxean apopiloak hartzeko. Inork gura ez dituen apopiloak hartu behar izan dituzte galtzaileek beren etxeetan.

Aztergaia: apopilo hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da, apopilo egon formarekin egin den bezala. Pluraleko erabilera (apopiloak hartu) adiera berri batean jaso daiteke. Heg. marka behar du.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Heg.

aportazio
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, aportazio-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ekarpen].

Aztergaia: aportazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:15 1997-09-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh148 2020-04-21 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

aportazio (eta kontra-aportazio 2) 19 aldiz jaso da, EB-EgAs (J. Apecechea, P. Arregi, Hitz 1974, I. Lamarca, I. Zuazo, J. Amenabar, J. Galtzada, J.M. Goñi, M.E. Laboa, Bertsolaritza, G. Nazabal, J. Aldabe, U. Larramendi, Gaur express 1989, R. Zapirain, Hemen 1989); aportaketa EB 1 (M. Aierbe).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

aportazio : DFrec 17, AB50 5. Ez dugu aurkitu hauetan: AB38, HiztEn, LurE, Euskalterm. // 'aportazio' itzulitako besteak: ekarpen : AB38 6, AB50 10, Euskalterm 26; eta AB50: ekarketa 14, ekarria(k) 6, ekarritako 4, diru-izendapen 2, eragiketa 4, laguntza 4, emandako 2, emaitza 1, osagarri 1; Euskalterm: eranskin 2, ekarkin 1.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

aportazio eman duena: EuskHizt ("ik. ekarpen 3"). Ez dugu aurkitu hiztegiotan: HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal aportación / apport formen ordainak: HiruMila: ekarri, ekarpen, emari, utzi // ElhHizt: ekarri, ekarpen, emari, emaitza, dohaintza // Lur EF/FE: ekarketa, ekartze // Casve FE: ekarte, ekarraldi // HaizeG FB: ekartze // T-L LBF: parte, diru-zathi. Ez dugu aurkitu hauetan: Lur EG/CE, PMuj DCV, Azkue Aurkibidea.

aportazio iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, aportazio-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ekarpen].

aportazio 128; ekarpen 9584.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

aportazio 29; ekarpen 1944.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: Ik. ekarpen-3 / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak

Debekua bere horretan uztea proposatu da. ekarpen finkatua dagoela dirudi, baina badaezpada gomendioa mantentzea proposatu da. Gainera, aportazio formak ez du gutxieneko baldintza betetzen.

Informazio osagarria
Forma saihestekoa

Saih. Ik. ekarpen, etab.

apositu
iz. Heg. Zauri baten gainean jartzen den babesgarria, zauria berriz irekitzea, zikintzea edo gaiztotzea ekiditeko erabiltzen dena. Aposituak garbi jarraitzen badu, ez da kendu behar. Desinfektatu zauria antiseptiko batekin, eta jarri apositu iragazgaitz bat.

Aztergaia: apositu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh32 2023-06-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 31 (Argia 1, Elkar 2, Consumer 3, Laneki 25); ETC 40

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: apositu iz. (Med.) apósito / Adorez: 0 / Labayru: apositu iz. Med. apósito / NolaErran: 0. // Euskalterm: apositu (Merkat. TN da).

Erdaretako formak

es apósito; fr bandage, pansement: Elhuyar: s.m. hesgailu, lotura; apositu / Adorez: m. (Med.) txaplata, enplastu, apositu / Labayru: 1s.m. Med. apositu / NolaErran: lotura – lotailu (goi) – herskailü (ZU); bandage, sparadrap lotura – herskailü (ZU) – esparatrapu.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da, baina ez du gutxienekoa betetzen; Heg. markarekin jaso.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Heg.

aposizio
iz. hizkl. Erreferente bera duten bi izen edo bi izen sintagma elkartuz eratzen den joskera. "Ekainak 18" bezalako egiturak aposizioan bakarrik erabil daitezke. Izan ere, subjektuaren eta aditzaren artean ez dugu komarik jarri behar, tartean aposiziorik-edo ez badago behintzat. Euskaraz dihardugun zientzialarien artean sigla hori bere horretan erabiltzeko ohitura dago, askotan aposizio modura adieraziz, hots, "SI sistema" esanez.

Aztergaia: aposizio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

aposizio Gram.

apostasia
iz. Norbaitek bere fedeari edo erlijioari jendaurrean uko egitea. 2002an apostasiagatik hiltzera zigortu zuten.

Aztergaia: apostasia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
apostata
adj./iz. Bere fedeari edo erlijioari jendaurrean uko egiten diona. Julian apostatak esana. Fedegabeak eta apostatak.

Aztergaia: apostata

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
apostoliko
1 adj. Apostoluena; apostoluekin zerikusia duena. Eliza katoliko eta apostolikoa.
2 adj. Aita santuarena, aita santuaren mende dagoena. Nuntzio apostolikoa.

Aztergaia: apostoliko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 1997-09-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

apostolu
1 iz. Jesu Kristoren hamabi ikasleetako bakoitzari, eta San Paulo eta Barnaberi ematen zaien izena. San Paulo apostolua. Hamabi apostoluak.
2 iz. Kristau erlijioa edo beste doktrinaren bat zabaltzen ahalegintzen den edonor. San Patrizio, irlandarren apostolua. Sozialismoaren apostolua.

Aztergaia: apostolu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-05-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E402]: "grekotik datozen hitzek "o" letra hartzen dutela bukaeran [eskertuko nuke argitzea]; latinetik datozenek, berriz, "u" letra; hori da, noski, legea. Baina, badira hor tartean salbuespenak; esate baterako, "apostolu" eta "publiko", besteak beste. Lege hori argitzea nahi nuke; zenbateraino estu hartu behar den". (1993-03-08)

apostolutasun
iz. Apostoluaren kargua edo maila. Ik. apostolutza. Hogeita lau urte zituen apostolutasunera altxatua izan zenean.

Aztergaia: apostolutasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:35 1997-09-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

apostolutza
iz. Apostoluaren kargua edo maila; apostoluen lana edo egitekoa. Ik. apostolutasun. Komeni zen ikasle bat hautatzea Judaren aulkian eser zedin, eta zorigaiztoko hark galdutako apostolutza har zezan. Gaztetxoentzat ere bada tokia Elizan, apostolutza egin dezaten.

Aztergaia: apostolutza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:23 1997-09-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan apostolutza formaren 7 ager. (Lard 4, MAtx Gazt 2, IBk (1 Cor 9,2; eta honen paraleloetan, Dv apostolutasun, Ol bidalguntza, Ker eta IBe apostolutza); ez dugu apostoladutza forma aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

apostoladutza 5: B 1 (A. Zubikarai); G 1 (R. Irizar); EB 3 (Bizi araua); apostolautza G 1 (M. Lekuona); apostolutza 14: B 2 (S. Onaindia; eta K. Egileor: "mixio-apostolutza"); G 4 (Juan Azurmendi 2 eta "luma-apostolutza"; J. Yurre: "apostolutza-lan"); EB 8 (E. Muxika, M. Urkola 4, P. Agirrebaltzategi; L. Baraiazarra: "apostolutza lan"; EgutAr: "otoitz apostolutza"); apostolutzakeri EB 1 (M. Urkola).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

apostolutza : AB50 2, HiztEn, Euskalterm 10.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

apostolutza : EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, PMuj DVC. // Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FB, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Hiztegi berezituetako datuak

Erlijioa/2: apostolutza (eta apostolutza sozial, apostolutza(ko) bazkun; es apostolado, apostolado social, asociación apostólica; fr apostolat, apostolat social, association apostolique).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdarazko apostolado/apostolat formen ordainak: ElhHizt: "1. apostolutza; 2. zabalkunde, bereziki erlijio-doktrina batena" // HiruMila: "1. acción apostólica: apostolutza; 2. cualidad de apóstol: apostolutasun" // Casve FE: hedapen, oihüstapen // HaizeG FB: berri-onaren erakustea // PMuj DCV: "1. oficio: apostolutza; 2. propaganda: zabalkunde". Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FB, T-L LFB, Azkue Aurkibidea.

Erdaretako formak

Erdaretakoak: fr (DLLF): apostolat; it (S. Carbonell): apostólico; en (Collins): apostolate; de (Langenscheidts): "Apostolat, Apostelamt; fig. heiliger Beruf, Sendung; - de los laicos, -seglar: Laienapostolat".

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tza.

apostrofo
iz. Ortografia-marka, bokal baten edo gehiagoren elisioa adierazteko erabiltzen dena (').

Aztergaia: apostrofo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2003-06
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1997-09-10 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Erdaretako formak aztertuko dira

dirudienez, es-it-de hizkuntzetan ageri da forma bana adierako; fr-en hizkuntzetan, berriz, forma bakarra dago bi adieretarako.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

 - [E306]: "apostrofe / apostrofo: esanahiaren araberako grafia-bereizketa egin behar bada (ados gaude), bakoitza zein alorretakoa den zehaztu behar da: hurrenez hurren, 'Lit.' eta 'Hizkl.'" (2002-09-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: "bereizketa hau egiten duten hizkuntzek, hau da, azkeneko bokala ahoskatzen dutenek, bi hitzak bereizten dituzte (hiperbola eta hiperbole bezala) eta, hortaz, badirudi euskaraz ere biek beharko luketela tokia, jatorria ere desberdina delako (apostrofos, apostrofé)".

 - [E208]: "Nik ez dut bereizketa egin beharrik ikusten, batez ere, apostrofe aldakia euskaraz , hemengo erdaraz bezala, maiz apostrofo-ren sinonimotzat erabiltzen delako, eta ez 'irain' adieran. Apostrofo utziko nuke, soil-soilik".

 - [E116]: "azken ohargile batek dioena: "apostrofe / apostrofo: esanahiaren araberako grafia-bereizketa egin behar bada (ados gaude), bakoitza zein alorretakoa den zehaztu behar da: hurrenez hurren, 'Lit.' eta 'Hizkl.'" (2002-09-02). Beraz, badirudi, azken ohargile hau ere bereizketa egitearen alde dagoela. Sarrerak badu txostena. Zuek ikus".

 - Erabakia: Erabakia (2003-06): "apostrofo 'idazteko zeinua'".

apostura
iz. Apustua.

Aztergaia: apostura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:HBB 1992-04-23 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

apostura h. apustu

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

erabileremu mugatuagokoa da, apustu baino

apote
iz. Aketza, ernaltzeko erabiltzen den txerri arra. Nire bizarrak apotearen zurdak baino hamar aldiz gogorragoak zirela.

Aztergaia: apote

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
apotema
1 iz. Poligono erregular batean, zentrotik edozein aldetara marrazturiko lerro zuta.
2 iz. Piramide erregular baten erpinetik oinarriko poligonoko alde batera marrazturiko lerro zuta.

Aztergaia: apotema

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
apotzar
iz. adkor. Apoa; apo handia. Hi beti apotzarrak bezala, zulotik ez urrundu nahiz, deus ere ikusi gabe.

Aztergaia: apotzar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tzar.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper