6 emaitza andere bilaketarentzat - [1 - 6] bistaratzen.

andere
1 iz. Ipar. Frantziako Iraultza aurreko gizartean, emakume itzaltsua, jaunaren emaztea. Ik. andre. Etxeko anderea. Herioa da andere noblea.
2 iz. Ipar. Emakumea, bereziki ezkondua edo adin batetik aurrerakoa. Hiri eta herrietatik etorri dira jaun eta andere anitz. O, lili xarmanta!, orok maite zaitugu, andere polita!
3 iz. Emakumeekin erabiltzen den gizalegezko hitza, hainbat kargu edo bizibide itzaltsuren izenaren edo izen berezi baten eskuinean edo ezkerrean jartzen dena. Ik. andere serora. Andere auzapezak ongietorria egin die herriaren izenean. Andere ministroa. Eskerrik asko, sailburu anderea! Jauregiberri anderea. Andere Mariak dei egin du.
4 iz. Ipar. Erleei deitzeko hitza. Anderea, bil, bil, bil, anderea hor, hor, hor.
5 iz. Karta frantsesetan, erregina baten irudia duen karta, erregearen azpikoa. Ik. erregina 2; dama1 4. Xango, andere, errege!

Aztergaia: andere

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-10-28 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

and(e)reI102: "tituluetarako aukera utzi behar dela andre-ren ondoan uste dut" (95.01.10).

Euskaltzaindiaren Arauak

andere Ipar. 'andrea'

Lantaldearen irizpideak
Formarik hedatuena da hobestekoa

andre forma da nagusiena, askogatik. Forma markatua da andere, begirunezko tratamenduetarako eta, baina

Sektorekoei galdetzekoa da zer darabilten

zalantzak ditu batzordeak forma hau ote den tratamenduetarako egokiena, ez baitu tradizioko oinarririk (ik. OEH), nahiz usu erabilia den

Forma arautuaren azalpenaz oharra

azpisarrera gisa gehitzeko eskatuz: andere-belar , andere-mahats, andere xuri .

Informazio lexikografikoa
Forma-adieren gurutzamenduak

andare, andere, anddere formekiko erlazioa argitu behar da, 'panpina' balioan

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "tituluetarako aukera utzi behar dela andre-ren ondoan uste dut" (1995-01-10)

 - [K204]: neskato gaztea; andrea: ezkondua cf. andereserorainia; andere: erleen erregina" [Lhande-renetik hartu ditut ...] (1995-01-13)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: zahar kutsua.

 - Erabakia: EArau (1995-10-27): h. andre onartu da. // BAgiria (2000-02-24): anddere forma bigarren itzulirako utzi da; andere Ipar. 'andrea' eta andare Heg. 'panpina'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-11): "andere [eta AS gisa] andere-serora Ipar 'elizaren ardura duen andrea'".

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-09-25): andere 1 iz. Ipar. ‘andrea’. 2 iz. Ipar. (karta) [bigarren adiera gehitu da]

andere belar, andere-belar
iz. Begonia, lorategi landarea.
andere mahats, andere-mahats
1 iz. Fruitutzat mahatsaren antzeko ale garratzak ematen dituen zuhaixka (Ribes sp. ). Andere-mahats gorri (Ribes rubrum). Andere-mahats beltz (Ribes nigrum).
2 iz. Landare horren fruitua. Tarta bat masusta gorriz eta andere-mahatsez betea. Andere-mahatsezko ardoa.
andere serora, andere-serora
iz. Ipar. Apaizari elizkizunetan laguntzeaz, eliz jantziak zaintzeaz eta eliza txukun edukitzeaz arduratzen den emakumea. Ik. serora 2.

Aztergaia: andere-serora

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: Ipar. 'elizaren ardura duen andrea'.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

serora sarreran azpisarrera gisa arautua, lehen pasaldian; andre sarreran ere eskain liteke, azpisarrera gisa hemen ere. Adiera osatuagoa proposatua zuen lantaldeak: 'serora, apaizari laguntzen dion emakumea, edo eliza-ermitetako ardura duena'.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

serora sarrerari dagokion azpisarrera.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

andre sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

serora, elizaren ardura duen andrea.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "'andre' eta 'serora' sarreretan azpisarrera bana sartzea ez dugu uste egokia denik; hobe bakarrean (Hiztegi Batuan orain arte erabili diren irizpideen arabera, 'andre'-n), eta bestean bidaltze-oharra jarri" (2002-09-02)

Euskaltzainen oharrak

 - Bidalketa: ik. erabakia s.u. andere.

andere xuri
iz. Maskaradetako jokalaria.

Aztergaia: andere xuri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: AS: Andere-xuri / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS: andere-xuri.

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-xuri.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

andere sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

Maskaradetako jokalaria.

andereño
1 iz. Emakume ezkongabea. (Batez ere titulu gisa erabiltzen da, deituraren ondoan). Urrutia andereñoaren lan bat. Herriko neskatxa eta andereñoak.
2 iz. Eskoletako maistra. Irakasleak eta andereñoak. Italiako haur eskola bateko sei andereño eta hiru apaiz epaitzen ari dira.

Aztergaia: andereño

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1992-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

maistra (andereño)

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper