9 emaitza amodio bilaketarentzat - [1 - 9] bistaratzen.

amodio
iz. Maitasuna. Amodio handia, garbia, kartsua, bizia, irazekia, egiazkoa, samurra, eztia. Jainkoaganako amodioa. Lagunaren alderako amodioa. Atseginen eta munduko gauzen amodioa. Gizon harengana duzun amodioa. Denentzat amodio bera zuen. Ez dio amodio handirik bizilagunari. Amodioa itsua dela. Euskaldun guztiak beren mintzairaren amodioan sustatu nahi ditu.

Aztergaia: amodio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:HBB Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

azpisarrera gisa gehitzeko eskatuz: amodio-belar , amodiotan , amodioz , amodiozko , amodio-zuhaitz .

Informazio osagarria
Forma berria(k) gehitu d(it)u lantaldeak, zerrendakoak eraginda
amodio belar, amodio-belar
iz. Landare ginbailduna, lore gorria eta lapa-belarraren antzeko fruituak ematen dituena (Cacaulis latifolia). Emazteak, senargaien amodioa galdu dutela uste dutenean, buhameengana joaten dira amodio-belar bila.
amodio propio
iz. Norberaren buruarekiko maitasuna edo estimua. Amodio propioak eta gure pasioek gibelatzen gaituztela ezagutzetik zer behar genukeen desiratu edo egin. Duda gabe nekez jasaten du amodio propioak apaldua izatea.

Aztergaia: amodio propio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau H
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH argitaratuan "Tr."ko oharrak, eta formak: amodio propio : Mih; Brtc; Jaur; amudio propio : Ch 2; amorio propio : Gco 2; amudio proprio : Gç; amodio propial : He Gudu 2; Gy 2; amodio propi : Jaur; amurio propi : Mst 2. Corpusekoak 51 ager. dira: a.propi 7 (amodio propi 2: Jaur, Dh; amurio propi 5: Mst); a. propial 18 (amodio propial 17: He Gudu 13; Gy 4; amorio proprial 1: Hm); a. propio 26 (amodio propio 6: Mih 4; Jaur 2; amorio propio 10: Gco; amudio propio 9: EZ Man II; Ch 8; amudio proprio 1: Gç).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez da azaldu DFrec, AB38, HiztEn, LurE iturrietan; 'amor propio' itzulitako besteak: maitekeri: AB50 2; eta Euskalterm: buru-maitasun, norberaren(ganako) maitasun, norberaganako maitasun.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ik. EuskHizt: amodio propio : "Zah. Berekiko (neurekiko...) amodioa, buruzaletasuna". Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, Lh DBF; DRA.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

amor propio / amour propre formen ordainak beste hiztegietan: ElhHizt: buru-maitasun, buru-estimu; HiruMila: buruestima, buruzaletasun; Casve FE: handikeria, hankortarzün, hoila; HaizeG FB: voir ni; T-L LFB: amodio propia; PMuj DCV: norberaganako maitasuna. Ez dugu aurkitu hiztegiotan: Lur EF/FE; Lur EG/CE; Azkue Aurkibidea.

Erdaretako formak

Erdaretako formak: fr (DLLF): amour propre; it (L. Ambruzzi): amor proprio; ca (DCF/FC): amor propi; en (Collins): amour propre, self-respect, pride; de (Slaby-Grossmann): Eigenliebe.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak baztertu duen forma

Bazt.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'zail ikusten dut hau, ordezko beste zerbait proposatu gabe, zerrendatik kentzea. "Buruzaletasun" erabili izan da, baina ez dakit oso parekoa den. Nik utziko nuke'.

 - [E208]: 'erdarakada hori esateko euskaraz buru-estima erabili izan da'.

 - [E101]: 'bere zalantzak ditu'.

 - [E116]: 'erdarakada izango da, baina badira adibide franko OEHn: Chourio, Gazteluzar, Haraneder, Maister, Mihura, Baratziart, Gerriko, Jauretxe, Goietxe. Horiek guztiek erabili izan dute. Orixek 'eder-itsusi' proposatu zuen eta Gazteluzarrek ere badu adibideren bat horrekin: Gizon horrek ez du batere bere buruaren eder-itxusirik. Bestetik, 'buru-estima' polita da, baina ez dut arrastorik aurkitu inon ere. EEBSk adibide bat dakar, Egunkaritik hartua eta joan den urtekoa. Ez dakit hemen hitzak asmatzen has gaitezkeen. Nik, agian holako zerbait egingo nuke, kontuan hartuta, nolanahi ere, ez 'buruzaletasun' ez 'buru-estima' ez ditugula sartu lehenbiziko itzulian. Ez dut, hala ere, batere garbi ikusten proposamena, orain arte holako azalpenik eman ez dugulako: amodio propio 'buru-estima, buruzaletasuna' (sarrera honek tradizioa baldin badu ere, egokiago beste itzuli batzuk erabiltzea)'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-10): EArau 123: 'amodio propio' (amodio sarrerako AS gisa).

amodio zuhaitz, amodio-zuhaitz
iz. Lorategietako zuhaitza, adar okertu eta bihurriak eta lore gorri biziak dituena (Cercis siliquastrum). Ik. Judasen arbola. Getsemanin, Judasek Jesusi amodio-zuhaitz baten azpian eman omen zion musu.
amodioa egin
ad.-lok. Sexu harremanak izan. Ik. maitasuna egin; larrua jo. Bi hilabete igaro ziren lehenengo aldiz amodioa egin zutenetik.

Aztergaia: amodioa egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-09-11 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu 'sexu-harremanak izan' adierako amodioa egin, maitasuna egin esapiderik. Cf. adiera zaharrari dagokiona: JJMg BasEsc ("Juaten dira mutill batzuk [...] Asten dira dantzan gabaz neskatilla, ta mutill [...] luzatuten dabee funzinoia amar amarka, ardijak aparteeta, alkar jasote, amoriak egite, ta aitatutiaz lotsatu leitezan gauzarik ezaiñ ta tontueenakaz"), eta (amodioa) jaun egin esapidekoa: Gç ("Guziz puxanta naizelarik / eta Jainko dibinoa, / ikhusazue nola zaitan / Jaun egiñ amudioa").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

amodioa egin 4: E. Antxustegi 2 ("aukera bat egin ondoren #mdash#orijinala guztiz errespetatuz#mdash# zuen eskuetan ezartzen ditugu amodioa egiteko zenbait jarrera", "Jende askok egiten du horrela amodioa"), PPer ("ezin nuela etsi berarekin amodioa egin gabe"), R. Saizarbitoria ("Behin "fusilatuei pixa irteten zaie" esan zuen Juliarekin amodioa egin ondoren, eskuak izter artean orduan ere, zakila babesten"); maitasuna egin (eta maitetasuna egin 1) 16: X. Kintana ("Hinkori, makineria astuneko bigarren arduradunari, herenegun giza neska batekin maitasuna egiten ari izan zela igarri zionate"), L. Haranburu A. 4 (adib.: "Maitasunik ez genuen egiten, hori ez", "Egunen batetan, kortinak jarri genituen bezala, maitasuna eginen genuen"), Saltsa-perretxikuak ("Moersko parke aundi ederrean, maitasuna askatasunez egiten naturaren indarrez, usoak ikus nai nituan zuaitzetan, atak ikus nai nituan uretan, putzu ertzean, iturripean"), Mekanogr 2 ("Maitasuna egin genuenean ere ez ote ninan maite?", "Ezkon aurretik maitasuna egitea ere bekatu dun"), Y. Elorriaga ("Maitetasuna egitearen ekintza aurrerantza"), X. Mendiguren B. ("Mutikoen %40ak eta nesken %30ak adin-nagusitasunera iritsi baino lehen egin du maitasuna lehendabiziko aldiz"), Kezkak 1987-88 ("Maitasuna egin genuenean gau hartan, gauzarik ederrenetakoa ikasi genuelako"), Ke arteko egunak ("Ezkondu ere egin ginen [...] zailena maitasuna egitea zen, baina lortzen bazenuen, ai!"), P. Aristi ("Pipiari armairu zaharra bezain ezaguna zaie emazte eternalen maitasuna egiteko modua"), A. Linazisoro ("Ziur naiz, urte hartan parada izan bagenu maitasuna xamurkiro, ekuru, egingo genukeela"), JA. Agirre ("Semea, etxera etorri da eta maitasuna egiten harrapatu du ama"), J. Osoro ("Soinekoa goitik behera kendu eta ukondoraino iristen zitzaizkion eskularru zuri luzeak bakarrik utzita egin zuten maitasuna").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

amodioa egin : ElhHizt (AS, hacer el amor), Lur EF/FE (faire l'amour) // Ez ditugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal hacer el amor / faire l'amour formen ordainak: ElhHizt: amodioa egin; sexu-harremanak izan // HiruMila: ñaka egin, larrua jo // Casve FE: maitakeria egin, apainkan ari, txikokan ari // PMuj DCV: ixkintxoak (xurikeriak, limurkeriak) esan, ttatta egin, maitakeriz ibilli, altxa-lilikatu // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG FB.

Erdaretako formak

fr (DLLF): faire la cour; en (Collins): to court; to make love to; it (S. Carbonell): fare all'amore, corteggiare; de (Langenscheidts): mit j-m schlafen.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

Kalko gordinegia iruditzen zaie batzuei, baina lantaldeak ez du ezagutzen "ukitu neutroko" ordain egokirik.

amodiotan
adb. Maitemindurik. Amodiotan gara biok elkarrekin.
Loturak

Aztergaia: amodiotan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -tan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

amodio sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

amodiotan gara biok elkarrekin.

amodiotsu
adj. Amultsua. Begi ederrak dituzu eta bihotz amodiotsua.

Aztergaia: amodiotsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1997-07-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

amultsua.

amodioz
adb. Ipar. Borondatez. Anton. bortxaz. Amodioz ez bada, beharko duzu bortxaz agertu.
Loturak

Aztergaia: amodioz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

amodio sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Antonimoa

borondatez. Ant. bortxaz .

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

amodioz ez bada, beharko duzu bortxaz agertu.

amodiozko
adj. Amodiozko penak bertso berrietan. Nork adierazi, bi bihotz maitagarri haiek elkarri esango zizkioten amodiozko hitzak!
Loturak

Aztergaia: amodiozko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-zko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

amodio sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

amodiozko penak bertso berrietan.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper