19 emaitza alaba bilaketarentzat - [1 - 19] bistaratzen.

alaba
1 iz. Emakumezkoa bere gurasoentzat. Aitak edan lehenik, gero semeek, adin arau, lerroan, gero alabek, azkenik amak. Alaba bakarra zen, gaizki ohitua.
2 iz. Emakumezkoa bere jaioterriarekiko. Katalina Iruñeko alaba, Nafarroako erregina. Gipuzkoarra zuen emaztea ere, Gabiriako alaba.
3 iz. Emakumezkoa bere garaiarekiko. Bizitzea tokatu zitzaion garaiko alaba zenez, gorabehera ugari bizi izan zituen.
4 iz. (Zerbait beste zerbaiten emaitza edo ondorio dela adierazteko). Ik. seme 4; ume 4. Izan balu euskarak etorkirik bertze zenbait hizkuntzetarik, dudarik gabe hizkuntza haren umea eta alaba izanen zen. Bazekien segurantza dela mesfidantzaren alaba.

Esaera zaharrak

Adinon da bost ume, alaba bi eta hiru seme. Nolakoa baita ama, halakoa ohi da alaba.

Aztergaia: alaba

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-03-24 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-10-03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: alaba ‘hija’: Lac Irach, ConTAV, E, Lç Lk 8 tit., Lç Ins, RS, RIs, Saug, Mat, Harb, Ax, O Pr, Gç, Bp, TAV, ES, OA, CatLav, El, Urqz, Acto, Mb IArg, Cb Eg, Lg, Mih, LE Ong, Egiat, AstLas, Xarlem, Mg CC, Mg PAb, Mg CO, VMg, Gco, AA, Añ LoraS, fB, JJMg BasEsc, Astar II, Echag, MarIl, UskLiB, Etch, Arch Fab, Bordel, Jaur, Izt C, Ur MarIl, Gy, Lard, Dv LEd, Hb Esk, Bil, Arr GB, ChantP, Sor Gabon, Bv AsL, Urruz Urz, Elzb Po, Elzb PAd, Jnn SBi, Lap, Ip Hil, Alz STFer, AB AmaE, HU Aurp, Azc PB, Itz Azald, Ag AL, Ag Kr, Ag G, Echta Jos, JE, Inza Azalp, Ir YKBiz, Or, Enb, Kk, Laux BBa, Eguzk GizAuz, TAg Uzt, Zait Sof, JAIraz Bizia, Etxde AlosT, NEtx LBB, Mattin, Xa Odol, Etxba Eib, Iz R.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: alaba besoetako , alaba ponteko .

Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Arauak jasoa du forma, bi azpisarrerarekin, eta oraingoz ez dago zer gehiturik.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

alaba besoetako
iz. Alababitxia.

Aztergaia: alaba besoetako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-10 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-10-03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: alaba besoetako ‘ahijada’: Mde HaurB.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Arauak jasoa du forma, alaba sarrerako azpisarrera gisa, eta oraingoz ez dago zer gehiturik.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

alaba sarrerari dagokion azpisarrera.

alaba gehien
iz. Ipar. Alaba nagusia.

Aztergaia: alaba gehien

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2015-03-27
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

alaba gehien Hija mayor. [Maria] Jinko Aitaren alhaba gehiena eta maitena da. Ip Hil 1. Zuen galdegin irri maltzur batekin Inxauspeko alaba gehienak. Lf Muruts 44

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

alaba gehien 2, Itxaro Borda (“Ez zaigu ardura horrelakorik gertatzen eta pozten nintzen ene alaba gehienarekin supermerkatuetan barna ibiltzeaz”, “Ahuñamendiak leihotik urruntzen ikusten nituen artean, Marieren nobela laburraren meandroetan galtzen nintzen: aitaz ari zen, inguru, ihes eta itzulika, bereaz menturaz, baina orobat alaba gehienak larderia eta erasia pean zetxizkaren aita pirineotar bortitz bezain gogorrez”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

alaba gehien 9: Herria 2 (“Bena gero beste andere batekin ezkontü beharko dü Antsok, politikaz: hura Munia da, Gaztelako (Castillako) jaunaren alaba gehiena”, “Hor ginuen ere Filipen alaba gehiena, Leire: "Aitak ez du sekula erakutsi sofritzen zuenik, familiari ez jasan-arazi nahiz bizi zituen gogorkeriak, familiakoentzat beti izan da indar emaile”), Itxaro Borda 6 (adib.: “Nako eta haren alaba gehienek mihimenen puntarik lodienak erre zituzten”, “Bai, Maianaren alaba gehiena”), Patziku Perurena (“Ama, Jeanne Ibarrart, Migelen alaba gehiena”).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

NolaErran: aîné/e le plus âgé gehien – zaharren; l'aîné (des garçons) seme zaharrena – seme gehiena – seme nagusia (MD); la plus âgée alaba/ahizpa/arreba zaharrena – alaba/ahizpa/arreba gehiena // Beste hiztegiek ez dute jaso.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-03-27): alaba gehien iz. Ipar. ‘alaba nagusia’. [alaba sarreran azpisarrera gisa jasotzekoa].

alaba nagusi
iz. Alaba zaharrena. Ik. alaba gehien; prima1 1. Alostorreko alaba nagusia.

Aztergaia: alaba nagusi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-01-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Osaeraz argibideren bat eskaini nahi da

Ez arauak jaso du, eta ez lantaldeak proposatu, orain arte (erabili, dirudienez, ez da erabiltzen, ezta ahozkoan ere); seme nagusi parekoa, berriz, dagoeneko proposatua du lantaldeak, eta egokia dirudi alaba nagusi ere jasotzea, parekoak parean emateko eta bereizkuntzarik ez egiteko.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-01-30): Onartua AS gisa: alaba nagusi

alaba ponteko
iz. Alababitxia.

Aztergaia: alaba ponteko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-10 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-10-03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: alaba-ponteko ‘ahijada’: Lar.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Arauak jasoa du forma, alaba sarrerako azpisarrera gisa, eta oraingoz ez dago zer gehiturik.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

alaba sarrerari dagokion azpisarrera.

alaba zaharren
iz. Jaiotzez lehena den alaba. Ik. alaba nagusi. Nire alaba zaharrena nerabezaro bete-betean dago. Malentxo, alaba zaharrena, gaur hamabost ezkontzen zait.

Aztergaia: alaba zaharren

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-07-04 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ALABA ZAHARREN. Hija mayor. Ezkondu zuen bertze batekin Merob, bere alaba zaharrena. Lg I 281. Bere alaba zarrenak esaten dio gazteagoari. AA III 382. Alaba zarrena utzi, eta gazteenarekin ezkontzeari ondo etzeritzalako. Lard 37. Migel-Mariren alaba zarrena. Moc Damu 16. Sabasen alaba zarrenai erakusten eutsan maittetasuna. Echta Jos 318. Maria alaba zaharrena sartzen da sukaldean. Barb Sup 43. Frantzia baita Elizaren alaba zaharrena eta beraz laguntzaile hoberena. Zerb IxtS 109. Kosepantoniren alaba zaarrena. Erkiag Arran 42. Bizi alargun gelditua den emakume batek alaba zaharrenagan dauka uste osoa. MEIG I 163. v. tbn. a. zarren: Iraola 70. Ag G 37. NEtx LBB 65. Uzt Sas 336.

def.: alaba nagusi Alaba zaharrena. Ik. alaba gehien; prima. Alostorreko alaba nagusia.

alaba zaharren 42: Aizu, Deia 2, Consumer, Berria 16, EiTB 10, Karmel, Erlea 2, Argia 7, Laneki, DiarioVasco.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: alaba zaharrena 34: Berria 2, Herria, Elizen arteko Biblia 4, Xabier Etxabe 3, Ibon Uribarri 2, Karlos Zabala 2, Bernardo Atxaga 2, Pablo Sastre 2, Xabier Montoia, Iban Zaldua, Felipe Juaristi 2, Josu Zabaleta 3, Fernando Rey, Anton Garikano, Arantxa Iturbe, Txiliku, Gotzon Garate, Irene Aldasoro, Josetxo Azkona, Koro Navarro, Patxi Zubizarreta.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Oso erabilia eta deskribatzaile garbia; jasotzekoa adibide gisa.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasotzekoa alaba sarreran eta zahar sarreran seme zaharren bezala, azpiadiera gisa.

alababitxi
iz. Emakumezkoa bere aitabitxi edo amabitxiarentzat. Ik. alaba besoetako; alaba ponteko.

Aztergaia: alababitxi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1997-06-10 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-10-03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: alababitxi ‘ahijada’: Prop 1905, Barb Sup, A EY.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Arauak jasoa du forma, inolako azalpenik gabe, eta oraingoz ez dago zer gehiturik.

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-bitxi.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A105]: "eta alabitxi: Baturako bat nahikoa; busti: erregularrena?" (2001-03)

alabadere
lok. zub. Alabaina, bizkitartean.
Azpisarrerak

Aztergaia: alabadere

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Batez ere Zub.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Zuberokoa dela kontuan hartuta, argigarri moduan, esanahiak erantsi ahal zaizkio: 1 'alabaina'; 2 'izan ere''.

 - Erabakia: EArau 120: 'alabadere Batez ere Zub.'

alabadere izan
ad.-lok. zub. Gehiegizkoa izan. (Maiz alabadere duzu! esapidean erabiltzen da, harridura edo kexua adierazteko). —Nola zara? —Oi, gaizki!, izugarri gaizki!, alabadere duzu!

Aztergaia: alabadere izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-03-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

alabadere duzu: gehiegi duzu, gehiegizkoa da benetan (s.u. alabadere)

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jaso alabadere izan forman, Batez ere Zub. markarekin, hedatuxeagoa dago eta. Beraz, alabadere formaren bigarren adiera ezabatzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa alabadere sarreran.

Erabileremu dialektala

Batez ere Zub.

alabadereko
adj. zub. Gehiegizkoa; berebizikoa.

Aztergaia: alabadereko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Batez ere Zub.

Forma baten adiera(k)

gehiegizkoa.

alabaina
1 lok. Hala ere. Mintzatzen trebea ez izanik, ez daki, alabaina, isilik egoten. Handia da hutsa, alabaina, handiagoa zure miserikordia.
2 lok. Bada, izan ere. Orduan gizonaren bihotza bake osoan zegoen; ez zuten alabaina asaldatzen bere nahiek. Lehen begiratuan ez zuten ezagutu; hain antz txarrekoa, alabaina, zegoen. Bazuen zer egin!, alabaina, herdoilak osoki janak zeuzkan.

Aztergaia: alabaina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

alabaina 1 'hala ere'. 2 'izan ere'

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E202]: "bi adierak bereiziz [eman beharko litzateke, samur bezala; ik. oharra, s.u. samur] (1993-02-09)

alabaizun
iz. Alabaordea. Ik. ugazalaba.

Aztergaia: alabaizun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-10 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-10-03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: alabaizun ‘hijastra’: O Pr, Saug, ChantP.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Arauak jasoa du forma, inolako azalpenik gabe, eta oraingoz ez dago zer gehiturik.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-izun.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-03-27): alabaizun iz. ‘alabaordea’. [lehendik arautua, baina definitzailea gehituta eskainiko da, semeizun proposatu berriarekin batera].

alabantza
iz. g. g. er. Goresmena, laudorioa.

Aztergaia: alabantza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 1997-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Diakronia

Zah.

Maiztasuna

g.g.er.

alabaorde
1 iz. Ezkonlagunetako batentzat, besteak aurreko ezkontza batean izan duen alaba. Ik. alabaizun; ugazalaba. Salaketa jarri ondoren, atxilotuaren emaztea eta alabaordea gobernuak tratu txarrak jasotzen dituzten emakumeentzat duen zentrora eraman zituzten.
2 iz. Alabatzakoa. Mustafa Kemal Ataturken alabaordea zen Sabiha Gökcen.
Azpisarrerak

Aztergaia: alabaorde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 1997-06-10 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-10-03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: alaba-orde(ko) 'hijastra': H, A.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Arauak jasoa du forma, inolako azalpenik gabe, eta oraingoz ez dago zer gehiturik.

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-a+o-.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-orde.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

alabastro
iz. Harzuria. Alabastrozko iruditxoak.

Aztergaia: alabastro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

alabastro forma bi aldiz ageri da corpusean, B-G (Erkiag Arran; Berron Kijote). Ik. OEH argitaratuan artxuri 1 (JMB ELG); ar-zuri 1 (Etxde Itxas), arzuri 4 (Ir YKBiz, Or MB, Gand Elorri 2), artzuri 1 (Ker Mt 26,7: artzuri-ontzi; TB, Dv albatrazko untzi, HeH alabastrazko untzi, Ur alabastrozko ontzi; IBe: hartzuri); (h)arri zuri 4 (Arr GB, Arr May, Or Mi; JE Ber); arrizuri 1 (Manzi GPatroi).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

alabastro forma 3 aldiz ageri da: G 2 (A. Arrinda; J.M. Latxaga: "alabastro arri"), EB 1 (J. Aldabe); arrizuri G 1 (J.M. Bergara); hartzuri EB 1 (M.E. Laboa).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

alabastro : HiztEn-LurE, Euskalterm 6; hartzuri 'marmola': HiztEn-LurE. Ik. BiblE: hartzuri 4 (1 Kro 29,2; Est gr 1,6; Mt 26,7; Mk 14,3), harzuri 1 (Lk 7,37).

Hiztegietako informazioa

alabastro / albâtre-ren ordainak beste hiztegietan: HiruMila: alabastro, hartzuri; ElhHizt: alabastro; PMuj: arzuri, kelagar; Casve FE: alabastro, harrixuri; T-L LBF: marbola-churi; Azkue Aurkibidea: arzuri.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

alabastro 'harzuria'

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Mineralak

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

alabatasun
iz. Alaba denaren nolakotasuna, alaba izatea; alaba gurasoekin lotzen duen lotura. Bekatu mortalarekin, bekatariak galtzen du Jainkoaren seme edo alabatasuna.
Azpisarrerak

Aztergaia: alabatasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

alabatu, alaba/alabatu, alabatzen
du ad. Heg. g. g. er. Laudatu, goraipatu.

Aztergaia: alabatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 1997-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

alaba, alabatzen.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Heg.

Aditz-erregimena

du ad.

Maiztasuna

g.g.er.

Forma baten adiera(k)

laudatu, goraipatu.

alabatxo
iz. adkor. Alaba. Magal beroan hilotzik dauka alabatxoa. Bi alabatxo utzi zituen.

Aztergaia: alabatxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1997-06-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-02-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-12-17 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: alabatxo ‘Dim. de alaba’: Lç Mk 5,23, Cb Eg, Astar, Arr GB, Sor Bar, AB AmaE, Ag AL, Ag Kr, Ag G, Echta Jos, Balad, Altuna, Jaukol Biozk, Kk Ab, Ol Mk 5,23, Or Eus, Enb, Tx B, TAg Uzt, Zait Sof, Etxde AlosT, JAIraz, Uzt Sas, IBk Mk 5,23.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-txo.

Osaeraz argibideren bat eskaini nahi da

Ez legoke hiztegi batuan jaso beharrik (x-txo osaerako librea da), baina jasotzea proposatuko da, honen pareko semetxo jasoa dagoenez.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): alabatxo

alabatzako
iz. Alabatzat hartzen den emakumezkoa. Ik. alabaorde 2.
Azpisarrerak

Aztergaia: alabatzako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-10 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-10-03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Arauak jasoa du forma, inolako azalpenik gabe; eta oraingoz ez dago zer gehiturik (x-tzako osaerakoez ik. oharra nebatzako sarreran).

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tzat+-ko.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper