7 emaitza ahala bilaketarentzat - [1 - 7] bistaratzen.

ahala
1 adb. Batez ere Heg. Bezain laster; -(e)n neurrian. (Batez ere partizipio burutuaren eskuinean). Iritsi ahala eseri dira. Platerak atera ahala husten ziren. Zorrak gehitu ahala dirua urritzen zihoakigula.
2 adb. Ahal den beste. (Batez ere aditzoinaren eskuinean). Koka ahala jende sartu zen. Euria bota ahala dihardu. Edan ezazue edan ahala. Atera nuen azukre koxkor haietako pila bat eta eman nien hartu ahala.

Aztergaia: ahala

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1993-10-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ahala: iritsi ahala eseri dira; esan ahalak esan dizkiote elkarri.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

bi sarreratan emateko proposatuko da (kontu guztiak argitzeko asmorik gabe, edo ezin konpon ditzakegula aitortuz, gramatikari baitagozkio hein handian): ahala 1 (aditzaren era burutuaren ondoan) '-en neurrian': iritsi ahala eseri dira; eta ahala 2.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

"iritsi ahala eseri dira"; "esan ahalak esan dizkiote elkarri", etab.

ahala egin
ad.-lok. Ahal dena egin. Nire ahala egin dut. Bere ahala egiten duenari ez dio barkamenik ukatzen.

Aztergaia: ahala egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-04-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: AS: (norbaitek) bere ahala egin / ElhHizt: AS: nork bere ahala egin / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin: -a.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ahal 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

nere ahala egin dut; bere ahala egiten duena.

ahala eman
ad.-lok. Ahalordea eman. Lege horrek, halabeharrez, behin-behineko gobernuari ahala emango dio larrialdi egoera indarrean jartzea ebazteko. || Hor ere auzapezari eman zaio ahala, sinatzeko behar direnak.

Aztergaia: ahala eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH argitaratuan ez zaie azpisarrerarik eman ahala eman, ahala egin eta 'por poder / par procuration' adierako ahalez, ahalordez modukoei.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ahalorde 9: L. Aldoy 3 (adib.: "Jasotzat emanik aurreko idazkia ... eta berebat behar bezala askietsitako ahalordearen kopia"); GAO 1993 4 (adib.: "Besteren izenean agertzen direnek edo proposamenak sinatzen dituztenek horretarako duten ahalorde nahikoa aurkeztu behar dute"); UZEI 2 (adib.: "Ahalorde-eskrituraren kopia").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ahalorde : HiztEn (1 ahaldundua 2 pertsona batek beste baten ordez iharduteko duen ahalmena); Euskalterm 7; ahalordedun : Euskalterm 2 (apoderado; poderhabiente); ahalordetze : Euskalterm 4 (apoderamiento); ahalordetu : Euskalterm 3 (apoderar); ahalordea eman : Euskalterm 1 (apoderar); ahalorde-emaile : Euskalterm 2 (poderdante); ahalordez : Euskalterm 1 (por poder) // Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

Admin. eremukoak: esku-emate : AgAld hitz-bilduma (delegaci#mdash#n de poderes); eskuz : AdminEL (por poder); ahalorde : KoopHizt (apoderado; ahaldun sinonimoarekin); ahalordetze berezi : KoopHizt (apoderamiento singular); ahalordetze orokor : KoopHizt (apoderamiento general) // Ez ditugu aurkitu ap. AdmHizt, AdminMila, HezkAdmin, LurraldeAntol, EurItune, TokiJaurb, LHH, AdmProz.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ahalorde : ElhHizt (Zuz. #mdash# poder que se otorga a alguien); HiruMila (poder); Lh DBF (mandataire); DRA (mandatario); ahalordedun : ElhHizt (Zuz. #mdash# poderhabiente); ahalorde-emaile : HiruMila (poderdante); ahalordetari : Lh DBF (mandataire); ahalordetu : ElhHizt (Zuz. #mdash# apoderar) // Ez ditugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal (por) poder(es) / (par) procuration formen ordainak: HiruMila: poder: facultad para actuar en lugar de alguien: ahalorde, eskuorde, manu, mandatu, esku; poder otorgado por escritura: eskrituraz egiletsitako ahalordea; poder para pleitos; auzietarako eskuordea; por poder de X: X-ren eskuordez / X-ren mandatuz / X-k ahaldunduta // ElhHizt: ahalordez // XarHizt: procurateur: ahaldun, eskudun, mandatari, ordezkari // Casve FE: procuration: ordarigoa, ordegoa, eskübide, ordaieskü // HaizeG FB: procuration: ordain-esku, mandatu, botere // T-L LBF: procuration: ordain-esku, mandatu, bothere // PMuj DCV: poder: autorización, mandato: manu, mandatu, mezu, eskubide; dar poderes: aldundu; poder, representación: ordain-esku // Ez ditugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Azkue Aurkibidea.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Bidalketa: ik. oh. s.u. ahal 1.

ahalak eta leherrak egin
ad.-lok. Ahalegin handiak egin. Legea saihesteko ahalak eta leherrak egiten dituzte.

Aztergaia: ahalak eta leherrak egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

ahalako
adj. Ahal adinakoa. (Aditz baten partizipio burutuaren eskuinean). Ekarri du jasan ahalako egur zama bat. Ezin esan ahalako atseginez ase eta betea geratu ohi zen. || Gramatika alorrean ilunpetan dauden auzien kontua ezin konta ahalakoa litzateke.
Loturak

Aztergaia: ahalako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-09-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: AHALAKO (Dv). a) (Precedido de part.). "Eman dio jan ahalako ogi bat, il lui a donné un pain aussi grand que ce qu'il en peut manger. Ekharri du jasan ahalako egur zama bat, il a porté une charge de bois aussi forte qu'il peut porter" Dv. Cf. AHALEKO. Usain gozo bat erosiko dinat, besoetan jasan ahalako kriztailezko untzi eder batean. JEtchep 64s. Eman zidaten jaso ahalako pena, / ahal bezain umilki hartu nuen dena. Xa Odol 317. Nik berriz tira ahalako paso bat bota nakon lepo gibelean eta nik ez hutsegin. Etchebarne 72. b) (Precedido de sintagma con suf. -t(z)eko). (Lo) que puede, pueden, etc. v. MODUKO (b). Berriz ta berriz entzun ditut zurtzeko alakoak. Zait Sof 49. Urteak sena ekarri bai didate, altsuagoekin batera yardun al izateko alakoa, gañera. Ib. 51.

ahalako 8: Elhuyar, Consumer, Berria, EiTB 2, Jakin, Argia 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ahalako : Herria 4, Elizen arteko Biblia, Patxi Zubizarreta, Asisko Frantzizko, Koldo Izagirre, Patziku Perurena…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azpisarrera gisa jasotzekoa ahala 1 sarreran.

ahalara
adb. zah. Ahal den neurrian, ahal bezainbat. Handiek nahikara, ttipiek ahalara.

Esaera zaharrak

Handiek nahikara, ttipiek ahalara.

Aztergaia: ahalara

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-04-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Diakronia

Zah.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: "adibide bat emango nuke handiek nahikara, ttipiek ahalara".

 - Erabakia: Hala jaso du arauak.

ahalaz
adb. lap. eta bnaf. Ahal den neurrian. Euskara, ahalaz, garbia darabil. Saiatzen dira, ahalaz, gordetzen lehengo ohiturak. Baina horretarako borrokatu behar eta, ahalaz, denak elkarrekin.

Aztergaia: ahalaz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:11 1993-10-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ahalaz Lap. eta BNaf. 'ahal den neurrian': euskara ahalaz garbia darabil; saiatzen dira ahalaz gordetzen lehengo ohiturak.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

ahal sarreraren barruan ematekoa da,

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

L-BN erabileremua zehaztuz,

Forma baten adiera(k)

'ahal den neurrian' adiera argituz, eta

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

adibide egoki-osoak gehituz: "euskara ahalaz garbia darabil", "saiatzen dira ahalaz gordetzen lehengo ohiturak", etc.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'Garbiak dira adibide horiek? Hona hemen beste bat, badaezpada: "Bainan hortako borrokatu behar eta ahalaz denak elagarrekin". Herria, 17.X.1996' (2001-05).

 - [E123]: 'nahi duzuen bezala. Herria-ko adibidea ere oso egokia iruditzen zait. Zerrendako bat kendu eta hau sar daiteke'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-09-28): 'adibidea erantsiko da: Baina horretarako borrokatu behar eta ahalaz denak elkarrekin'.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper