19 emaitza agur bilaketarentzat - [1 - 19] bistaratzen.

agur
1 interj. Norbaiti, ikustean edo eskutitz baten hasieran, eta bereziki harengandik urruntzean edo eskutitz baten bukaeran, esaten zaion hitza. Ik. kaixo; adio. Entzuleok, agur! Agur, edo Jainkoa dela zurekin. Agur, jauna. Agur Maria, dohain eta grazia guztiez betea. Eta gur egiten zioten, ziotela: agur juduen erregea! Agur denoi, beste bat arte. Agur, Ama; banoa, baina ez betiko.
2 interj. Akabo. Baldin hartzen ez bada denboraz ardura, agur gure basoak, agur ezkurra. Eta Jainkoaz axolarik ez bada, agur!
3 iz. Agurtzea. Bere agurra helarazi digu errektoreak. Plazetan agurrak dituzte laket, eta Maisu deituak izatea. Agur hitzak. Gaur, hamabietan, agur ekitaldia egingo diote Donostiako Errekaldeko beilatokian. Bertsolaria bere agurra botatzera zihoala telefono baten musika entzun zen. Ez dut joan nahi izan, zuri agur bat egin gabe.
4 iz. Hainbat euskal dantzaren zatietako bat. Gipuzkoar erako aurreskua osatzen duten lau dantzak egin beharko dituzte: desafioa, eskua aldatzeko soinua, agurra eta zortzikoa.
5 iz. Begirunea, gurtza. Jainko egiazkoari bakarrik zor zaizkion agurrak. Agurrak eta ohoreak eta lehia mundutar zoroak, non dira?

Aztergaia: agur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-10-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

agur 1 (diosal hitza) entzuleok, agur! 2 'agurtzea': bere agurra helarazi digu errektoreak / AS: agur egin

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

agur egin

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

adiera biak jasoko dira

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: argitu erabilera: 'bilera baten hasieran zein bukaeran erabiltzeko hitza'; Agur, nola zaude? eta Tira, banoa. Agur, hurrengora arte adibidez.

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-25): ez da erabilera argitu beharrik ikusi.

agur egin
1 ad.-lok. Norbaiti, ikustean edo eskutitz baten hasieran, edo harengandik urruntzean edo eskutitz baten bukaeran, gizalegezko hitzak esan. Ik. agurtu. Agur egiten duela ezker-eskuin txapela eskuan duela. Ez dio agurrik egin. Bada, etxe batean sartzean, agur egiozue esanez: bakea etxe honi. Elkarri agur eginik, sakabanatu ziren.
2 ad.-lok. g. g. er. Gur egin, gurtu.

Aztergaia: agur egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

agur esan
ad.-lok. Agur egin, adio esan. Agur esan gabe alde egin zenuen. || Hezur bat hautsi du jokalariak eta agur esan dio denboraldiari.

Aztergaia: agur esan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:16 1997-04-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

eraikuntza librea da (bestela esan: ez da hitz egin, negar egin #mdash#eta hemen bertako agur egin#mdash# aditz-esapideen parekoa).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: 'egia da ez dela aditz lokuzio erregularra (egin edo eman aditzekin osatzen ditugunak bezalakoa). Baina OEHn badator azpisarrera gisa. Jasotzea ere ez zait gaizki iruditzen'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-01-25): 'sartu agur hitzaren azpisarrera gisa'.

agur on
iz. zah. g. er. Gurtza, jaurespena. Jainko egiazkoari bakarrik zor zaion agur ona.

Aztergaia: agur on

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-04-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Diakronia

Zah.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

gurtza, jaurespena.

agur t'erdi
Agur egiteko erabiltzen den adeitasun esapidea. Agur t'erdi, ongi etorri, jauna. Agur, Jon Arrospide, agur, agur t'erdi, zeru goienetan atsedendu bedi.
aguraindar
1 adj. Aguraingoa, Aguraini dagokiona.
2 iz. Aguraingo herritarra.
agure
1 iz. Adineko gizona. Joanes agure zaharrak. Agure zimurra, zimela. Agure haserreen belaunaldikoa naiz. Agure onari ez ateak itxi. || Aguretan bakarzale bihurtu zen.
2 (Izenondo gisa). Agurerik agureenak berrogeiren bat urte zituela.
[Oharra: hitz markatua da, gutxiespen balioa du eskuarki, eta ezin erabil daiteke adineko-ren sinonimo oso balitz bezala].
Azpisarrerak

Aztergaia: agure

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-10-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

agure (hitz markatua da, gutxiespen balioa du eskuarki, eta ezin erabil daiteke adineko-ren sinonimo oso balitz bezala)

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

hitz markatua da, gutxiespen-balioa du eskuarki, eta ezin erabil daiteke adineko>-ren sinonimo oso balitz bezala

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Horren azpisarrera ezagunak hainbat eta hainbat dira, besteak beste, agure(-)gordin, agure(-)mutil eta agure(-)zimur'.

 - [E123]: 'Agure gordin-en agerraldi bakarra aurkitu dut OEHn. Baina egokia izan daiteke 'viejo verde'ren ordain gisa (beste ezagunagorik ez badago, behintzat). Beste bi azpisarrerak, hiztegietatik bildu ditu OEHk. Ez dakit hain beharrezkoak diren'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-10-19): 'hitz honen azpisarrera gisa proposatu dituenak erretiratu egin ditu ohargileak berak'.

aguretasun
iz. Agurea denaren nolakotasuna; gizonaren zahartasuna. Erretiroa zahartzaroarekin, aguretasunarekin edo atsotasunarekin lotzen da askotan.

Aztergaia: aguretasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-04-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

aguretu, agure/aguretu, aguretzen
da ad. Gizonezkoez mintzatuz, zahartu edo zahar itxura hartu. Ik. atsotu. Gaztea zena aguretu da. Denbora baino lehen aguretu zen. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Basati batek bere aita aguretua hil egingo du.

Aztergaia: aguretu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1997-04-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

agure(tu), aguretzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

aguretxo
iz. adkor. Agurea. Pipa erretzen eserita dago aguretxoa.

Aztergaia: aguretxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-04-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-txo: 'x-ren txikigarria' moduan azalduko dira honelakoak, 'maitagarria' bezalako ñabardurak erantsi gabe, txikigarritasunak berezkoak-edo dituenez ñabardurok, eta "aguretxo maitagarri bat" bezalako hedapenak arruntak direnez.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

agure-ren txikigarria.

agurgarri
1 adj. Begirunez agurtua izatea merezi duena. Gizon urtetsu agurgarri bat. Jesu Kristoren odol guztiz agurgarria eskaintzen dizut.
2 adj. Begirunezko tratamendua ematen zaion pertsona bat agurtzeko jaun edo andere hitzen eskuinean erabiltzen den adjektiboa. Agur, jaun agurgarria.
3 adj./iz. Eliza katolikoak santuki hil direnei ematen dien tituluetako bat. Santu, dohatsu eta agurgarri guztien bizitzak idatz zitzala.

Aztergaia: agurgarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1993-10-20 Lantaldeak besterik gabe onartua
agurgarritasun
iz. Agurgarria denaren nolakotasuna. Aberriaren ikurrinean nazioaren agurgarritasuna doa.

Aztergaia: agurgarritasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-04-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

agurka
1 adb. Agur eginez. Elkarri kaixoka eta agurka. Musuzapiarekin agurka.
2 adb. Gur eginez. Inazio, belaun bat lurrari, apezpiku bati agurka.

Aztergaia: agurka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:19 1997-04-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka osaerakoak sarrera gisa emango dira oro har.

agurkatu, agurka/agurkatu, agurkatzen
du ad. Agurtu, agur egin. Berriz ere agurkatzen ninduelarik.

Aztergaia: agurkatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-04-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

agurka(tu), agurkatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Forma baten adiera(k)

agurtu, agur egin.

agurmaria
iz. Hitz horiekin hasten den kristau otoitza. Ik. abemaria. Hamalau aitagure eta agurmaria.

Aztergaia: agurmaria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

agurmaria Sin. abemaria

aguro
adb. [Oharra: Euskaltzaindiak, aguro-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. agudo].

Aztergaia: aguro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-04-09 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: †  / HiztEn: Ik. agudo / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aldaera baztertuaren ordaina

Ik. agudo.

agurtu, agur/agurtu, agurtzen
1 du ad. Agur egin. Senideak bakarrik agurtzen badituzue. "Ongi etorri, ene maiteak" agurtu zituen bere ilobak. Ontzikoak agurtzera etorri zirenak. Doana agurtzea, beti tristea; datorrena agurtzea, berriz, alaigarria.
2 du ad. g. g. er. Gurtu. Agurtu dezagun Jesus sortu berria.

Aztergaia: agurtu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1993-10-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

agurtu, agur(tu), agurtzen. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

agurtu, agur(tu), agurtzen

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

agurtza
1 iz. Gurtza. Jainkoari zor zaion agurtza emateko, otoitza beharrezkoa zaigu.
2 iz. g. g. er. Arrosarioa. Gauean lotarakoan, agurtza beti errezatu.

Aztergaia: agurtza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:12 1997-04-09 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. arrosario.

Informazio lexikografikoa
Maiztasuna

g.er.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: 'OEHko lekukotasunak ikusita, esan al daiteke g.er. dela? Bestetik, adiera bakarra ez da 'arrosarioa'; Txillardegirena bakarrik den 'saludo' adiera alde batera utzita, 'reverencia, adoración' adierakoak dira adibide zaharrenak, Mendiburu, Argi Done laburra, Barandiaran edo Gandiagarenak. Beraz, ez dut batere argi ikusten "h. arrosario"'.

 - [E208]: 'bat nator MAren kezkarekin. Ene ustez hor bi adiera daude, bata 'arrosarioa' eta 'gurkera, abegi handia' bestea. Hobe biak bereiztea: agurtza 1 'gurtzea, jaurespena' 2* e. arrosario'.

 - [E123]: 'bat nator lehen partearekin, baina bigarrenean Hiztegi Batuko lantaldearen proposamenari eutsiko nioke eta 2 h. arrosario egin'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-09-28): 'Ohargileak "e. arrosario" proposatzen du. MAren proposamena onartu da, hala ere, hots: "h. Arrosario"'. Erabakia (2002-01-25): '1. gurtza, 2. g.g.er. arrosario'.

agurtzaile
iz. g. er. Agurtzen duen pertsona; bereziki, zeremonia batean, gonbidatuei agur egiteaz arduratzen den pertsona.

Aztergaia: agurtzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-04-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Maiztasuna

g.er.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'nik g.e. kenduko nuke. Berba ongi eratua da eta gutxi erabiltzen dena kontzeptua bera dugu, eta ez hitza, gaztelaniaz saludador bezalaxe'.

 - [E123]: 'nahi duzuen bezala; nolanahi ere, uste dut g.er. markak errealitatearen berri ematen duela, gutxi erabili da-eta literatura tradizioan'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-09-28): 'Ohargileak "g. er." oharra kentzearen alde agertu da. Ohar hori uztearen alde agertu dira sei euskaltzain. Kentzearen alde beste sei. Zuri, bat. Dagoenean uztea erabaki da, horrenbestez'.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper