6 emaitza abal bilaketarentzat - [1 - 6] bistaratzen.

abal
iz. zuz. Zordunak huts eginez gero, zorra ordaintzeko hirugarren batek emandako bermea; berme hori egiaztatzen duen agiria. Eskaturiko 450.000 euroen abalak ahalik eta lasterren aurkeztekotan da familia.

Aztergaia: abal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1997-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez, eta adiera argituz onartzekoa

baldintza minimoa betetzen du, eta onartzekoa da, premiazkoa den eremu-adieretan.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

abala eman, abal-emaile.

Informazio lexikografikoa
Maileguaren adiera-erabileremuak, eta ordainak

1 Merkataritzan, 'zordun nagusiak huts eginez gero, zorra ordaintzeko hirugarren batek emandako bermea'. 2 bestetan erabil berme .

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Horren aldamenean, Merkataritza jarri da. Agidanez, hobe da Zuz. jasotzea, Zuzenbide zibilean ere abalak berezko arauketa duelako. "Abal" hitzaren azpisarrera gisa, abal(-)emaile jaso da eta, horren definizio moduan, honako hau jarri da: "abala sinatu duena". Egia da abal-emaileak abala sinatu behar duela; baina kontuan izan behar da abalean beste sinadura batzuk ere ager daitezkeela. Hortaz, hobe da definizio hau jartzea: "abala eman duena". Gainera, "abal" hitzaren familia osoa ohiko egoerekin osatu nahi izanez gero, orduan abalkidetza eta abal(-)emailekide sartu beharko lirateke' (2000-12-20).

 - [E123]: 'Eta Merk. eta Zuz. jarriko balitz? Niregatik konforme definizioa horrela aldatzearekin, baita familia osatzeko proposamenekin ere. Hiztegi Batuko lantaldeak proposatuak dira orain ditugun azpisarrerak ere'.

 - [E113]: ' Abalkidetza hitza sartzen bada, ez ote litzateke halaber abalkide ere sartu behar? Zertan ote datza orduan abalkide eta abal(-)emailekide hitzen arteko aldea? Oinarria lexikalak onartu ondoan (kasu horretan izen eta aditz formak), handik sortzen diren eratorriak hiztegi berezietan bereziki tratatzekoak dira menturaz, adituen aukeren arabera. Nire aburuz, abalkidetza eta abal(-)emailekide hitzak zuzenbideko edo merkataritzako hitzak ikusterakoan aztertu behar lirateke'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-01-26): 'E210ek k Zuz. marka jarriko lioke. Onartu da eta 'bermea' adiera duela esango da. Abal(-)emaile hitzari, berriz,'bermea ematen duena' adiera erantsiko zaio. Abalkide ere sartzea onartu da'.

abal emaile, abal-emaile
iz. zuz. Abala ematen duen pertsona. Ik. berme-emaile. Bankuek ez dute nahi arriskurik txikiena ere, eta abal-emaileak zorrak ordaindu ahal izango dituela egiaztatzeko, haien diru kontuak ikertzen dituzte goitik behera.
abala eman
ad.-lok. zuz. 18 milioi euroko kreditua eskatzeko abala eman zuen Nafarroako Gobernuak.

Aztergaia: abala eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-02-25 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eman: -a.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

abal sarrerari dagokion azpisarrera.

Maileguaren adiera-erabileremuak, eta ordainak
abaldun
iz. zuz. Abala eman zaion pertsona. Abal-emaileak abaldunaren erantzukizun bera du.

Aztergaia: abaldun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dun.

Informazio lexikografikoa
Maileguaren adiera-erabileremuak, eta ordainak

Merkataritza. abala eman zaion pertsona.

abaltzisketar
1 adj. Abaltzisketakoa, Abaltzisketari dagokiona.
2 iz. Abaltzisketako herritarra.
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper