abendu1
1 iz. Urteko hamabigarren eta azken hila. Jantzi hori ona da denbora beroan baina ez ilbeltzean eta abenduan. Abenduko ostegunetan.
2 iz. (Data adierazteko, -en atzizkia hartzen duela). Abenduaren 12an heldu ziren. Abenduaren bata asteartea da aurten. Abenduaren seian etorriko da. Abenduaren batetik zortzira irekita egongo da. || (Aposizioan, -k atzizkia hartzen duela eta zenbakia artikulurik eta kasu markarik gabe). Gaur, abenduak 5, igandea. Datorren ostegunean, abenduak 20, izendatuko da epaimahaia.
3 iz. Eliza katolikoaren urte liturgikoan, Eguberri aurreko lau asteek osatzen duten denbora. (A larriz). Abenduaren bigarren igandeko irakurgaia. Abenduko lehenengo igandea.