Euskaltzaindiaren Hiztegia

49470 emaitza bilaketarentzat - [151 - 200] bistaratzen.

abarkagintza
iz. Abarkak egitea; abarkagilearen lanbidea. Abarkagintza, neguko zeregina baserrian.

Aztergaia: abarkagintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-02-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gintza.

abarketa
iz. Zola espartzuzkoa eta gainaldea ehunezkoa duen oinetakoa. Ik. espartin. Oin bat ortozik eta bestean abarketa zahar bat zeramala. Abarketa zuriak.

Aztergaia: abarketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

a) 'espartina' adierakoak 26 dira: abarketa 19: B 7 (AB AmaE, Ag Kr, Kk Ab II, Erkiag Arran); G 10 (Ag G, Mok, TAg Uzt); EB 2 (Osk Kurl); abarketadun G 1 (Ag G); abarkatari G 4 (TAg Uzt); abarketari 2, B-G (Ag Kr; TAg Uzt); OEH argitaratuan, gainera: abarketa : Urroz EEs 1915, Zink EEs 1927; abarketari : Zink EEs 1927; b) 'abar bila' adierako abarketa IE 1 (Zby).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

a) 'espartina' adierakoak 13 dira: abarkata EB 1 (J. Oregi); abarketa 10: B 2 (M. Zarate, A. Zubikarai); G 4 (E. Iglesias, X. Kintana, J. Garmendia); EB 4 (J. Jauregi, M. Kaltzakorta, J. San Martin); abarketagin eta abarketagintza bana (J. Oregi); b) 'pantufla, etxeko oinetakoa' adierako abarketa bitan jaso da, EB (K. Santisteban).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

'espartina' adierakoak dira denak: abarketa : DFrec 5, AB38 4, HiztEn-LurE, Euskalterm 1; abarketagile : AB50 1; abarketagintza : Euskalterm 1; abarketari : HiztEn-LurE.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

abarketa 'espartina'

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

'espartina'

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "jantzi-, etxeko tresna- eta tankerako hiztegiak aparte landu behar direla uste dudan arren, ezpabere gaztelania edo frantsesa nagusituko baitzaizkigu alor horietan, berba hau "etxeko zapatilla" esateko erabil dadin proposatu gurako nuke, de facto, ikastola-hiztegi zenbait direla bide horrela erabiltzen delako" (1995-01-10)

abarketari
iz. Abarketak egiten dituen eskulangilea. Arranondoko abarketariak nahi adina diru irabazi zuen egun haietan.

Aztergaia: abarketari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-02-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

abaro
1 iz. Zuhaizpeko edo bestelako babesgunea, abereek eguzkitik gerizatzeko erabiltzen dutena. Abaroaren bila gerizpera bildu diren txoriak.
2 iz. Babesa, geriza. Nazionalismoaren abaroan gizendu nahi du.

Aztergaia: abaro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: abaro egin, abaroan egon.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

kategoria-adierak gehitzeko eskatuz:

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

abaro egin, abaroan egon

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

itzala, aterbea, babesa.

abaro egin
ad.-lok. Ganaduak abaroan biao egin. Non egiten du abaro artaldeak?

Aztergaia: abaro egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

adiera eransteko eskatuz

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

Sin. abaroan egon.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

atseden hartu, eguzki-galdatik babestuz.

abaroan egon
ad.-lok. Itzalpean egon. Abaroan daude behiak.

Aztergaia: abaroan egon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

ik. abaro egin.

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

Sin. abaro egin.

abarrakitu, abarraki, abarrakitzen
du ad. Suntsitu, desegin. Haize eraso batek abarrakitu du txabola. Bosgarren ordu laurdenerako, arras xehatu, abarrakitu eta azpiratuak izan ziren erromatarrak.

Aztergaia: abarrakitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

abarrakitu, abarraki, abarrakitzen. da/du ad. 'suntsitu'

Informazio osagarria
Zerrendako forma osatua(k) baztertuz, osagaietako bat jaso da
Forma onartuaren baliokideak

ik. suntsitu

Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

abarrakitu, abarraki, abarrakitzen

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E119]: suntsitu, pertsona edo abereak elbarritu (Arr.). "Abarrikatu (G-to, AN, L-ain, BN, Sal, R) Abarrikatu v. abarrakitu". (OEH). "Abarrikatu (BN-ald-s G-and, L-ain) Var. de abarrakitu" (Azkue). Destrozar, despedazar (DVC). / Oharra: Abarrakitu eta abarrikatu elkarren aldakiak izanik ere badirudi hitz biak erabiltzen zirela Nafarroan. Erroibarren adibidez bigarrena agertzen da izkribuetan: "Lucifer serpiente zar gaisstoarri burua austera, eta abarricacera" (ETZ 44.68). "Mariak abarricatuitiote buruac infernuko Lucifer guciei" (ETZ 44.97). Gaur egun abarrikatu nagusitu da Sakanan eta naiz erabiltzen da. Abarrakitu ez ote da hitz zaharkitua? (2000-12-14).

 - Erabakia: BAgiriak (2001-01-26): zerrendan ageri den abarrakitu hitza zaharkitua ote den zalantzan jartzen du. Nolanahi ere, hitz beraren aldakiak dirateke. MAk duda du ea merezi ote duen aldaera hau ere sartzea. XK-k proposatzen du batetik bestera bidaltzea: e. oharrarekin. ISk Naf. oharrarekin joatea egokiago litzatekeela dio: Naf. 'abarrakitu'. Hala onartu da.

abarreria
iz. g. er. Abar hondakinen multzoa.

Aztergaia: abarreria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-02-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-teria.

Informazio lexikografikoa
Maiztasuna

g.er.

abarrots
iz. Harrabotsa.

Aztergaia: abarrots

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1993-09-29 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

abarrots* e. harrabots

Lantaldearen irizpideak
Forma berriagoa, bere euskalkian berritu-nagusitua

lapurterazko forma da, eta honek eraberritu egin du, eta gaur harrabots darabil, eta hau da hobestekoa: "abarrots. ik. harrabots" forman emango da.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: (1995-07) harrabots aukeratzeko arrazoia eskatu du.

 - Erabakia: (EH 2014): Euskaltzaindiaren Hiztegiak e. marka kendu du.

abartegi
iz. Sutarako abarrak gordetzen diren lekua. Ik. egurtegi.

Aztergaia: abartegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-02-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak ez du besterik agintzen

idatzizko tradizioak besterik agintzen ez duenez, -a mugatzailerik gabeko eratorria da hobestekoa.

abartsu
adj. Abar asko dituena, abarrez betea. Ik. adartsu. Hiru intxaurrondo abartsuren azpian. Baso abartsua.

Aztergaia: abartsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-02-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

abartu, abar/abartu, abartzen
da ad. Adarkatu, adarretan bereizi. Damurik, hainbeste adaxkatara da abartua gure euskara zaharra! || (Partizipio burutua izenondo gisa). Oreinaren adar abartuak.

Aztergaia: abartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-02-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

abar(tu), abartzen.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

adarkatu.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Damurik, hainbeste adaxkatara da abartua gure euskara zaharra!

abartzuzar
1 adj. Abartzuzakoa, Abartzuzari dagokiona.
2 iz. Abartzuzako herritarra.
abasto
adb. herr. Ugari; nahikoa. Munizioa, bolada batean, eduki dute abasto. Zalekeria likits guztiak asetzen, dirua abasto.

Aztergaia: abasto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-02-26 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Forma bakarra aski da

Ik. abastu (bakarra aski delakoan).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Erabakia (2001-01-26): 'Abasto agintzen dute testuek. Hala onartu da: adlag. her. 'ugari, nahikoa'. abastu* e. abasto'.

abat
iz. Batez ere bizk. Monasterio bateko burua. Ik. abade.

Aztergaia: abat

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:15 1997-02-26 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

BizBerba: "(Ziortza-koari hala deitzen zitzaion), Monasterioko nagusia. Euskara baturako agian apate eta apatesa zaharrak bultzatu beharko lirateke, eta ez abade eta abadesa, proposaturik dauden erara, cfr. Bizkairako Apatamonasterio".

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Batez ere Bizk. Ik. abade (Bizk. abade 'apaiza' izanik, ulergaitzak lirateke hor "San Anton abadea" bezalakoak).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'Zergatik ez aipa abat- dela konposaketa.forma (ez beti, jakina)? Ala horrelako oharrik ez da jasoko?' (2001-01).

 - [E123]: 'Hitz zatirik (hitz elkartu bateko lehen osagairik...) ez jasotzea erabaki genuen hasieratik'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-01-26): 'abat- forma sartzeko eskaria ez da onartu. Horrela erabaki baitzen bere garaian'.

abata
iz. Usoak erakartzeko edo jaitsarazteko erabiltzen den zurezko hegaztia. Jarraitu gero mendiaren hegaletik eta aurkituko ditugu hiru abatari: 14-18 urteko mutikoak, beren abata edo zatar zuria eskuetan darabiltenak.

Aztergaia: abata

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-02-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Orain arte erabili gabea da, baina gaia ere bai

oso gutxi erabilia, gaia baita halakoa.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

usoak erakartzeko hegazti-irudia.

abatar
iz. inform. Interneten eta komunikazio teknologia berrietan, erabiltzailearen identitate grafikoa, argazki bat edo marrazki bat izan daitekeena. Biziki programa interesgarria honako hau, abatarra moldatzeko hamaika marrazki eskaintzen dituena.

Aztergaia: abatar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-06-10): avatar 32: Elhuyar 16 (adib.: “3Dko avatarrak”, “Hori aintzat hartuta, Alzherapyk gaixoaren konfiantzako pertsona horren avatarra sortzen du”), Consumer 8 (“’Ultima’ rol-jokoen seriean oin harturik, avatar hitzak bideojokoetara eta, ondoren, mundu birtualetara”), Berria 5 (adib.: “emozioak adieraz ditzakeen hiru dimentsioko giza avatarra Vicomtechek garatu du”), EiTB 2 (adib.: “Horrez gainera, Xbox 360ko editorearekin avatarra sortu ahal izango dugu eta horrek ordezkatuko gaitu bi sare hauetan”), Argia (“Anhitz avatarrak euskaraz hitz egiten du”); abatar 12: Deia 1 (“Gobernu txinatarren erabakiak errepara arazi dit hura tragediaren azken ekitaldia zela, eta hauxe dela benetako Marxen abatar fartsatsua”), Elhuyar (“Kasu honetan, abatarrak, itxuraz gain, ahotsa ere imitatzen du, gaixoaren arreta bereganatzeko.”), Consumer 9 (“Nork bere abatarra diseinatzea”), Berria (“Une hauetan neureganatzen dut abatar hau, euskal poetarena”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: ez dugu ez avatar ez abatar formarik aurkitu.

Erdaretako formak

BerriaEL2013: abatar (avatar*): Ziberespazioaz mintzatuz, internauta batek sorturiko pertsonaia birtuala.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es avatar / fr avatar: Elhuyar: berreragiztatze; gorabehera, aldaketa / Nolaerran: gorabehera, aldaketa / Zehazki: gorabehera, aldaketa; haragitze / Labayru: gorabeherak, aldaketak, goi-beheak, hazi-orraziak, goiti-beheitiak / Adorez5000: gorabehera, aldaketa.

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez, eta arloa mugatuz onartzekoa

baldintza minimoa betetzen duen forma da, beharrezkoa, arloa zehaztuz.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Inform.

abatari
iz. Uso ehizan, usoen etorreraren berri ematen duen begiralea. Abatariek ehun zuria eramaten dute makila baten muturrean.

Aztergaia: abatari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-02-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

abatz
1 iz. Gaztagintzan erabiltzen den zurezko ontzia, bi euskarri dituena, kaikua eta goporra baino handiagoa. Gazura egosirik, abatzetik abatzera botatzen da, irabiaturik hozteko.
2 iz. Gurpilaren erdiko pieza, ardatza sartzen dena eta izpiak biltzen dituena. Intzirika biratzen ziren abatzak ardatzetan. Gurdiaren gurpilak abatzetaraino sartu zitzaizkion lokatzetan.

Aztergaia: abatz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-09-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [P008]: "Zerrendatik kenduko nuke" (1994-05-04)

 - [A107]: Ez ote litzateke komenigarria horrelakoak oraingoz alde batera uztea...?" (1994-05-24)

 - [E306]: "'abatz-estalki' azpisarrera sartzea proposatzen dugu automobiletako 'tapacubos'/'enjoliveur' adierazteko" (2001-01-23)

abaurrear
1 adj. Abaurregainekoa, Abaurregainari dagokiona.
2 iz. Abaurregaineko herritarra.
abaurregaindar
1 adj. Abaurregainekoa, Abaurregainari dagokiona.
2 iz. Abaurregaineko herritarra.
abaurrepetar
1 adj. Abaurrepekoa, Abaurrepeari dagokiona.
2 iz. Abaurrepeko herritarra.
abazera
iz. Karatxai-Txerkesian mintzatzen den hizkuntza.
abazuza
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, abazuza-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. babazuza].

Aztergaia: abazuza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau H
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-02-26 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: †  Ik. babazuza / HiztEn: Ik. babazuza / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Aldaera baztertua edo adierazkor automatikoa

ez legoke hiztegi honetan aipatu beharrik ere.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K202]: "babazuza-ri lehentasuna ematen zaio. Baina zer egin "abazuzan" eta "abazuzaka" berbekin?" (2000-11-24)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Hori baztertuta geratu dela argitzea lagungarri izan daiteke (abazuza e. babazuza)' (2000-12-20).

 - [E123]: 'Komenigarri ikusten bada, sar daiteke. Hala erabakitzen da'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-01-26): ' AUren oharra ontzat eman da'.

abdikatu, abdika, abdikatzen
du ad. Errege edo erregina karguari uko egin, kargua utzi. Bi hilabeteren buruan erregeak abdikatu egin zuen.

Aztergaia: abdikatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

abdikatu, abdika, abdikatzen du ad.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

abdikazio
iz. Abdikatzea. Konstituzioaren arabera, erregearen abdikazioak Gorteek onetsitako legea eskatzen zuen. 1917ko otsailean, tsarraren abdikazioa ekarri zuen iraultzaren ostean.

Aztergaia: abdikazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh38 2023-06-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 38 (Argia 6, Berria 19, Deustuko Unibertsitatea 6, EiTB 1, Elkar 1, UEU 5); ETC: 256

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: abdikazio iz. abdicación / Adorez: abdikazio iz. abdicación / Labayru: abdikazio Ez zitzaion gustatu abdikazio egunean erreginak jantzi zuen soinekoa: No le gustó el vestido que llevaba la Reina el día de la abdicación / NolaErran: 0

Erdaretako formak

es abdicación; fr abdication: Elhuyar: abdikazio / Adorez: 1 abdikazio. 2 uko egite / Labayru: abdikazino/abdikazio / NolaErran: 0.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa. Hiztegiek ere jaso dute.

abdomen
1 iz. anat. Ornodunetan, enborraren behealdeko barrunbea, digestio aparatuaren, gernu aparatuaren eta ernaltze aparatuaren zenbait organo dauzkana. Ik. sabelalde; tripa. Abdomeneko giharrak.
2 iz. anat. Artropodoen gorputzeko atzeko zatia. Intsektu horiek argia ematen duen organo bat dute abdomenaren azpiko aldean.

Aztergaia: abdomen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Gure corpusean eta OEH argitaratuan ez dugu abdomen forma aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

abdomen EB 8 (S. Garmendia, UZEI, M. Aizpurua, I.A. Berriotxoa); abdomin EB 2 (J. Jauregi, J.M. Txurruka).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

abdomen : AB50 1; HiztEn-LurE, Euskalterm 26; abdomin : AB38 4; 'abdomen' itzulitako besteak: sabel : AB38 24, Euskalterm 2; sabelalde : AB38 1; Euskalterm 2; zilbor : AB38 3; AB50 2.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Hiztegiotan ez dugu abdomen aurkitu: DRA, Lh DBF, PMuj DVC, Casve EF.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal abdomen-en ordainak beste hiztegietan: HiruMila: abdomen, zilbor; ElhHizt: abdomen, sabel, sabelalde; Lur EG/CE eta EF/FE: abdomen, sabel; Casve FE: sabel, zorro; HaizeG: sabel; PMuj DCV: sabel, sabel-zorro, buzkantz, zorro, zilbor, marda; Azkue Aurkibidea: bilkor, zilbor, zilbot, zingur.

Erdaretako formak

Beste erdaretakoak: fr (DLLF): abdomen; it (L. Ambruzzi): addome, pancia, ventre; ca (DCC): abdomen; en (Webster): abdomen; de (Slaby-Grossmann): Unterleib, Abdomen; (zool) Hinterleib; (fam) Bauch.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

abdominal
adj. anat. Abdomenari dagokiona. Barrunbe horrek bi zati ditu, abdominala eta pelbikoa, eta aldakako hezurrek banatzen dituzte bi zatiak.

Aztergaia: abdominal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1997-02-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Teknizismo onartzekoa

Tekn. marka legokioke berez, baina aski arrunt bihurtu da, gorputz-ariketen hedatzea dela medio.

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez (betetzen du "gutxieneko baldintza")
abduktore
1 adj. anat. Giharrez mintzatuz, gorputz adar bat edo bestelako organoren bat gorputzaren ardatzetik urruntzen duena. Ik. aduktore. Bi zangoetako muskulu aduktoreak eta abduktoreak.
2 iz. anat. Muskulu abduktorea, bereziki izterrekoa. Partida utzi egin behar izan zuen, abduktorean zaintiratua izan ostean.

Aztergaia: abduktore

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1997-02-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu corpusean eta OEH argitaratuan.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira bina adduktore (K. Altonaga: "Oso garrantzitsuak izaten dira bibalbioetako maskorren muskulu adduktoreak"; "atzeko muskulu adduktorearen azpian lerro honen altzo paleala ager daiteke") eta aduktore (I. Aldabe: "Maskorraren kanpokaldean ildo bertikale bat erakutsiz, aurrez-aurreko ertzearen atzean, aurreko aduktorearen marka ez da lotailua bezain luzea"; "Ildorik gabekoa, aduktorearen marka lotailua bezain luzea edo luzeagoa da").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

abduktore : HiztEn-LurE, Euskalterm 1 (muskulu abduktore).

Hiztegietako informazioa

Beste hiztegietakoak: abduktore : ElhHizt, HiruMila; bazterzale : Casve FE. Hiztegiotan ez dugu aurkitu: Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG, T-L LFB, Azkue Aurkibidea, PMuj DCV, DRA.

Erdaretako formak

Beste erdaretakoak: fr (DLLF): abducteur; it (L. Ambruzzi): abduttore; ca (DCC): abductor -a; en (Webster): (anat) abducent; (m.) abductor; de (Slaby-Grossmann): Abziehmuskel, Auswärts-, Heran-, Abzieher; (Langenscheidts): Anat. Abduktor m.

Bestelakoak
Teknizismo onartzekoa

Tekn. litzateke berez, baina aski arrunt bihurtua, adib. kirolarien lesioak direla medio.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, beste gabe onartzekoa

nazioartekoa da.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

abdukzio
iz. anat. Gorputz adar bat edo bestelako organoren bat gorputzaren ardatzetik urruntzea dakarren mugimendua. Pazientearen posizioa: jesarrita, sorbalda 90°-ko abdukzioan. Errepikatu abdukzioa eta adukzioa, guztira 6-8 aldiz.

Aztergaia: abdukzio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

abdukzio 2, Ovniak ("Glosarioa: Abdukzio: Izaki estralurtarrek lurtarra bahitzeari [sic] "abdukzio" hitzaren bidez adierazten da"); abduzio 1, J. Arretxe ("Estralurtarrek, guk baino askoz teknologia aurreratuagoa izanik, erraz konkistatuko gaituzte eta pixkanaka, abduzioen eta mutazioen bitartez, pertsonak ordezkatzen hasiko dira").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

abdukzio : HiztEn, LurE, Euskalterm 1 (aldaka-abdukzio, aldaka-urrunketa sinonimoarekin: 'abducción de caderas') // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50 // eta 'abducción' itzulia: urrunketa : Euskalterm 1 (zangoen urrunketa: 'abducción de piernas').

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

abdukzio : ElhHizt (abducción); abduzio : PMuj DVC (abducción; eta abduzio-giar: músculo abductor) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal abducción / abduction formen ordainak: abdukzio : HiruMila, ElhHizt; loadar baztertze : Casve FE // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, HaizeG FB, T-L LBF, PMuj DCV.

Erdaretako formak

fr (Le Petit Robert): abduction; it (S. Carbonell): abduzione; sillogismo; en (Collins): abduction; de (Langenscheidts): Abziehen.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Anat.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): abdukzio iz. Anat.

abegi
iz. Harrera. Abegi txit ona egin diegu. Abegi onez hartzen zituen. Lagunartea gustatzen zaigu eta abegi oneko jendea gara. Zerbitzari abegi txarrekoari ez ikusia eginez.

Aztergaia: abegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-09-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
abegikor
adj. Abegi ona egiten duena. Ik. abegitsu. Jendea abegikorra da Txilen. Irribarre abegikorra eskaini zion neskari. Egiazko giro abegikor eta harmoniatsua.

Aztergaia: abegikor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:012 2002-09-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-05-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

abegikor 21: Jose Mari Perez de Mendizabal (“hiri abegikor batek hiritarrak moldeatzen ditu”), Josu Chueca (“espedizioak amaitu zirenean ere, berau izan zen etorkin berrien aterperik abegikorrena“), Anari Alberdi (“Beste askok bere tratu «abegikorra» nabarmendu dute, bere telefono deiak disko edo kontzertu batengatik zorionak emateko”), Fermin Muguruza (“Ez da bakarrik kantari eta musikari berezia izan, baizik eta oso pertsona abegikor eta goxoa”), Aitor Renteria (“sei hilabete horietako ezaugarri nagusiak erakutsi duen jarrera abegikorra baztertu du Frantziak”), Gontzal Agote 2 (“ohartuko da iparraldean ere pertsona jator eta abegikorrak direla”, “Emakume pobretu, ezjakin eta erretxindua, bihotz oneko aristokrata abegikor, kulturaniztun eta ongi hezituaren sarean eroriko da”), Irune Lasa 2 (“etxe abegikor epelean”, “Baina gizakia batzuetan abegikor besteetan gogor hartzen duen planeta ez da horren egonkorra ezta betierekoa ere”), Alberto Barandiaran (“Baina abegikorra da”), Marian Zarraonandia (“espazio zabalak, argiak, politak, abegikorrak...”), Oihana Elduaien (“Eta espero dugu Euskal Herria ere abegikor eta eskuzabal agertzea hara doan edozein irlandarrekin”), Itxaro Borda (“Saint Denisko kiroldegiaren maldan dago euskaldunen habia dagoeneko, handiagoa, erosoagoa, gustagarriagoa, abegikorragoa”), Iñaki Aramaio (“oso abegikorra da jendea”), Leire Ventas (“sei hilabeteotan plastiko zuriko kanpinei itxura abegikorragoa emateraino hazi dira”), Iñigo Aranbarri (“non jendea abegikorra eta gizalegekoa den”), Xanti Begiristain (“eskuzabala eta abegikorra kanpotarrekin”), Aitor Manterola (“Oso abegikorrak dira monje budistak”), Haize Galarraga 2 (“mendi garaien artean eta herritar abegikorren bihotzetan ezkutatzen dena”, “Kirgizistanen barrena ibili nahi izanez gero, berehala konturatuko da bidaiaria zein abegikorra den Kirgizistango jendea”), EiTB.com (“bere menpekoarekin gela konpartitu beharko du eta familia abegikor bateko partaide izan beharko du”); abegitsu 18.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: abegikor 78: Berria 10, Agustin Otsoa 7, Joan Mari Irigoien 9, Juan Luis Zabala 4, Felipe Juaristi 4, Elizen arteko Biblia 3, Aitor Arana 3, Joxean Agirre 3, Eider Rodriguez 3, Karlos Zabala 2, Migel Angel Mintegi 2, Josu Zabaleta 2, Harkaitz Cano 2, Bego Montorio 2, Jose Morales 2, Edorta Jimenez, Fernando Morillo, Joxemari Iturralde, Juan Garzia, Pello Lizarralde, Xabier Amuriza, Joanes Urkixo, Unai Elorriaga, Fernando Rey, Josetxo Azkona, Piarres Xarriton, Koldo Izagirre 2, Javi Cillero, Jokin Urain, Itxaro Borda, Aingeru Epaltza, Oskar Arana 2, Markos Zapiain; abegitsu 54.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Jatorri-osaerak gorabehera, hedatu-nagusitua da

erabilia da, eta hedatua.

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. abegitsu.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-kor izenekin.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): abegikor

 - Bidalketa: ik. oh. s.u. abegitsu.

abegikortasun
iz. Abegi ona; abegikorra denaren nolakotasuna. Euskal Herriko jendearen abegikortasunaz harrituta dago: "Ezagutzen ez gaituzten pertsonek ere lagun minak izango bagina bezala tratatzen gaituzte".

Aztergaia: abegikortasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-09-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh58 2022-11-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LB: 59 (Argia 2, Berria 16, Deia 1, EiTB 4, Elkar 22, Erlea 2, Consumer 1, Euskaltzaindia 1, Jakin 1, Karmel 1, UEU 8); ETC: 65

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: 0 / Labayru: abegikortasun 1 iz. hospitalidad. Ez zeunke halako abegikortasunik erakutsi behar jentea ezagutu eta hara; edonoz agertu leikizu edonor etxeko atean: No deberías mostrar tanta hospitalidad nada mas conocer a la gente; cualquier día te aparecerá cualquiera en la puerta de casa / NolaErran: 0.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

es hospitalidad; fr hospitalité: Elhuyar: 1 s.f. abegi, harrera, batzar (eskuarki on izenondoaz); hospitalitate agradezco vuestra hospitalidad: abegi ona eskertzen dizuet 2 s.f. abegitsua izate; hospitalitate es un pueblo conocido por su hospitalidad: herri hori abegitsua delako da ezaguna / Adorez: sarrera, abegikortasun, abegi on / Labayru: 1 s.f. abegi | harrera on, abegikortasun . Es de agradecer la hospitalidad de mis compañeros de trabajo: Eskertzekoa da nire lankideen abegi ona. / NolaErran: offrir l'hospitalité à qn norbaiti ostatu eman – norbaiti egonaldia eskentü (ZU) norbait ostatatu (g.g.er.) accepter l'hospitalité de qn norbaiten etxean ostatatzea onartu nous acceptons de bon coeur votre hospitalité gogotik onartzen dugu zure etxean ostatatzea – gogotik honartzen dügü zure etxenko egonaldia.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

abegikor adj. Abegi ona egiten duena. Ik. abegitsu. Jendea abegikorra da Txilen. Irribarre abegikorra eskaini zion neskari. Egiazko giro abegikor eta harmoniatsua.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu baztertzekoa da, lehiakide hedatuagoa duenez

ez dago, lantaldearen ustez, (berr)eratorriaren premiarik, aski baitira abegi (on) bezalako soilak.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabili da eta, abegi (on) ere badagoen arren, praktikoa da. Jasotzekoa.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Bidalketa: ik. oh. s.u. abegitsu.

abegitsu
adj. Abegi ona egiten duena. Dublingo argiak gorri eta abegitsu ageri ziren gau hotzean.

Aztergaia: abegitsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-02-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan abegiar ["(Neol.) Acogedor" eta lekukotasuna: JE Ber: "Karrikako bertze etxeak ez ditugu haatik hoin abegiar"], abegitasun (lekukotasun bat: Etxde Itxas), abegitsu (bi lekukotasun, Etxde Itxas '(leku) erosoa' eta 'harrera ona egiten duena' adierakoak: "Etxe abegitsua"; "Une aietan beltzen Jaungoikoaren San Juan zerizkion bere buruari. Dollorkume zelebre ta abegitsu zen, izan ere, Zaldunbide ura").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

abegikor '(leku) erosoa' adierakoak 2 dira: G-EB (J. Garmendia Larrañaga: "Tolosa zarreko Agintari izena daraman kale estu eta kondairatsuko areto baten, giro abegikor gogorarazle barnean, Orixeren mintzaldia"; P. Ezkiaga: "Urteak ziren ez zuela ostatua horren misteriotsua eta, halaber, horren abegikorra ikusten"); abegitsu 'abegi ona egiten duena' adierako 1, EB (S. Basurko: "Aipatu lehenik (...) bi filmek merezi izan dutela (...) besteek ez bezalako harrera abegitsua"); abegikortasun 'harrera ona egitearen tasuna' adierako 1, EB (J.L. Lekunberri: "Zapatariari eta bere emazteari izandako abegikortasuna eta emandako janari ederra eskertu egin zizkien").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

abegikor 'harrera ona egiten duena': AB50 1, HiztEn; abegikortasun 'harrera ona egitearen tasuna': Euskalterm 1; abegitsu 'abegi ona egiten duena': HiztEn-LurE; AB38 1.

Sektore jakin bateko informazioa

Ik. HiruMila: abegikor : 'agocedor, ra; hospitalario, ria // coquetón, na'; abegikortasun : 'hospitalidad'; abegitsu : 'acogedor, ra; hospitalario, ria'; ElhHizt: abegitsu : 'acogedor, -a, hospitalario, -a'.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Ongi eratua da

Er. gabea, baina onartzekoa: a) gaur abegikor izan dezake lehiakide, baina hori ere ez da oso erabilia; b) ongi eratua da, eta abegikor, berriz, zalantzazko osaerakoa; c) -tsu atzizkidun honek adeitsu, txeratsu paraleloak ere baditu sinonimoetan.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'ez dut deus berba honen aurka, baina horren aldean abegikor hitza ere badago eta hori baino gehiago erabili da, horren eratorri abstraktu ezaguna den abegikortasun bezala, adeitsu-k nekez eman lezakeena. Ez dakusat hor zer arazo dagoen, jadanik baikor, ezkor, iheskor edota orokor onartuak baldin baditugu, guztiz normalak diren amakor, anaikor, bihozkor, kontrakor edo lankor bezalako hitza izanik. Egia da, oro har, abegi ona egin edo eman agertzen dela, baina horrek ez du esan nahi abegi egin edo abegi eman zilegi ez direnik (azkena dokumentaturik dago behintzat) izenondoa dutenean era honetako hitzek eskuarki artikulua daramatelako: barre gozoa egin, beldur ikaragarria izan, gose itzela izan, logura handia izan... Beraz, ez dago arrazoirik, nik uste, abegitsu-rekin batera, abegikor eta abegikortasun hitzak ere onar ez ditzagun. Bestalde, lehendik ere euskal hiztegia atzizki ezberdineko hitz sinonimoz betea dugu, idazleon mesederako, horrela behin eta berriro hitz forma berbera errepikatu beharrik ez dago eta: antolaketa / antolakuntza, egoile / egoiliar, gaixobera / gaixoti, gaizkile / gaizkin, ikerketa / ikerkuntza, jabego / jabetza / jabetasun, maitekor / maitetsu, oroipen / oroitzapen / oroitza / oroitze...'

 - [E123]: 'Zerrenda lehen aldiz eztabaidatu zenean ere jardun ginen honetaz. Hau da orduan idatzi nuena: Abegikor / abegitsu eztabaida izan da, XK biak gordetzearen alde delarik; BO, PA eta ni abegitsu-ri lehentasuna ematearen alde. Ez bata eta ez bestea dira erabiliegiak, baina osaeraz txukunagoa da abegitsu'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-01-26): 'Hiztegi Batuko lantaldeak esandakoari eustea proposatzen du Euskara Batuko batzordeak. Proposamen honen alde, zazpi boto izan dira. Biak sartzearen alde bozkatu dute beste zazpik eta zuri, bostek. Bozketa honen ondorioz ISk oraingoz ez sartzea proposatu du. Horrek ez du kentzen erabili ahal izatea. Eta jendeak erabiltzen badu, beti izango litzateke aukera gero sartzeko. PGk biak kentzea proposatzen du. Hau ere bozkatu da eta aldeko zazpi boto atera ditu. Ondoren, abegitsu-ren aldeko botoa eman dute hamar euskaltzainek. Eta biak sartzearen aldeko agertu dira hiru. Horrela, atzera-aurrera hauen guztien ondoren, zerrenda dagoen bezala uztea erabaki da'.

abelazkuntza
iz. Abereak hazteko lanbidea eta jarduera. Euskal Herriko ohiko abelazkuntza. Gaitz horrek kalte handia ekarri zion abelazkuntzari.

Aztergaia: abelazkuntza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorri-osaerak gorabehera, hedatu-nagusitua da

berria den arren, aski bide egina du formak darabiltenen artean, eta ezin esan daiteke gaizki eratua dagoenik (EEBSko corpusean bitan ageri da abel-hazkuntza, 11 aldiz abelazkuntza, eta inoiz ez abere-hazkuntza)

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-24): berrikustea proposatzen zen, dagoen bezala uztea erabaki da.

abelbide
iz. Abere ibiltariek erabiltzen duten bidea. Ik. altxonbide.

Aztergaia: abelbide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-02-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-re/-l-.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-bide.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: '= altxunbide, altxonbide? (Gogora dezagun, bidenabar, Mitxelenaren trufa eta haserrea, hiztegi eskas batean ageri zen zorioneko kainada hura zela eta)' (2001-01).

 - [E123]: 'Aurrerago etorriko dira altxonbide eta altxubide, bietatik zein hobetsi, Hiztegi Batuko lantaldeak erabaki ezinik utziak. Agian hobe orduan aztertzea zein den hartzekoa eta ikusi, bide batez, abelbide-ren Sin. markatu behar diren ala ez'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-01-26): 'abelbide-ren ordainaren forma egokia (altxunbide ala altxonbide) zein den aurrerago erabakitzeko utzi da'.

abelburu
iz. Abere multzo bateko banako bakoitza. Ik. buru 12. Hamar abelburu hazten ziren lekuan, orain badira hogei. Merkaturako zeuzkan abelburu ederrenak.

Aztergaia: abelburu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1997-02-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-re/-l-.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-buru.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'abere-buru: Ez genuke sartuko? Jean Etxeparek darabil, urrutira gabe, Beribilez liburuan' (2001-03).

 - [E123]: 'Abelburu sarrera onartu genuen joan den hilean. Beharrezko izanez gero, sar daiteke abere(-)buru azpisarrera, baina Ipar. eta BNaf. Markarekin, hori baitagokio OEHko datuen arabera'.

 - [E113]: 'Abere(-)buru elkarketa sintaktiko arrunta da, ogi(-)bihi modukoa. Gurean sartu gabe ere erabil daiteke'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-03-30): 'abere buru sartzea ez da onartu abelburu jadanik sartua baitago. HK jaunak erretiratu egin du azkenean oharra'.

abeldar
adj. mat. Ik. talde abeldar.
Azpisarrerak

Aztergaia: abeldar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-09-10 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-07-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

abeldar 3, Elhuyar ("froga ezazu lau erro horiek osatzen duten multzoak konplexuen biderkaketarekiko talde abeldarreko egitura duela", "Propietate hauetatik zera ateratzen dugu, baldin eta C zenbaki konplexuen multzoa bada, [0,0] ezik, [C,.] bikotea talde abeldarra da", "Eta, horretzaz gainera, biderkaketa batuketarekiko banakorra denez gero, [C, +, .] gorputz abeldarra dugu").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

abeldar : AB38 5 (azpitalde abeldar, gorputz abeldar, talde abeldar 3), HiztEn (Mat. eta AS: abeldar talde), LurE (Mat. eta AS: Abelen ekuazioa), Euskalterm 2 (eta talde abeldar 1) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

abeldar : ElhHizt (Mat.), HiruMila (Mat.) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

abeldar 1, ZTC (Mekanika eta uhinak: “ez da abeldarra”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Beste batzorde batek argitzekoa da

forma hori erabiltzen da; baina, onartu ahal izateko, onartu beharra dago -tar osaerakoak [ez-perts.] azpikategoriako izenei dagozkiela erabili ahal izatea. Onartzekotan, azal:

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tar [ez-perts.]

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Mat.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): abeldar izond. eta izlag. Mat.

abeldun
iz. Abere jabea. Ik. abeltzain. Neolitoan Euskal Herriko biztanle gehienak abeldun eta artzainak ziren.

Aztergaia: abeldun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1997-02-26 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara batuan hobestekoa

Ik. abeltzain.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: EBB (2000-11-09): bakoitza bere lekuan uztea erabaki da, adieraz desberdinak direlakoan.

abelera
iz. gip. g. er. Egoera.

Aztergaia: abelera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-09-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

abelera Gip. 'egoera'

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A105]: "Edo kendu edo erabilera markatukotzat eman, adibide bat/pare bat erantsiz. Ez nuke Gip. jarriko" (2001-03)

abeletxe
iz. Abereak gordetzen diren toki babestua, baserritik bereizia. Abeletxe batean jaio zen. Iragorriko abeletxean izan ginen egun hartan.

Aztergaia: abeletxe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-09-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
abelgorri
iz. Behiaren espezieko aberea. Abelgorria esaten zaie zezen, idi, zekor, idisko, behi, bigantxa, txahal eta behi taldeari darraizkion osterantzekoei. Abelgorrien tuberkulosia. Abelgorriak eta ardiak ez omen dira ostiraletan mendira eraman behar.

Aztergaia: abelgorri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Batasuna egina dago

tradizioak bermatua da abel- forma

abelgorriki
iz. g. er. Abelgorri okela. Kilogramo bat txerriki lortzeko, 4 kg pentsu behar dira eta kilogramo bat abelgorriki lortzeko, 8 kg pentsu.

Aztergaia: abelgorriki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-02-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki 'okela'.

abeltegi
iz. Ukuilua edo abeletxea. Zure abeltegitik ateratzen duzun ongarria. Elizak abeltegi bilakatu ziren.

Aztergaia: abeltegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-09-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
abeltzain
iz. Bizibidez abereak zaintzen dituen pertsona. Nekazariak eta abeltzainak. Abeltzain ibili zen bost urtez.

Aztergaia: abeltzain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-09-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: EBB (2000-11-09): bakoitza bere lekuan uztea erabaki da, adieraz desberdinak direlakoan.

abeltzaintza
iz. Abereak zaintzeko lanbidea edo jarduera. Galiziako klima hezeak lur langintza eta abeltzaintza bereziak sortu ditu.

Aztergaia: abeltzaintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-09-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma erregularra edo paradigmaren araberakoa da hobestekoa
Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-za(i)n-

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "Gure ustez egokiago da abeltzaintza , baina azkeneko urte hauetan barra-barra erabilitako hitza izan da abeltzantza. Gainera, horrelaxe dator Hauta-lanerako Euskal Hiztegian, Euskararako Hiztegian, Hiztegia 2000-n, Europa Hiztegian, eta Lehen Hiztegian. | Abeltzantza gaizki badago, aldatu egin beharko da, baina nonbaitetik eta zerbaitetan oinarritua izango zen abeltzaintzatik abeltzantzara egindako aldaketa hala egin zenean... | Zenbateraino eduki behar da kontutan azken urtetako forma eta, kasu honetan, irakaskuntzan egindako erabilera? | Bego horretan kontua, goazen abeltzaintzarekin aurrera, baina ez ahaztu horrelako gauzak izaten direla bai testugintzan, bai irakaskuntzan dihardugunon segurtasun-eza, eta batzutan haserrea, pizten dutenak" (1994-07-22)

 - [P008]: abeltza(i)ntza / arbolazantza. Batera bitez" (1994-05-04)

abemaria
1 iz. Agurmaria. Hiru abemaria errezatu zituen.
2 iz. Angelusaren deia eta ordua, bereziki arratsaldekoa. Ik. abemarietako. Abemarietan gera dadila danbolina.

Aztergaia: abemaria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

abemaria: hiru abemaria errezatu zituen; abemarietan geratu dadila danbolina. Sin. agurmaria.

Informazio osagarria
Forma onartuaren baliokideak

ik. agurmaria.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

hiru abemaria errezatu zituen; abemarietan geratu dadila danbolina

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E119]: "abemaria jo, abemari-ezkila aditu. "Abemari-ezkillaikin batera etorri etxera" (Gure garaiko agindua). (Arr.) "Abemarik. Toque de oración (Legutiano, Lizartza) (ELE)".

 - [E208]: "latinismo hutsa bada, zergatik b-rekin idatzi?".

 - [E123]: "Sar daitezke biak. Baina ikusi beharko litzateke abemari ezkila ala abemaria ezkila behar duen. Abemaria(-)ezkila Sin. Ilun(-)ezkila".

 - Erabakia: Erabakia (2001-01-26): "abemaria jo [...] ez da onartu JMSren eskaria [...] bidezkoagoa iritzi zaio Abemaria ezkila azpisarrera gisa ematea eta sinonimo gisa ilun ezkila".

abemaria ezkila, abemaria-ezkila
iz. Abemarietako kanpai joaldia. Ik. ilun-ezkila.
abemarietako
iz. Abemarietako ordua edo kanpai joaldia. Kanpaiak abemarietakoa jo zuenean.

Aztergaia: abemarietako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Forma berria da, eta hobestekoa lehiakideen kaltetan
Euskaltzaindiaren Arauak

abemarietako: dorreko kanpaiak abemarietakoa jo zuenean.

Lantaldearen irizpideak
Forma erregularra edo paradigmaren araberakoa da hobestekoa
Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

dorreko kanpaiak abemarietakoa jo zuenean

Orrialde guztiak:
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.