Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza zirin bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

zirin
1 iz. Hegaztien gorotza. Enara habia batetik zirin berri apur bat begietan sartu zitzaion.
2 iz. Gorotz mehea. Eriei uzkitik darien zirin urtsua.
3 adj. Likidoez edo oreez mintzatuz, mehea. Arratserako euria izango dela, eta ez euri zirina edo landurra, erauntsi edo zaparrada ederra baino. Morokil hori zirina dago; arto-irin gehiago behar du.
4 adj. Batez ere bizk. Ipurtarina; zirikatzailea. Ama priore zirin geldiezin honek tratuan jardun du.

Aztergaia: zirin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

zirin (eta ziriñ 6) izenondo-banaketako 7: JanEd I ("Kaballero aundi oik eziñ dute egiñ, / egiten dena ere gutxi eta ziriñ, / jan beza bildur gabe artua ta babia, / ordun egingo dute mokordo lodia"), A BeinB ("Geratu baga bigarrenez bertara begiratu eban, da argi ziriña ta illuntasun ao-zabala baiño besterik ezeban ikusi"), Erkiag 5 ("arrantzalearen untzia, txikia betiere, kilinkolonka ibili dabil oiñarri sendo bage, eustazpi ziriñaren azal-azalean, leze sakonaren agin ta erpe-artean", "kursillu arin baiña onuratsuak egiten zituan, beraz, Nikanor ziriñak", "Damas ortulaua irakiten egoan, jakingura ziriña kolkoan irakiten ebilkiolako", "aize indartsu ala ziriñenak narras eroango zituan orbel ibiltaunak", "goietan odei illaun zirin batzuk baiño ez dira agiri").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

mordoillo ziriñ 1, B. Kapanaga ("Garbi idorrarekin edo mordoillo ziriñarekin maitemindurik dauden bik, batak bestearena itzulieta ikusten dute"); zirin (eta ziriñ 3) izenondo-banaketako 5: Onaind Virgil ("Gero, saioka, buru jaikiak ukalditik atzeratu, eskuak eskuz nastu ta burrukarako aizeatzen dute alkar: ura, obea oin-zirin eta gaztezaro tinkoz"), Abeletxe GaziG ("Sartu zan morroia, bisperan norbaitek katilluan ipurdia yarriaz egin bear opillarekin. Zirin samarra bera"), Zubk ItxasA ("Platusak Lako Ziriña Egin Eban Amak Gure Txikiña. Ume ziriñakaitik esaten da", "Erderaz solla, platija, platusa. Arrain ziriña dala esaten da").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zirin : AB50 1 ('inquieto'), HiztEn (3. adieran: oreaz mintzatuz, mehe, jariakor edo urtsua dena; 4. adieran: egonezin handikoa, inor bakean uzten ez duena; euri-zirin: AS, zirimiria), LurE (2. adieran: isurkariez mintzatuz, mehea, aski lodia ez dena; 3. adieran: ezinegon handikoa, urduria) // Ez dugu izenondo-distribuzioan aurkitu ap. DFrec, AB38, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

zirin : EuskHizt (2. adieran, izond. 1897 Batez ere Bizk. G. er. ipurtarina; euri zirina 1905 Bizk. G. er. euri lanbroa), ElhHizt (3. adieran: inconsistente, líquido, -a, fluido, -a, acuoso, -a: referido a una masa; 4. adieran: inquieto, -a, intranquilo, -a, nervioso, -a; euri-zirin AS: Bizk. sirimiri, llovizna, calabobos), HiruMila (1. adieran: diluido, -da, fluido, -a, líquido, -da; 4. adieran: nervioso, -sa, inquieto, -ta, precipitado, -da), EskolaHE (2. adieran: ipurtarina; euri zirina: euri lanbroa), Casve EF (3. adieran: turbulent), Lh DBF (3. adieran: remuant, turbulent), DRA (1. adieran: líquido; 4. adieran: lluvia menuda: euri ziriña), PMuj DVC (5. adieran: diluido, fluido, liquido) // Ez dugu izenondo-distribuzioan aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 iz. 'hegaztien gorotza'; 'gorotz mehea'. 2 izond. Batez ere Bizk. 'zirikatzailea'.

Lantaldearen irizpideak
Txostenak eskainiko duen informazioa behar da

ik. izond.en erabilerak: '(likido) mehea'; anton. lotin ('lodia').

Forma arautuaren azalpenaz oharra

izond. kategoriakoari bigarren adiera gehitzeko eskatuz: "2 '(isurkariez-eta mintzatuz) mehea'".

Informazio lexikografikoa
Kategoria

1 iz. ('hegaztien gorotza'); 2 izond.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: lehen adieran Bizkaialdean beti izenondo gisa.

 - [E210]: 1- Definizioa zuzendu: 'ipurtarina, ipurterrea'. || 1- Zehatzagoa dela uste dugu.

 - [E115]: Zirin, + jende gorotz likidoa (diarrea)

 - Erabakia: BAgiria (2000-01-28): azkenean honela gelditu da: 1 iz. 'hegaztien gorotza, gorotz mehea'; 2 izond. Batez ere Bizk. 'zirikatzailea'.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-12-14) Lantaldeak proposatu duen adiera jasoko da, eta geldigorra erantsiko zaio lehen itzuliko izenondoaren definitzaileari: zirin 1 iz. 'hegaztien gorotza'; 'gorotz mehea'. 2 izond. Batez ere Bizk. 'geldigorra, zirikatzailea'. 3 izond. '(isurkariez-eta mintzatuz) mehea'. Eta H1.1 lantaldekoei eskatuko zaie OEHkoak begiratzeko, bestelakorik jaso behar ote den jakiteko.

 - Erabakia: 2011-05-27: Osoko Bilkura: Eginkizun horiek Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak egitasmoari dagozkio.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.