zerratu1, zerra/zerratu, zerratzen
1 du ad. Ipar. eta naf. Ateaz, landaz eta kidekoez mintzatuz, itxi. Ik. zarratu1. Zerra ezazu borta. Inguru guztia dena burdinaz zerratua. Alde orotarik zerraturik daude igarobide guztiak. || Zerratua presondegian. 2 du ad. Ipar. eta naf. Bildu, laburtu. Zertan zerratzen dira Jainkoaren manuak oro? Hizkuntza batean ortografiak ez du behar zerratu hizkuntza hartako hitzetan aurkitzen ez den soinua.
3 du ad. Ipar. eta naf. (Trabesa, tratua) egin. Gazte ezkontzak zerratzen ere iaioa zaude.
4 Azentuaz edo ahoskeraz mintzatuz, itxia. (Partizipio burutua izenondo gisa). Oi, haurra, zure frantses zerratu hori ezin dezaket urrunago segi.