Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza zaurgarri bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

zaurgarri
1 adj. Zauritzen duena, min egiten duena. Ik. mingarri; lazgarri. Ipar Amerikaren deskribapen gordin bezain zaurgarria. Zaurgarria iruditzen zait gertatzen ari dena. Albert Caracoren prosa zaurgarria da.
2 adj. Ahula, erraz kaltetua gerta daitekeena. Zibilen artean zaurgarrienak emakumeak, umeak eta zaharrak izaten dira. UNESCOk esaten du euskara hizkuntza gutxitu eta zaurgarria dela.

Aztergaia: zaurgarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2015-11-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): zaurgarri 82: Elhuyar 15 (adib.: “Loreak ematen hasten denean, ordea, egitura bigun berriak sortzen ditu zuhaitzak, eta egitura horiek zaurgarriak dira”), Consumer 10 (adib.: “Espezie zaurgarrien mehatxurik handiena”), Berria 39 (adib.: “Gizartean egoera zaurgarrian daudenei babes handiagoa ematen bazaie izango du zentzua ospakizun horrek, izan ere, urteurren hori zela-eta abenduaren 10ean adierazi nuenez, bermerik gabe ez dago eskubiderik”), EiTB 6 (adib.: “Ez direla beste animaliak baino zaurgarriagoak. Horrek esan nahi du igelak, apoak, arrabioak eta uhandreak agian ez direla uste bezain adierazle onak ekosistemen osasuna neurtzeko”), Jakin 7 (adib.: “Online zaurgarriak diren umeek, batez ere, gizarte edo familiarengandik laguntzarik ez izateko joera handiagoa dute”), Argia 5 (adib.: “Bateragune auziko ezker abertzaleko kideak zaurgarriagoak ziren Sortu auzian ari diren beste kideak baino, Auzitegi Nazionalaren aurrean pasa behar zutelako”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: zaurgarri 17: Berria 3 (adib.: “Erretzeak emakumeei kalte askoz handiagoa egiteak zerikusia izan dezake emakumezkoek kearen kalteen aurrean zaurgarriagoak izatearekin», esan du Ritva Piipari ikerketaren zuzendariak”), Amaia Lizarralde 3 (adib.: “Ikuspegi horiek zalantzan jartzen baitute elkarbizitza bera ere, gizarte gastua, segurtasunera bideratutako aurrekontuak eta ezezagunak eragindako beldurra areagotuz, eta gu, lasai eta seguru izan ordez, zaurgarri sentiaraziz”), Harkaitz Cano 3 (adib.: “Gizon txikia esaten jarraitu eta Adolf baztertuko dugu oraingoz; zaurgarriago egiten gaitu izen propio horrek”), Joan Mari Irigoien (“Eta horrek ahulagoak eta zaurgarriagoak egiten ditu, balizko ehiztarien aurrean”), Anton Garikano (“Zerbait zaurgarria zabaltzen zen sudurraren zubian, masailen goialdean”), Txillardegi (“Orain neure burua aurkitzen dut erkin, zaurgarri, hauskor”), Irene Aldasoro (“Baina aukera horrek badu akats bat: ez du eskaintzen modu egokirik hazteko, eta txangurroa, esate baterako, oso zaurgarri geratzen da oskol zaharra galdu eta beste bat handiagoa sortu bitartean”), Josu Zabaleta (“Hain naiz zaurgarria! Nire ahultasuna bera engainu bihurtzen zaie: "Zertarako aztoratu? Aurreraxeago botako dute..."”), Fernando Morillo (“Imanolek indarrik gabe gelditzen zela sentitu zuen une batez, geratzen zitzaion bizi-energiak leihotik ihes egin balio bezala, zaurgarri eta suntsitzaile”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es vulnerable / fr vulnérable: Elhuyar: 1 zaurgarri. 2 ahul; erasotzen erraz den(a). 3 sentibera, sentikor. 4 [socialmente, económicamente] ahul, kaltebera; zaurgarri. 5 (Ekol) kaltebera / Nolaerran: hauskor; [point] ahul; [armée] suntsierraz; [défense] zilaerraz, erasoerraz; [espèces] arriskubidean diren, arriskupeko / Zehazki: 1 zaurgarri. 2 ahul, erasotzen erraz / Labayru: 1 [endeble] indarge, ma(s)kal, mengel, ahul, geldo, meko, flako, malin, zarbail, hebain, kikilin-makala, kili-kolo; poco desarrollado] erkin, endekatu, kaden; [ref. a telas] mengel, txankal, txankil. 2 [sensible] bihozbera, bihozbigun, sentikor, sentibera, minbera, bihotzeri, bihozti, hunkikor (impresionable) / Adorez5000: azul, zaurgarri, zaurkor.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta beharrezkoa, nahiz eta lantaldeak arazoak ikusten dizkion adiera-banaketari.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [sartzea proposatzen dut] (1997-07-23)

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.