Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza ustez eta bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

ustez eta
Pentsatuz, uste izanik. (Dagokion osagarriak -(e)la edo -(e)n menderagailua hartzen duela). Ik. ustez 3. Jaiki nintzen, ustez eta Jainkoak ez zidala besterik agintzen. Hiri handietara doaz, ustez eta han jaun handi izango direla. Ustez eta laster irekiko zuten, beha egon gara.

Aztergaia: ustez eta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:008 2004-01-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ustez(-)eta (eta ustes eta, ustez ta) 23: a) ustez eta... - en : Arb Igand ("Ustez-eta ahantzirik dagoen, beetterak ohartaraazten du"), Barb 5 (adib.: "Den mendrenik kexatu gabe, altxatu zen polliki, ustez eta haren ohoretan hedatu arrosa edo hostaila zonbaiten gainean egin zuen lerrakoa", "Marie eta Mari-Eder, beren ezin egonarekin, ustez eta Katzo atherako zaioten han berean, liburu handi hartarik, hurbiltzen dira pitta bat, eta Maria oihuka hasten da"), Ox ("Asto batek norbaiti jan zion bizarra, / Astokerian ustez eta zen belharra"), FIr ("Meatzetik etxera eldu eta afaltzean etxeko lagunak azken berri aren jakintsun egin zituen eta bera bezala ek ere ez omen ziran beldurtu, ustez eta ura ere utsa aterako zen"), Iratz ("Ardura ustez-eta hegazpean nintzen / Hasperenka jarririk nunbeit naiz atzartzen"), Zerb IxtS ("Horiek oro, bertze sei anaien eta amaren aintzinean, ustez-eta lotsatuko ziren!"), Lf Murtuts ("Zanpagaraiek hozka batez goititzen du berriz ere bere mintzoa, ustez-eta xuberotarra inarrosiko duen"), JEtchep ("Ametsetarik bezala mintzo ziren, ustez eta berak ziren"); b) ustez eta... - ela : StPierre ("Goiz osoa hala eman nuen hatsa galdu artio errebide handian barna, ustez eta zerbeit parada atzemanen nuela"), FIr 2 ("Etxola artako nagusiak, ustez eta artara eldu zitekela gure gizona, bazauzkan aren igesiari laguntzeko gizon-bidari bat eta zaldi xaar bat", "Guti bat jakin orduko, jakintsun antzera jotzeko aski dugu, ustez ta argiki aditzen zaigula euskal-itzen erroak bilatzea"), Zub 4 (adib.: "Berantegi ohartu nuk ze pullakeria egiten dugun, Ellande, harat yuaitian, ustez eta lurra aztaparkatuz urrea ahurtaka hatzemain dugula", "Damugarri da urguluntzi kasko harro zonbaitek egiten dutena, hiri haundietarat yauitea ustez eta han yaun haundi batzu izain direla"), Or Aitork 3 (adib.: "Negar-iturria galgaturik, ieki nintzan, ustez eta Iainkoak etzidala besterik agintzen, ots, liburua idekita, lenik atzematen nuan atala irakur nenzala" — surrexi nihil aliud interpretans divinitus mihi iuberi, nisi...), Mde Pr ("Gabrielaren zimarkunkeriak atzipeturik, ustez eta emakume antzegileak egiazko nahitasun diola, bere segeretua salatzen dio"); c) eta gabeko egitura batzuk: ustez ezen... -ela : ap. Lç, EZ, ES // adib.: "Hark ustez ezen baratzezaina zela, diotsa, Iauna...", "Biak nola, biak heldu dire allegerarik, / ustez ezen etzaiela deus gerthatu kalterik", "behar bada boztuko dira, ustez ezen gonbidatzen tudala Marteren suzko eta kharrezko jokho, eta habarrots izigarrietara"; ustez ezen... -en : ap. Ax, adib.: "Eta alegerarik, ustez ezen ihizia sarean zuen, eskatu zeikan suma handi baten..."; ustez ezi... -en : ap. Mst: "atrebitü izan da üskarazko librü gaxoñu hunen argiala ager erazitzera, ustez ezi [...] hartarik landa izanen den nurbait [...] hobekiago haren lehen iseia ezariren dianik"; ustez... -ela : ap. EZ, Gç, SP Phil, GavS, He Gudu, Egiat, Añ GGero, It Fab, Gy, Arb Igand, Mde // adib.: "gelan sarthu [zen], eta ustez nihor etzela han etzatekorik, ohera gan eta lo zurrungan jarri"; ustez... -en : ap. Lç, O Po, Tt Onsa, Lg, Mst, AstLas, MarIl, Etch, Hb Egia, Laph, Ardoy SFran, JEtchep, Xa Odol // adib.: "Baina ustez hura konpainian zen, ioan zitezen egun baten bidean", "Hartü nin emaztia aitak desiratia, / Ustez ükhenen nian halaz haren bakia", "Kargudunak, ustez zerbaiten eske ethorria den, idekitzen dio athea eta sartzerat uzten du"; ustez ... aditzoina / partizipioa: ap. Lg, Etch, Hb Esk // adib.: "bi gaixtaginek hil izan zuten Isboseth lo zatzala, eta eraman zuten haren burua Davit gana, ustez hari atsegin egin"; cf. antzeko egitura batzuk s.u. beldurrez eta: amoreagatik eta... -en; beldurrez eta... -en / aditzoina; beldurrez... -ela / -en / aditzoina; esperantzarekin ezen... -ela; esperantzarekin... -ela; esperantzarekin... -tzeko; iduri eta... -ela / -en; iduri ezi... -ela; iduriz ... -ela / -en; kondizioarekin ... -ela / -en / ba-; xedearekin ... -ela.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ustez-eta (eta ustez eta) 8: a) ustez eta... - en : P. Sastre ("Esperantza gutxiz joan zen, ustez eta Joxemik eskutartean zerabilen zerbaitetarako beharko zuen, baina bere benetako beharrik ez zeukan"); b) ustez eta... - ela : Lf 2 ("Ustez-eta karro eta kabala / Oro ber-berak deramatzala", "Hamahiru ilabetez ez adituarena egin zuen, ustez-eta denborarekin bazterrak jabalduko zirela"), Herr 1959 ("Orai arte ez dautzut izkiriatu, uztez-eta, usaian bezela, Pariseko berriketariek, xori errexignolet, xori papo-gorri, edo bestek, argituko zinituztela hemengo harat hunatez"), J. Errientsa ("Ustez-eta laster idekiko zutela, beha egon gituk"), Vill ("Ustez eta Ameriketara joanez barnea lasaituko zitzaiola, hara joan zen"), ELAO 1997 ("Espezialista batzuei galde eginik, esaten dute gurasoek eta berezi-bereziki amek, maiz sentitzen dutela halako kezka obsesiozko bat, ustez eta, urrutiko hipotesia izanik ere, haien haurtxoak halako identifikazio-arazoren bat jasan lezakeela"); c) ustez eta... aditzoina: Lf ("Entzun hitzak ditu erraiten: "Pujes! Otsoa..." / Ustez-eta zakuan sar pittika gaixoa"); d) eta gabeak: ustez... -ela : Lh ("Erromako gudariak sartu ziran gure ibarrak barrena, ustez iñork etzuela irauziko mundu guztiak zekarren beren uztarri gogorra"), Lf ("Handik laster, Etxahun sartzen da berak hautatu desterrutik, bi urtez goiti Espainian egonik unatua, edo [nork daki?] Frantzian ahantzia duketela ustez"), Otoizlari 1981 ("Hau, biltzarrea 2-an zela ustez, ez da agertu; bainan bertzea..."), P. Diez ("Gizon batek urrezko arrautzak jartzen zituen oilo bat zuen eta, ustez haren barnean urre gorri mordoa aurkituko zuela, oiloa hiltzea erabaki zuen"), ap. I. Sarasola ("Etsaia alferrik dabil lehoia bezala inguruka, ustez zerbait hartuko duela"); ustez... -en : Eskual 1901 ("Edo xuhur derabilate iraurkia ustez hala emanik hobe den"), GH 1938 ("Eztitzagüla, ez, ütz galtzera, / Ustez Pariseko manera, / Hanko atrika txar okherra, / Heltüko den kanpañetara").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ustez eta : EuskHizt (adib. gisa s.u. uste izan: "Jaiki nintzen, ustez eta Jainkoak ez zidala besterik agintzen" — cf. Or Aitork) // Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

uste sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

hiri handietara doaz, ustez eta han jaun handi izango direla; ustez eta laster irekiko zuten, beha egon gara.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.