Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza ur gain bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

ur gain, ur-gain
iz. Ur masa baten gaina edo gaineko aldea. Ik. ur azal. Igaro zuten itsasoa ur gainean oinez, ontzi gabe. Berehala agertu zen amuarraina ur-gainera. Ilargia diz-diz ari zen ur gainean.

Aztergaia: ur-gain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-11-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: UR-GAIN (L ap. Lh; H; ugañ- Lar, H). a) Superficie del agua. "(A la) flor del agua, ulorean, ugañean" Lar. Eta iautsirik unzitik Pierris ioan zedin ur gainez. Lç Mt 14, 29 (Samper, Ol, Ker, IBk, IBe ur-gain-; He uraren gaiñean, Ur uren gañean, Hual uraren gain). Bi eskuez lot gakizkon ur gañeko zurari. EZ Man I 21. Bere besoak eta gorputz guzia nekatuz urgaña ez galzea. Mb IArg I 248. Orrela Isidro bere emaztearekin ur gañean zijoazela. Cb Eg III 345. Igaro eben itxasoa urganean oñez ontzi baga. Añ MisE 237s. Ozta amuaz zuen / ur-gaña ikutu. It Fab 81. Baiña bihurtu zen laster ur gaiñera. Gy 306. Eldu nion ur gañean zebillen zur zar bateri. Apaol 57. Ur gañea barriz bizi, ibilkor, erabilkor, indartsu ta itotzallea. Ag Kr 61. Saltatu naiz putzura ia arrapatzen ote nuan; eta bertaratu naizenean, gorde zait ur gañetik. Ill Testim 27. Ilargia dizdiz ari zen ur gañean. Or Mi 62. Nola yauzi egiten zuen [arrainak] ulitxen ondotik ur gainerat. Zub 22. Ur-gañean ontzia labainkatzen dan baño bigunago joango zan. TAg Uzt 76. [Gaxotegi] aldakorren artean, ur-gañekoak eta ontzi-gaxotegiak irasiaz. EAEg 1-6-1937, 1742. Doi-doi ur-gainean egoteko mugimenduak egiten zituela. Mde HaurB 102. Urganean, itsas-azal urdin apalean. Erkiag Arran 96. Ur ganean ara ta ona uger bailebillen. Bilbao IpuiB 44. Urgaña estaltzen. Gazt MusIx 99. Ontzia ur-gaiñean irrista ixillean zijoan. NEtx LBB 73. Eriegi zuen barnea jasaiteko untziaren ur gaineko leria. Ardoy SFran 263. Bereala an agertu zan [amorraia] ur-gaiñera. JAzpiroz 150. Eztago txalupa, ez ontzi, ur gañian ibiltekorik. Gerrika 253. v. tbn. Echta Jos 82. Ir YKBiz 212. Osk Kurl 75. b) Espacio por encima del agua. Ur gainean ezarri dute zubia. Ox 122. Urgainean eginen diat zubia. Balad 65. Eguna argituta be ondiñok ur gañian. Artu genduan lurra Río Janeiro-n. Da emen egazkiñetik urten egin izan izan genduan. Gerrika 284. c) (Uso adv.). Sobre el agua. Aize gogor arek katxoi zuri, beso apartsuak, koska bitsezkoak edonun agertzen zituan ur gain. Erkiag Arran 162.

def: [s.u. ur] ur hegazkin, ur-hegazkin Ur gainean jar daitekeen hegazkina. // igeri 2 adb. Ur gainean edo airean, berez higitu gabe. Ohol zati eta hondakinak igeri daramatzan erreka. Eta uren gainean kutxa igeri zebilen. Airean igeri gelditzen den ilauna. Ez dugu hortzak izerdi eta hesteak igeri egon nahi. // ontzi 4 iz. Ur gainean higitzen den zernahi ibilgailu, bereziki txikia ez dena. Ik. belaontzi; gerraontzi; itsasontzi. Gure ontziak bi masta zituen. Ontziaren haize oihalak. Ontziaren gaina edo gainaldea. Ontziaren zola edo hondoa. Egotz ezazue sarea ontziaren eskuinaldean. Ontziko aparailua egotzi. Ameriketatik datozen ontzietan. Uholdean hondatuak izan baitziren Noeren ontzian ez ziren guztiak. Ontzira sartu zenean (Ik. ontziratu). Hamabost tonako ontzi batean. Ontziz ibili. Ontzi txiki arin batean. Nola doakigun hondora, ura hartuz, ontzia. Eta harkaitz bat jota, ontzia galdu zen. Ontziko sukaldaria. Ontzi jabea. Ontzi agintaria. Ontzi lagunak. // adib: histura 2 iz. Goibeltasuna; tristura. Ik. malenkonia. Ur gain guztiak galdua zuen negu beltzeko histura. Histura bihotzean eta iluntasuna adimenean sarrarazten. // [s.u. igeri] igeri egon Isurkari baten gainean edo gas baten barnean orekan egon. Ur gainean igeri dagoen enborra. Aurpegi ederra irudialdatu zaio, eta gorputz eta arima igeri dago Jainkoari begira. Hiri handi hark igeri dagoela iduri du uraren gainean. // irrista iz. Irristatzea. Ik. irristada. Ontzia ur gainean irrista isilean zihoan. // labainkatu da ad. Labaindu. Ur gainean labainkatzen den ontzia. // leria 1 iz. Ipar. g.er. Kulunka (higidura). Ontziaren ur gaineko leria. // talde 1 iz. Mota bereko izaki bizidunen multzoa. Kantari taldeak. Soldadu talde handiak. Lagun taldeak. Hiru ume talderen artean. Arkume talde baten antzera. Arrain talde ugaria ur gainean ikusita. "Jarrai" taldeko antzezlariak. Santa Kruzen taldea. Taldearen burua. Arana Goiri eta Azkue ez ziren talde berekoak euskarari buruz. Ni ez naiz inongo taldetakoa. Talde lana.

ur(-)gain (gainera, gaineko…) 260: Aizu 9 (“Batzuk antzinatik ezinbesteko zerbitzu izan direlako mantendu dira gaur egunera arte; beste bat egungo beharrei erantzun nahian sortu da, baina denak ere zubi lanari eskainiak daude.... ur gaineko bideetan”), Elkar 83 (“Arnasari eusteagatik lehertzeko zorian nengoen, baina poz handiz konturatu nintzen gorantz egiten ari nintzela, eta burua eta eskuak ur gainera irten zitzaizkidala, eta, jarrera horretan bi segundo ere egin ez nituen arren, arinaldi galanta hartu nuen, eta adorea eta indarra berritu zitzaizkidan”), Deia 2 (“Gainontzeko biak urperatzen zeuden bitartean, ur gainean mantentzen zen barku bakarraren brankatik saiatu ziren marinelak lehorrera heltzen, baina hiru gizon zanpatu zituen itsaso errukigabeak”), Elhuyar 5 (“Poikilotermoak, hau da, odol hotzekoak dira, eta, ondorioz, ur gaineko harri, adar edo enborretan jarrita eguzkitan egoteko ohitura dute”), Consumer 8 (“Ezin baduzu autotik irten eta autoa urperatzen bada, auto barruan goiko partean gelditzen den airea arnastu auto osoa uraz bete arte, orduan auto barruko eta kanpoko presioak berdindu eta atea zabaldu ahal izango da, eta zeu ur gainera irten ahal izango zara”), HABE 2 (“Ur gaineko museoa”), Berria 56 (“Ur gainean ibiltzeko bizikletak, ur pantailekin osatutako ikuskizunak, kale animazioa...”), EiTB 58 (“Ur gaineko etxetxoak dira, esperientzia ahaztezina bizitzeko egokitua”), Jakin 3 (“Nahikoa dugu geure buruari ur-gainean eustearekin”), Karmel 3 (“Ur gaineko ibiltariak“), Argia 21 (“Ur gainean egurrezko plataforma batzuk daude, jendea eguzkipean etzanda erlaxatzeko, aintzirako mugimenduak kulunkatua”), Laneki (“Urarekin nahastu behar da, eta ur gainean geldituko da”), Erlea 3 (“Dirua neurtzeko ontzia eta Mari Xor eta beste liburuttoak irakurria ni, eta ur gaineko bitsetan nengoen!”), DiarioVasco 3 (“Entzuten hastea, ur gainean ala azpian dela, ez dakit beti komeni den!”), UEU 2 (“Venus, su elementuarekin erlazionatzen dena, ur gainean kokatua agertzen da, kontrakoa duen elementua, horrela bien arteko aspektu bateratzailea adieraziz”), Zuzenbidearen Euskal Akademia (“Batzuetan, nabari agertzen da, ur gainean igeri; beste batzuetan, berriz, ezkutatu egiten da, urpearen sakontasunean murgilduz”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ur(-)gain (gainera, gaineko…) 147: Berria (“Hiriaren ur gainean eraikia izateak, harri karstikoz egindako etxe zuriek ezkutatzen dituzten bizitza sekretuek, palazzoetako abenturen elezaharrek, literaturak Venezian kokatu dituen istorio erotikoek, inauteriek eta inauterietako mozorroek, kale estuetako enkontru klandestinoek”), Herria (“Hor baditugu: errubia, hand ball edo esku baloia, pilota eta ur gainean egiten den kanoe-kayak jokoa”), Elizen arteko Biblia (“Ibaiko ur gainean zegoen ehunez jantzitako gizonak, bi eskuak jaso eta betierean bizi den Jainkoaren izenean zin egin zuen”), Julen Gabiria (“Peterrek arrautzak txapel hartan jarri eta lakuan utzi zuen, ur gainean.”), Josu Zabaleta (“Ur gainean, Gaua amesgaiztozko giroa dakartenak”), Joseba Sarrionandia (“Jaurti zuen bat: ez zuen ur gainean jauzirik egin, plof eta lehenengoan murgildu zen urpera.”), Anjel Lertxundi (“Eskuaren ur-gain izoztua arakatzen segitu zuen aitaren egiteko ur bedeinkatu bila, gero eta urduriago, baina alferrik”)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Zenbaitetan kolokazioa da, eta azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoak ur sarreran.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.