Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza ukatu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

ukatu, uka, ukatzen
1 du ad. Ezetz esan; zerbaitek izaterik edo izatasunik ez duela adierazi; zerbait esan den bezala edo esan den bezalakoa ez dela adierazi. Ik. uko egin 4. Neskame bat agertu zen, eta Petriri esan zion: "zu Jesus Nazaretekoarekin zinen"; Petrik ukatu zion, esanaz: "ez dut ezagutzen, eta zer diozun ere ez dakit". Ez dut ukatuko, gezurretan ukatuko bainuke, badutela horretan ere zerbait esku egungo joera eta giroek. Gezurrak esan eta egiak ukatu. Ageri diren gauza guztiak ukatu behar dira. Nor da gezurti, Jesus dela Kristo ukatzen duena baizen? Ez dinat ukatu hori izan daitekeenik. Ezin uka daiteke sorkari horien handitasuna, eta ez dago ukatu beharrik. Gure artean jaio denik ezin uka. Euskaldun naizenik ez bailidakete ukatuko. Aitortzen dut hori, ez dut ukatzen. Ezin ukatuzko arrazoia. Ezin ukatua da gure samatsak samats txarrak direla. Zorra ukatu zuela.
2 du ad. Eskatzen dena ez eman; norbaitek beste norbaiti zerbait ez onartu. Ez du hitzik atera, mintzatzea ukatu zaiolako. Halere, hildakoan, eliz lurrik ez zaio ukatu. Ostatu eske gabiltza, ez arren ukatu. Ez nien ukatu nire begiei gura zuten gauzarik. Loa ukatzen beren buruei. Guztion aitormenez irabazia zuen gidaritza ukatu dio oraintsu batek baino gehiagok. || Ukatu du eman zuen hitza.
3 du ad. Uko egin, borondatez utzi. Ukatu soinekoen harrotasun eta apaindura ez dagozkigunak. Arreta handiarekin ukatu eta hilduratu behar den grina nagusia.
4 du ad. Leialtasuna edo atxikimendua zor zaion gauza edo pertsona arbuiatu. Gaur oilarrak jo orduko, hiru aldiz ukatuko nauzu. Baldin hirekin hil behar banu ere, ez haut ukatuko. Bere burua ukatu eta gurutzea hartu duena. Ez gaitu kritika pixka batek geure burua ukatzera ekarriko. Bere nortasuna ukatzea. Fedea ukatu.
5 da ad. Eskatu edo agindu dena egingo ez dela adierazi. Ik. uko egin 3. Hainbat bider ukatu zen eskatzen zitzaiona egitera. Presio horren pean lan egitera ukatu dira.
6 du ad. Gehiago ezinean, zerbait egiteari utzi. Ik. uko egin 6. Mandoak hogeigarren iltzean ukatu du.

Aztergaia: ukatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1996-10-31 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ukatu, uka, ukatzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

ukatu, uka, ukatzen.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.