Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza sudurra sartu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

sudurra sartu
ad.-lok. lgart. (Beste norbaiten kontuetan) inork eskatu gabe, parte hartu edo iritzia eman. Ik. muturra sartu. Poliziari ez zaio gustatzen bere ardurapean dauden gauzetan kanpoko inork sudurra sartzea. Zertan aritu behar dute nagusiek gure gaietan sudurra sartzen?

Aztergaia: sudurra sartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-10-02 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: SUDURRA SARTU (L ap. A; H). Meter la nariz, entrometerse. "Sudurra bertzeren egitekoetan sartzea, fourrer son nez dans les affaires d'autrui" H. Eta afera orotan sudurra sartzera. Gy 180. Sarthu nahi lukete [kargudun batzuek] sudurra Elizan. Hb Esk 192. Errient batek deus egitekorik ez ikustekorik ez luken ehun mila zeretan sudurraren sartzeaz. HU Aurp 137. [Gobernamenduak] sudurra sarthuko duela barnago, jakitea gatik zer irakasten den han. JE Bur 45. Etzan ordea gauza erreza artzulo artan sudurra nolanai sartzea. TAg Uzt 174. Bi emazte tzarrek sudurra sartu zutelarik Aita Sainduaren hautuan. Zerb IxtS 103. Ziek, galtzadunak, usu plañi zirade aphezek sudurra aitzinegi sartzen diela. Gazte (dic.) 1958 (ap. DRA). Jainkoak libra nadila euren zereginetan sudurra sartu eta eurei konpetentzia egitetik. Osk Kurl 31. Jarri zadan denda, eta jarri zadan ez ezagun artean, iñork nere eltzean sartu ez dezan sudurrik. Apaol 99.

adib: sudur 2 iz. Irud. Besteren egitekoetan sudurra sartu. Sudurraz haratago ez zuen ikusten.

sudurra sartu 24:Elkar 12 (“Bat-batean agertu eta sudurra sartu dut zure familiako aferetan”), Deia 3 (“Harritu egin ginen, oraindik arratsaldeko seiak zirelako, eta sudurra sartu genuen barruan norbait ba ote zegoen ikusteko”), Elhuyar (“Anekdota bitxia da; bizilagun baten irratiak ez zuen funtzionatzen, eta Feynmanek sudurra sartu zuen”), Consumer (“Ez dut sudurra sartu nahi, baina...“), Berria 2 (“Armadak sudurra sartzen du jarduera politikoan, eta hori egitea gelditu behar du”), EiTB 2 (“Eta zure jabeak uzten al dizu bezeroen menuan sudurra sartzen?“), Jakin 2 (“Ez erran, eni, suprefetak ez duela hor bere sudurra sartu”), Argia (“Horregatik da zaila guretzat hedabideetan sudurra sartzea”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

sudurra sartu 32: Herria 4 (“Bainan horra nun aleman polizak, edo aleman juje batek izaitekotz, bere sudurra sartu duen ixtorio hortan”), Berria 4 (“Euskal Herriaren problematika nazionala da, eta Frantziak ere bere sudurra sartu behar du prozesu horretan, bere erantzukizun politikoa onartuz”), Migel Angel Mintegi 17 (“Hainbat hobe, nahiago baitut emakumeen saltsetan sudurra sartzea diru kontu zikinetan baino, ezbairik gabe”), Menane Oxandabaratz 2 (“Nun nahi sartzen ahal den sagu bat bazine, nun maite zinuke izaitea eta zure sudurra sartzea?”), Aingeru Epaltza (“Eta zu "endredamakila bat", bere aferetan sudurra sartzen segituz gero zeure neurriko zapata aurkituko zenuena”), Jon Alonso (“Zertan egin nuen huts, zer nolako alferra nintzen, zenbat diru errearazten nion Agentziari ezerezen truke, nork agintzen zidan behar ez nuen tokian sudurra sartzea, hala segituz gero kasutik apartatu ez ezik, espioi-karneta ere kenaraziko zidala...”), Pello Lizarralde (“Federicok, hori entzunda, lau oihu egin zituen eta ama hartu zuen begitan sudurra sartu zuelako, eta esan zuen ez zuela gure amarekin gehiago ohe berean lo egingo”), Fernando Rey (“Balbok ez zuen inondik inora bildumaz arduratu beharrik, baina bilduma guztietan sudurra sartzen zuen, eta pentsatzen zituenak esaten”), Josu Zabaleta (“Baliteke gure artean gauza polit bat geratzea, baina zertan aritu behar dute nagusiek gure gaietan sudurra sartzen?”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide idiomatikoa da, eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa sudur sarreran.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.