1 emaitza sekula-belar bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Araua: | Z3:EArau101 | ||
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z3:HBB | 1996-07-03 | Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz |
Trifolium pratense.
- [E302]: Badirudi Eibar-Bergara inguru horretan hirustari (Trifolium sp.) sekula-belar deitzen zaiola, baina badago zer esanik belar horri buruz. Zelai eta larretan berez etortzen den belarra da Tripolium pratense, hiru hostoko belar ezaguna. Noiz edo behin hirusta deitzen bazaio ere, berga-belarra du bere izen naturala (Zarautzen hala zuen, behintzat), eta lorezuria edota loregarria izan daiteke. Garai batean, gaur gero eta gutxiago, Tripolium pratense hazia erosi eta soroetan ereiten zen, udaberrian, neguko belar ondua amaitzen zenerako ganadu-jatekoa edukitzeko. Ereindako Tripolium pratense horri deitzen genion hirusta, edo hirusta gorria. Horren kidekoa zen beste belar preziatu bat (Tripolium incarnatum) generokoa zen, pagotxa deitutakoa. Sekula-belarra bezalatsu, goiko paragrafoan letra lodiz ageri diren hitzak (hirusta, berga-belarra, hirusta gorria eta pagotxa) beharko lukete sarrera hiztegi batu honetan, ala ez? (2010-01-05)
- [E210]: 1- Forma aldatu: sekulabelar. || 1- Lexikalizazio-maila handikoa; batera idaztea egokiagoa dela uste dugu.
- [E115]: lehen itzulian belar honi +Hirusta gorria izena eman zitzaion eta aipatu behar da
- Erabakia: (H2.2 / 2010-10-05) Egokia iruditzen zaio batzorde honi ohargileak proposatu duena, baina hori erabakitzeko ahalmenik ez duenez, Euskaltzaindiari eskatuko zaio lehen itzuliko forma berrikustea.
- Erabakia: (Osoko bilkura / 2011-05-27): Eginkizun horiek Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak egitasmoari dagozkio.
Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.