oste2
1 iz. Atzea. (Dagokion izen sintagmak -en atzizkia hartzen du, baina bizigabe bati badagokio eta determinatzailerik ez badu, atzizkia eta mugatzailea gal ditzake). Mendixka batzuen ostean. Zure aurrean eta zure ostean. Gizonak meta oste batean ezkutatzeko astia izan zuen. Oraindino ez zuen eguzkiak osoro mendi osteetatik jaso aurpegia. Ate ostean zegoen. Eliz ostetik kapitaina eta bi hordiak agertzen dira. Denda osteko ate txikia. Osteko aldean.
2 Ondoren, ondoan. (Leku atzizkiekin, singularrean, denborazko testuinguruetan). Ik. bazkaloste. Lo gozoaren ostean itzartu da. Heriotza ostean. Elkarren ostean etorri ziren ekaitzak. Eguerdi osteko loa. || (Partizipio burutuaren eskuinean). Zerbait egin ostean. 3 iz. (Harridurazko esaldietan, errepikatzen den hitz baten eskuinean, entzun berri denarekiko desadostasuna edo nolabaiteko asperdura adierazteko). Ik. ondo2 3. Zer lan eta zer lan oste! Zer nahigabe eta nahigabe oste, nahigabea denok daukagu.