Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza jaun done bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

jaun done
Kristau erlijioko santu jakin batzuei aurretik ezartzen zaien hitza. Ik. san; done 2. Jaun Done Petri.

Aztergaia: jaun done

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1995-04-27 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2003-05-14 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. jondoni.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ik. EArau125: "Done / Dona ere erabil daitezke, bereziki gure onomastika tradizioan aurkitzen diren honako hauekin, hots: / - Dona: Alodia, Garazi, Julia, Maria, Mariana, Pia. / - Done: Agustin, Bartolome, Bikendi, Bladi, Emiliano / Millan [...] / Aipatu izenen kasuan Done-ren aurrean Jaun ezar daiteke, hitz bakoitza bereiziz: Jaun Done Petri".

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

forma horretan aipatu du Euskaltzaindiak 125. arauan, eta forma hori erabaki duela ulertu du lantaldeak; formatuari dagokionez, berriz, jaun sarrerako adibide gisa eskaintzea iruditzen zaio egokiena, arau horretan ageri den adibide bera, alegia, bere osoan: Jaun Done Petri.

Informazio osagarria
Aldaera baztertuaren ordaina

Ik. jondoni.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "Jaun done izan da hegoalde osoko hitz hedatuena, eta Bizkaian ongi dokumentaurik azaltzen da Jaun Done Petri; bestalde, erdaraz Jaun Done Jakueren Elizari oraindik Iglesia Catedral de Señor Santiago esaten zaio Bilbokoari eta forma oso hori da iparraldeko gaurko jondoni horren begien bistako jatorria, andre dona-ren parekide. Axularrek eta beste autore askok, bestalde, jondone zerabilen, eta Euskaltzaindiak done eta Donejakue izenak onartuak ditu honezkero. Nire ustez, batasunaren eta koherentziaren izenean jaun done forma osoa utzi beharko litzateke, hegoaldekooi geure ondare eta oroitzapen historikoko hitz jatorraren ordez gurea sekula izan ez dena onarrarazi gabe. Jondone edo jondoni formak ere, beren horretan utz litezke, iparraldeko marka jarririk".

 - [E109]: "Nik beste hau ezarriko nuke: "jaundone, jondoni. Hobe: jaun done". / Jondoni, izan ere, Iparraldeko forma da, eta marka horrekin agertu behar (zerrenda horretan ez zaio deus erantsi, ikus beherago). Baina egungo euskara jaso eta zainduan jaun done edo done behar da gomendatu. Euskara batuaz ari gara, jakina, hots, Muskilditik Laguardiara eredu gisa proposatu behar denaz".

 - Erabakia: BAgiria (1997-12-19): "Jaundone- hurrengo bilerarako uztea proposatu du E. Knörrek eta hala onartu da [...] Urtarrileko bileran argitzeko utzi da". // BAgiria (1998-03-27): "Jaundone / jondoni auzia ere ez dago argi oraindik. Argitu arte zerrendatik kentzea litzateke proposamena".

 - Bidalketa: ik. EArau125: "Done / Dona ere erabil daitezke, bereziki gure onomastika tradizioan aurkitzen diren honako hauekin, hots: Dona [...] Done [...] Aipatu izenen kasuan Done-ren aurrean Jaun ezar daiteke, hitz bakoitza bereiziz: Jaun Done Petri".

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.