jan1, jan, jaten
1 du ad. Janaria, ahoan txikitu ondoan, irentsi. Gazta jaten. Zortzi arrautza eta oilasko osoa jan ditu. Bi eltzekada jan zituzten. Ardiek belarra jaten dute. Asko, gehiegi jan. Hobe dela gutxi jan. Jan gabe bizi. Egunean hiru aldiz jan. Jaten eta edaten. Zer jan eta zer jantzi ez zeukala. Ez zeukala gaitzik, egonak eta ongi janak sendatuko ez zionik. Jateko gogoa. Egileak jateko onak diren perretxikoen eta toxikoak direnen bilduma egin du. Jateko orduan (Ik. jatordu). Jan ondoko otoitza. Haren jan aurreko otoi-erretolikak! Askok eta askok, jan ahala jan arren, ase-ase egiten ez badira, uste dute barau egiten dutela. Uste dute gorputzek beste munduan jan beharra izaten dutela. 2 du ad. Zerbaitek gai edo material batean kaltea eragin, bereziki higatuz edo zulatuz. Pipiek jandako ohola. Burdina, gogorra bada ere, herdoilak jaten du.
3 du ad. Ondasunez, diruaz edo kidekoez mintzatuz, gastatu. Ik. xahutu 2; eralgi. Bere ondasun guztiak jan ditu. Horiexek jaten dituzte aurrekontuen zati handienak. Zure bankuko arduraduna da, deskuidatzen bazara, zure dirua jango dizuna. 4 du ad. Zenbait mahai-jokotan, aurkariari pieza bat kendu. (Jokoetan). Nik hari peoi bat jan nion eta hark niri beste peoi bat. Ezingo ote diozu ba partxisean fitxa bat jan elkarrekin zabiltzatelako?
5 du ad. Zikinaz eta kidekoez mintzatuz, zerbait erabat, kalte egiteko eran, estali. Etxe garbiketa ez da eguneroko eginbeharra, bai, ordea, noizean behin egitekoa, hautsak jango ez bagaitu. Nerau joango nauk etxera bihar bertan, zikinak jango hau bestela.
6 du ad. Hitz egitean edo idaztean zerbait (hitz bat, silaba bat...) esan gabe edo idatzi gabe utzi. Oso arin mintzatzen da, baina hitzak janaz. Apostrofo delakoa hobe litzateke hotsen (letraren) bat jaten dela adierazteko gordetzea. Idazterakoan fonemak, silabak edo hitzak jaten dituzte.
7 du ad. Zerbaiti zati bat kendu. Puska bat jan dio itsasoak. Horma berria egitean puska jan diote lursailari. Lixatzetik lixatzera zenbat eta tarte handiagoa utzi, orduan eta puska handiagoa jan beharko diozu zurari.
8 du ad. Txikleez mintzatuz, behin eta berriz hortzekin zanpatuz, txikituz bezala, irentsi gabe ahoan erabili. Ik. mastekatu 2. Aita-semeak eskutik helduta, txiklea jaten eta poltsa banarekin irten ziren supermerkatutik.