Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza ireki1 bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

ireki1, ireki, irekitzen
1 da/du ad. Sarrera edo irteera eragozten duen gauza higitu edo kendu. Ik. zabaldu 3. Leihoak ireki. Ireki iezadazu atea. Ezpainak ireki. Estalkia ireki. Atea irekia utzi. Ate hori irekitzen duen giltza. Gaur ireki diet itsasoari eta haizeari leihoa.
2 da/du ad. Zerbaiten osagai higikor bat mugituz edo kenduz haren barnealdea irispidean jarri, edo barnealdea eta kanpoaldea komunikatu. Gela ireki. Giltza distiratsuz irekitzen den kutxa. Eskutitza ireki zuenean. Botila irekia utzi zuen. Hilen hilobiak ireki ziren. Ahoa ireki eta hortzik ez zuela erakutsi zuen (Ik. ahoa ireki). Ohean etzanda, baina begiak irekita (Ik. begiak ireki). Erori eta burua ireki zuen. Ganibet ukaldi batez sabela ireki zion.
3 du ad. (Denda, lantegi eta kidekoez mintzatuz). Denda bat goizeko bederatzietatik arratsaldeko bostak arte ireki. Kiroldegia 8:00etan irekitzen dute.
4 da/du ad. Osagai higikorrak elkarrengandik urrundu. Errezelak ireki. Besoak, hegoak ireki. Aterkia irekitzeko. Liburua halako orrialdean ireki. Eta bet-betan urak ireki ziren, bide zabal bat uzten zutela.
5 da/du ad. Irekidura bat egin. Horma batean zulo bat ireki. Ildoa ireki.
6 du ad. (Bide bat) sortu edo erabiltzen utzi. Bide berri bat ireki. Olatuen erditik bideak irekiaz. Arnasbideren bat ireki behar da. Ihesbiderik irekitzen bazaio.
7 du ad. Negozioez, ikastetxeez edo kideko zerbitzuez mintzatuz, abian jarri. Ikastola berri bat ireki dute hirian. Ardandegi gehiago irekiko balira.
8 du ad. Negoziazioez eta kidekoez mintzatuz, abian jarri. Nafarroako Gobernuak langileen lan-baldintzen negoziazioa berriro irekitzeari uko egin izana salatu zuten Nafarroako osasungintza publikoko langileek. Bake prozesua irekitzeko aukerak ikusten ditu talde horrek.

Esaera zaharrak

Urre gakoaz ate guztiak ireki doaz.
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.