Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza indargune bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

indargune
iz. Norbaiten edo zerbaiten alderdi edo gune indartsua. Anton. ahulgune. Ikaslearen ahulguneak eta indarguneak ezagutzeko. Negoziazio prozesu batean, argi eduki behar da zeintzuk diren alde bakoitzaren indarguneak. Defentsa gogorra eta kontraerasoa dira donostiarren indarguneak, eta joan den astean hortxe egin zuten huts, defentsa lanean.

Aztergaia: indargune

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): indargune 112: Deia (“gobernu zentralaren eta baita etxekoarenaren ahulezia gaindituta, barne indarguneak probestu eta merezi dugun irudiaren eraikuntzan buru-belarri sartzekoa”), Elhuyar 3 (adib.: “Tresnaren indargunea bilaketa-terminoen itzulpena da”), Berria 53 (adib.: “Gure idatziaren urritasunari negarrez hamarkadak pasatu ostean, sasoia da gure indarguneak non dauden marrazten hasteko”), EiTB 4 (adib.: “Porrotaren erantzule nagusia naizela sentitzen dut, hartutako erabakiek arazoak konpondu beharrean taldearen indarguneak ahuldu dituelako”), Jakin 20 (adib.: “Bolognako prozesuaren indargune eta ahulguneak”), Argia 28 (adib.: “Eskualdearen indargune bereziak baliatuz eta bailara esperimentazio gune bihurtuz, prozesu zibil zabal bat martxan jartzen du mende berrirako helburu sozialei begira”), DiarioVasco 3 (adib.: “Ikastolaren indargunetako bat irakasleen formazioa eta dedikazioa da”); indar gune 8: Deia (“Batasuna izan daiteke beste indar gune garrantzitsua”), Berria 3 (adib.: “Kokagunea aterpetxearen indar gune eta ahulezia da aldi berean”), Argia 4 (adib.: “indar guneak eta etorkizuneko erronkak zeintzuk diren eta hauei aurre egiteko bideak nondik nora joan daitezkeen aipatzen dira besteak beste”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: indargune 27: Berria 20 (adib.: “Ondareari dagokionez eragileek planean aipatzen dituzten indargune eta ahulgunetako batzuk”), Herria (“Kongresu hunen helburu nagusiak dira: euskarazko kazetaritzaren diagnostikoa egin, ahuleziak eta indarguneak sektorez sektore zehaztuz”), Pello Salaburu (“Ez litzateke gaizki egongo ditugun ahalmen eta jakintza indarguneei garrantzi gehiago ematea”), Iñaki Iñurrieta (“Uhartean, axis mundian; Donostiaren indargune sekretuan; azar objektiboaren erdigune geometrikoan; onfalosean, Lurraren zilborrean”), Amaia Lizarralde (“Hala eta guztiz ere, garbi geratu zen kontzeptuaren erabilera komun horixe zela garapen iraunkorraren indargunea; anbiguotasuna, berriz, ahulunea”), Koro Navarro (“indargunearen gero eta erdirago, haren barneko ertz beldurgarritik gero eta hurbilago”); ez dugu indar gune formarik aurkitu.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es punto fuerte / fr point fort: Elhuyar: indargune / Nolaerran: puntu azkar / Zehazki: indargune / Labayru: - / Adorez5000: -.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta premia dago.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.