ilun
1 adj. Argirik edo argitasunik gabea; argi edo argitasun gutxi duena. Ik. goibel. Anton. argi. Gau iluna. Gela ilun batean. Egun iluna. Baso ilun batetik. Ke izugarrizko hodei ilun bat. Arropa ilunak. Kolore iluna. Alkandora urdin iluna. Argi ilun bat baizen ez duk hire loria lurrean. 2 Iluntasuna. (Izen gisa). Ilunak irentsi du. Etxeko beroa eta argia kanpoko hotza eta iluna baino egokiago direlako. Argitik ilunera sartu zelako, ez zuen inor ikusi. Lurralde iluna, heriotzaren ilunez betea. || Eskuak bete lan, eta iluna gainean!
3 adj. Ulertzeko, azaltzeko edo mugatzeko zaila dena. Esaldi iluna. Jatorri iluneko hitza. Gure barrengo zoko ilunak aztertzen.
4 (Adizlagun gisa). Ilun idatzi. Ilun hitz egin.
5 adj. Alaitasunik gabea, tristea, goibela. Ik. itun2. Gogoeta ilunak. Berri ilun tristea. Bakartasun ilun hartan. Herioaren aurpegi iluna. Bekozko ilun-iluna ipinirik. Urte ilun hauetan. Oi, denbora ilunak, denbora negargarriak! Tronpeten soinu iluna. 6 (Adizlagun gisa). Isilik gaude, gogoa ilun.