Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza horretan egon bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

horretan egon
1 ad.-lok. Hori pentsatu, horrela uste izan. Bai, irakurleok, neu ere horretan nago.
2 ad.-lok. lgart. Zerbait erabat ukatzeko erabiltzen den esapidea. (Aginterazko formetan). Ba nik jarriko dudala uste baduk, egon hadi horretan, txikito! —Zure hitzak jan beharko dituzu, aita! —Egon hadi horretan!

Aztergaia: horretan egon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EOh
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-09-25 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: HORRETAN EGON a) "(Tenemos esa) intención, atan, orretan gagoz (G) gaude" Añ b) Pensar eso. Baña beren temakin bitzuak naiago / dutela irtetzea, ni orretan nago. AB AmaE 332. Orretan zagoz zu bere? Benetan diñoztazu? Ag AL 135. Ortan nengon nerau ere. Or QA 124. Bai, irakurleok; neu be orretan nago. Bilbao IpuiB 123. Convenir en eso, estar de acuerdo en eso. Langillearen lana aintzat artu bear da. Orretan ba gagoz. Eguzk GizAuz 52. Tira, ba, zeu orretan bazagoz, zeu ilgo zaitugu ta bestia ainduko dogu. Kk Ab II 25 Seguir pensando eso. Askotan esan det be-aldietan dirala arriskurik andienak, eta orretan nago. Ag G 59s. c) "Orretan banago, estoy enterado [...] (V-ger)" A EY III 283. Cf. ejs. de horretan egon 'consistir en eso' s.v. egon (6). --Orretan zagoz? --Eztakit ezer: esaidazu zer jazoten dan. Echta Jos 40

horretan egon : Aizu (“Halere, nire ustez, normalizatzen ari da, dena bezala. Horretan gaude”), Deia (“Horretan geundela, ama batek umeari trajearen azpitik zer jantzi ote nion galdetu zidan”), Consumer (“Rwandak toki zabala betetzen du ene gomutan baina bertan ez bizitzea erabaki nuen nik eta horretan nago“), HABE (“Horretan nengoela, jakin nuen BaionakoEuskal Museoan zuzendari-lanpostua…”), Berria (“Horretan zeuden, beraz, afaltiarrak, noiz eta dalmaziar mezulariak iritsi baitziren, kezka aurpegian, beren printzearekin hitz egitera”), EiTB (“Gobernu zentralaren eta Generalitatearen arteko lankidetza egon behar du, eta horretan gaude", adierazi du Masek”), Jakin (“Mugimendu handia zegoen garai hartan Zarautzen. Horretan nago ni. Nik baietz uste dut“), Argia (“Horretan gaude, eta greba orokorra izan da horren adierazgarri”), Erlea (“Horretan nengoela deitu didate epaileen lokutorioetara”), DiarioVasco (“«Andoni Egañak esan zuen zerbait lortu nahi duenak behar duela obsesio-fase bat. Ni orain horretan nago»”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

horretan egon : Berria (“Politikagintzan gabiltzanok betetzeko asmoz aurkeztu behar ditugu proposamenak eta horretan dago Jaurlaritzarena”), Karlos Zabala (“Horretan nago, jauna - erantzun zion Kissoff jeneralak -, ziur egon daiteke berori Mikel Strogoffek gizon batek egin dezakeen guztia egingo duela”), Patxi Ezkiaga (“Seinale, eta ni horretan nago, berak ezagutu izan zuela, edota haren margo-irudiren bat ikusia zela behinik”), Bernardo Atxaga (“Zer izen eman galdezka aritu gara, eta horretan gaude oraindik ere: zein kausalitate da?”), Unai Elorriaga (“Eta horretan zegoen Matias Ana gelara sartu zitzaionean, braustakoan”), Josu Zabaleta (“Horixe! Ederki! Izaki biziak biziaraziko dituzue, arnasa hartzen eta oihalez janzten diren izakiak baino biziagoak! Ez horren errealak, agian, baina egiazkoagoak! Neu ere horretan nago!”), Julen Gabiria (“Eta horretan zeudela, nortzuk agertu ote ziren?”)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide idiomatikoa eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa horretan sarreran.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Azpisarrera erantsi: horretan egon. || 1- Hizkuntzarentzat aberasgarria da. 2- Lexikalizazio maila handiko aditz lokuzioa da.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-02-22) Forma berririk ez da orain erantsiko (ikusiko da nola aipatzen duen H1.1 lantaldeak horretan egon esapidea, baldin aipatzen badu).

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.