hondar1
1 iz. Itsaso edo ibaien ertzean edo hondoan, eta basamortuetan, metatzen diren material gogor xeheen multzoa. Ik. harea. Hondar gainean etzanda. Hondarraren gainean egin den etxea. Sahara, irakurle, hondar itsaso zabala duzu. Lurrak, ona izateko, behar du buztin adina hondar. Hondarra eta legarra. Hondar aleak. Hondar bahea. Zaku bat hondar. Hondar erlojua. Hondar koloreko mendiak. Dunak, mendi txikien itxurako hondar-pilak dira, haizeak hala jarriak. Baltsak hondar-banku bat jo zuen. || Moisesek egiptoarra hil eta hondarpean ezkutatu zuen (Ik. hondarpe). 2 iz. Jaten edo erabiltzen den zerbaitetatik gelditzen den gauza. Ik. hondakin; kondar. Eltzeko hondarrak bukatu arte. Ugazabaren mahaitik jausten ziren ogi hondarrak. Hondarrak besterik gelditzen ez zirenean. Ase ziren, eta hondarrekin zazpi saski bete zituzten. Oilasko haragi hondarrekin egina. Ote puska eta hosto hondar guztiekin. Kafe hondarrak ere hartzen ditu. Hondar batzuk bakarrik gelditu dira saldu gabe. Giza gorputz-arimen hondar zikinak. 3 iz. Ia erabat hondatu edo desagertu den zerbaitetatik gelditzen den gauza. Badira han-hemenka harresi hondarrak. Mozarabieraren hondarrak biltzen.
4 iz. mat. Zatiketan, zatikizunari zatitzaile eta zatiduraren arteko biderkadura kenduz lortzen den emaitza. Zatitzailea zatiduraz biderkatu eta emaitza zatikizunari kendu, lehenengo hondarra lortzeko.