Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza goiz bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

goiz
1 iz. Gauerditik eguerdia arteko denbora-bitartea, bereziki egunsentitik eguerdia artekoa. Goiza etorri zenean. Goiz, eguerdi eta arrats, beti porrusalda. Goiz guztiek dute beren arratsaldea. Goiz hartako egitekoak. Udaberriko goiz bat. Igande goiz zoragarri batean. Goiz guztia lanean igaro. Goiz osoa eman du etxean. Goizetik arratsera, dantzan eta kantari. Bihar goizean. Hurrengo goizetan. Goizean bost eta erdietan jaikita. Goizeko ordu bietan. Goizeko hamarretan. Goizeko ihintza. || Goiz-goizean ekin zioten ibilaldiari.
2 adb. Egunaren lehen orduetan. Nora zoaz horren goiz? Biharamunean goiz, ikasleei deitu zien. Eguzkia gero eta goizago agertzen zen. || Oso goiz da.
3 adb. Ordu edo garai ohikoa edo seinalatua baino lehen. Ik. goizik. Anton. berandu1. Ordubete goizago jaikiz. Goiz etxeratzea. Goiz afaldu genuen. Goiz ala berant noiz joko nauen herioak, hori nik ezin jakin. Goiz hasi zen bizibide eroso baten bila. Goiz ontzen diren pikuak. Goizago ohera zaitez. Goizegi da zertan geldituko garen jakiteko. Neska-mutilen goizegiko harremanak.

Esaera zaharrak

Goiz gorri, arrats euri. Goiz gorri, euri daidi; arrats gorri eguraldi. Goiz jaikia, goiz gose; belu jaikia, loz ase. Goiz jaikitzea baliatuko ez zaik, zoriona ondotik ez badarraik. Itsasturiaren emaztea, goizean senardun, arratsean alargun. Marinel-emaztea, goizean senardun, arratsean alargun. San Jurgi, artoa ereiteko goizegi; San Marko, artoak ereinda balegoz.

Aztergaia: goiz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: goiz-alba, goizeko izar , goizetik gauera .

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I108]: "iz. / izond." (1993-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E409]:  goizeko Sartu.

 - [E210]: Azpisarrerak (berriak): goiz beranduan (‘eguerdi-partean’), goiz-partea.

 - [E126]:  goiz-ezkila ikus AL (ezkille).

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-12-28): Forma berririk ez da orain erantsiko; lantaldeak proposatuak, berriz, jaso egingo dira; gainera, beste azpisarrera bat jasoko da: goizetik: zergatik jaiki zara hain goizetik? eta pare bat adibide: goiz-arratsetako freskura; goiz edo berandu, altxatuko du burua.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.