Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza giltza bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

giltza
1 iz. Sarraila bat edo kideko bat irekitzeko edo ixteko tresna. Ik. gako. Etxeko giltza. Diruaren kutxako giltza. Giltzaz itxi. Giltza sarrailan sartu. Giltza magnetikoa.
2 iz. Gailu, tresna edo makina bat abian jartzeko edo pizteko erabiltzen den tresna. Giltza sartu, ispiluak egokitu eta autoa abian jarri zuen.
3 iz. Etengailua. Argiaren giltza.
4 iz. Hodi edo kideko batean doan isurkari edo gas bati bidea irekitzen edo ixten dion gailua. Denbora apur bat pasatzen da iturriko giltzari eragin eta ura irteten hasten den arte. Oheratu baino lehen, gasaren giltza itxi behar da.
5 iz. mus. Pentagramaren ezkerraldean jartzen den ikurra, noten altuera ezartzen duena. Ik. klabe. Sol giltza, fa giltza.
6 iz. Bi hezur biltzen diren gunea. Ik. giltzadura. Hezur giltzak. Belaun giltza. Zezenak zabala izan behar du bizkarra, lodia lepoa eta laburrak giltzak.
7 iz. Beste zerbaiten sarbide gertatzen den gauza. Ezkontza da familiaren giltza. Bere eskualdekoa dakien euskaldunak aurki idoroko du besteren aditzaren giltza.
8 iz. Zerbaitetarako beharrezkoa, erabakigarria edo garrantzi handikoa gertatzen den gauza; zerbait azaltzen, ulertarazten edo argitzen duen gauza. Auzi guztiak erabakitzeko giltza. Maiz horren eskuetan da partidaren giltza. Hemen dagoela deritzat aspaldi bila nenbilen Garoako pasarte haren giltza.
9 iz. Giltzarria.
10 iz. Torlojuak eta kidekoak tinkatzeko, lasaitzeko edo askatzeko lanabesa. Giltza finkoa.
11 iz. Haize instrumentu batzuetan, zuloak ixteko eta irekitzeko mekanismoa. Klarinetearen giltzak.
12 iz. Matematikan, Logikan eta beste zenbait arlotan, multzo bat osatzen duten elementuak mugatzeko erabiltzen diren bi ikurretako bakoitza, "{" eta "}". Elementu edo zenbaki solteak multzotik kanpo gelditzen direla adierazteko giltzen artean sartzen dira; adibidez: E = R – {0}.
13 iz. hizkl. Eskema edo sinopsi modura idatzitako testuetan, lerro eta puntu nagusiak biltzeko edo sailkapenak egiteko erabiltzen diren ortografia-marketako bakoitza, "{" eta "}".
Ohiko lexiak

Esaera zaharrak

Giltzak gerrian, orak sutegian.

Aztergaia: giltza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-10-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2010-04-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

giltz(a) dudazkoaren 183 ager.ez gain, giltz (eta lapur-giltz, giltz egin, gil(t)zpe, gilzdun, giltz zulo, giltz-harri / giltzarri, giltz-hitz) 51 aldiz jaso da, beti HMan: B 22 (fB, Azc, Mg, Astar, Ur, A BGuzur, Laux, Kk, Or, Balad, Erkiag, Akes, SM); G 21 (Mb, Or, SMitx, A Ardi, Ag G, Ldi, Or, Anab, NEtx); EB 10 (Osk, MEIG: metalengoaiazkoa behin, eta bina aldiz giltz-harri eta giltz-hitz); giltza (eta giltza maisu; giltzaketa, giltzape, giltzaperatu, giltzapetu, giltzatu, giltzatxo, giltzatzar; giltza-ots, giltza-mordollu, giltza-soiñu, giltza-zulo) 189 aldiz agertu da: B 12 (Añ, AB, Altuna, Or, Otx, Erkiag, Alzola); G 57 (Cb, AA, Bv, Apaol, Arr, Tx, Sor, SMitx, Or, Ag G, Ldi, Ir, KIkG, Goñi, TAg, Alz, Zait, Iraola, NEtx, Gazt, Anab, Berron, Etxde); IE 11 (Gy, HU, Barb, Izeta); EB 27 (Osk, Arti, MEIG); giltze (eta giltze-zulo) 3 aldiz jaso da (Añ, Akes; Or); cf. halab. giltzain (A Ardi, Barb Sup, Lf Murtuts, Const), giltzaldi (Or Eus), giltzari (Erkiag Arran, Arti Ipuin) eta giltzera (Cb, Mg, VMg, Azc), giltzeru (Azc)

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

dudazko 109 ager.ez gain, giltz 8 aldiz agertu da (B 1; G 4; EB 3) eta giltza 30 aldiz (B 2; G 4; IE 2; EB-EgAs 22); cf. azaldu diren eratorri-konposatuak: giltzadura, giltzain, giltzape, giltzapeko, giltzaperatu, giltzapetu, giltzari, giltzarrapo, giltzarri, giltzarte, giltzartedun, giltzatu

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

klabe: HiztEn; giltza: LurE; gako: HiztEn.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

giltza: EuskHizt (adib. gisa: sol giltza, fa giltza), HiruMila (es-eu bakarrik), EskolaHE, ElhHizt (eta sol giltza); klabe: ElhHizt.

Erdaretako formak

es (RAE): clave; fr (DLLF): clef; en (Collins): clef; it (S. Carbonell): chiave; de (Langenscheidts): Notenschlüssel.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

giltz(a)

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: giltza(-)hitz.

3. iz. Mus. Pentagramaren ezker aldean ezartzen den ikurra, noten balioa finkatzen duena. Sol giltza, fa giltza; 8 iz. Haize instrumentu batzuetan, zuloak ixteko eta irekitzeko mekanismoa. Klarinetearen giltzak.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: giltza(-)zulo .

Forma arautuaren azalpenaz oharra

Adierak zehaztean, kontuan izan beharko da musikakoa ere, adibidea erantsiz (iz. Mus.: sol giltza).

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

-a org.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Musika.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E109]: "giltza da hitza euskara baturako, zalantzarik gabe. Diziplinatuek hala diote" (1993-02)

 - [K201]: "giltz-hitz ere jaso liteke agian" (1995-03-27)

 - [K201]: ik. oharra s.u. orotariko: "giltza hitzean, haren sarreran honako hauek sartuko nituzke: orotariko / orotarako / kontrako giltza, "llave maestra" adierazteko" (1996-08-20)

Euskaltzainen oharrak

 - [E409]: AS: Giltzean. Giltza eman. Giltzak (pl) (sien).

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-30): Forma berririk ez da orain erantsiko; bai, ordea, lantaldeak proposatua.

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-10-30): Onartua: giltza 1 iz. 2 iz. Mus.: sol giltza.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.