Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza gauetik goizera bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

gauetik goizera
adb. Bat-batean, denbora-bitarte laburrean. Ik. goizetik gauera 2. Ez da, horratik, gauetik goizera ikasten den lana. Egun batez, gauetik goizera, hilotzik aurkitu zuten ohean.

Aztergaia: gauetik goizera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EOh
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-05-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: GAUETIK GOIZERA De la noche a la mañana, en poco tiempo. Gaurko eguneko zenbait aundi miniska, gaubeti goizera igotakoak. Izt D 145. Zergaitik letradunak gabetik goixera, / perretxikoak azten direan antzera, / gaur zireanak kabo eta besterik ez / agertzen ziralako biarko alferez. AB AmaE 255. Egun batez, gabetik goizera, illotzik arkitu zitekan oiean. Lek EunD 16. Gizartekeri, baltsakeri ta abar, gaberik goizera, geiagoko barik etorri ete-dira? Eguzk GizAuz 16. Ez da, orratio, gabetik goizera ikasten dan lana. TAg Uzt 136 (v. tbn. 220). Gerra zibil madarikatu bat sortu eben gabetik goixera. Gerrika 275

gauetik goizera 50: Elhuyar (“Horrelako substantziak ez dira gauetik goizera desagertzen”), Consumer (“Ez nago seguru demokrazia zuzena, erabakigune publikoak, gobernatzeko gune parte-hartzaileak edo denbora errealean funtzionatzen dutenak eta gisako lorpenak gauzagarriak ote diren gauetik goizera”), Berria 27 (“Horrexegatik zait dena hain natural, ezer ez zaidalako gertatu bat-batean, gauetik goizera”), EiTB 6 (“Horretan abilak dira, gauetik goizera jarrera alda dezakete”), Jakin 2 (“bi edo hiru urteko programa proposatzeko aukera, programazioa gauetik goizera eta faborez fabore egin beharrean, sendotu eta errotzeko”), Karmel (“BOE delakoak Tovar bere lanetik bota zuen eta gizon arrunta bihurtu zen gauetik goizera, bere etikaren printzipioak jarraitzeagatik, eta agintaritzaren ustelkerietara ez makurtzeagatik”), Argia 11 (“Johannesburgoko bere bulegoan hartu gaitu Euskal Herrian gauetik goizera ezagun egin den abokatuak”), DiarioVasco (“Gauetik goizera, haatik, inguruko tiporik arbuiatuena izango da”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

gauetik goizera 22: Berria 9 (“Jabeen asmoek 60 lanposturen ezabaketa ekarriko lukete gauetik goizera”), Juan Kruz Igerabide 3 (“Nolatan alda daitezke pertsonak hainbeste, gauetik goizera?”), Jokin Urain 2 (“Gauetik goizera dena eraldatuko zela pentsatu zuten askok”), Pello Salaburu (“Gauetik goizera sortu zen ETB, gure telebista, euskaraz”), Joan Mari Irigoien (“Halaxe hoztu ziren gauetik goizera bi lagunen arteko harremanak”), Jon Alonso (“hala esaterik badago, gauetik goizera sortu bailiran, hazi-ereilea, nekearen nekez, lo gelditu zen bitartean”), Bego Montorio (“Hortaz, ezin diot gauetik goizera esan sentitzen dudala baina orain inportatu bakarrik egingo dudala, esportazioa utzi egin dudala”), Felipe Juaristi (“Gauetik goizera ia, beren mundua mila puska egin zen”), Fernando Rey (“Bizitza guztian gauetik goizera bere burua kale gorrian ikusiko ote zuen kezka izan zuen”), Pello Zabala (“Klima, berez, aldatsa, pendiza eta erripa delako, eta eguraldia, goizetik gauera, eta gauetik goizera, beti ari delako zer edo zer aldatzen”), Anjel Lertxundi (“Gauetik goizera, jauregi eder bat agertu zen sasia besterik ez zen Ibarla izeneko tokian, eta harriz betetako mendi bat guztiz soildua gelditu”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia, erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa goizetik gauera bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa gau sarreran.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E409]: AS gisa sar daiteke: gaua egin (gaua igaro), gauetik goizera (une batetik bestera).

 - [E210]: Azpisarrerak (berriak) gaua egin (1. du, `gautu, gaua etorri' 2. du, `gaua igaro'), gau beranduan.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-02) Forma berririk ez da orain erantsiko.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.