Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza galga bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

galga
1 iz. Zurezko edo metalezko tresna burbuiladuna, bi puntu garaiera berean dauden ikusteko edo garaiera berean jartzeko erabiltzen dena. Ik. nibel.
2 iz. Balazta. Gurdiaren galga.
Azpisarrerak

Aztergaia: galga

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau71
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-09-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ondorioak, llabur: a) forma honek testuetan dituen adiera nagusiak 'maila, nibela' eta 'oztopoa, eragozpena' dira; bigarren hau 'irudizko frenoa' izan liteke (hots: mingaina, bihotza, irrikak galgatzen dira testuotan, gurdia edo bizikleta baino usuago); b) gaurko lexikografian, 'nibela'rekin loturiko adiera ematen zaio lehenik edo batez ere; baina ia denetan ageri da 'frenoa' adiera ere (ez Euskaltermen, adib.); c) erdarazko 'freno'ren ordainetan ere askotan ageri da, balazta eta balaztatu-ren ondotik edo horiekin batera.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH argitaratuan galga : a1) 'maila, nibela' adierakoak 3 dira (Mde Pr: "ezen geroa garbi ikusten duen mediumak ez du geroko bezala ikusten, baina ikasitako araugaindiko ezagutzak oro, nahiz lehenaldi, nahiz orainaldi, nahiz geroaldiari detxekotela, galga berean agertzen zaizkio"; "Behar zuen haur-endelegu malgu hori emeki poliki bere galgara eraiki"; eta Elizdo EEs: "Nekazariaren areak, lurrarren zoi berdingeak galga ta araune berara ekartzen ditu"); a2) 'konstante' (fis.) adierakoak 5 (Gazt MusIx oin-oharrean: "Gaurko jakiteak gure aiton-aitonen neurri zar diralako oiek bertan bera utzi ditu pixkanaka, eta oztodei urrutienetan ere balio dezaketen galga ta neurri aukeratu ere"; "Alkarganako indar-galga"; "Fisikan asierako galgak esaten zaie"; "Plancken galga"; "Kosmotar galga"; "asierako zazpi galga auekin jotzen dan sinfonia baten antzeko bururatu diteke mundua"); a3) 'abiadura gutxitzeko tresna' edo 'freno irud.' adierakoak 4 (Or Aitork: "Galga lasaegi uzten zidaten iokurako"; "Beraz, galga bear du zintzurrak lasa-ertsi egiteko"; "Ontan ere galga agintzen diguzu"; "Zuk agindu baitiguzu galga"); a4) 'marka' adierako 1 (Amez Hamlet: "Ludiari giza-eredu bat eskeintzeko yainko bakoitzak bere galga ipiñi bai izan bide zun antz-batza"); b) aditz-esapide eta aditzak: galga eman 3 dira (Erkiag BatB: "galga emon"; Or Jaink: "Bear bada kominigo zaioke biotzari galga ematea"; Ataño TxanKan: "Mingain orri galga pixka bat eman akion!"); galgan jarri 2 (Gazt MusIx, Mde Pr); galgatu 'abiadura gutxitu; oztopatu' adierakoak 7, denak Or Aitork ("mintzoa galgaturik"; "Negar-iturria galgaturik"; "gaztezaroko irrika galgatzen zien"; "Mihia galgatu bear da"; "badakusat nola iritxi naizan ene barrena galgatzera"; "Zuk agindu baitiguzu galga, ots, gure griña zertan galgatu"; "bere aldabera oso galgatzen du Zuri so egoite txit atsegiñez"); beste bat jaso da OEH argitaratuan 'markatu' bezala interpretatua, baina zalantza-ikurra ezarriz (Gazt MusIx oin-oharrean: "Gaur ixillik dagoan musika ori, Keplerek eta Newtonek marrak galgatu zizkioten; eta Einstenek igeska ta xede").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

galga formaren 8 ager.tatik 1 'ibilgailua geldiarazteko tresna' adierakoa da (L. Baraiazarra: "Berebilla bidean ondo finkatuta utzi. Orretarako esku-galgeari emon eta txirringa-aurrekoa jarri"); besteak 'irudizko frenoa' edo dira: G 3 (Lek Idaz-lan guztiak: "Euskera (...) euskaldunen kulturarako beaztopa, galga, ta estropozo bezela azaldu zigun"; J.L. Iriarte: "euskal joku jatorrek euren erabide berezian dutela galgarik aundiena, egintza arrigarriak burutu aal izateko", "Bere muiñean dute, noski, galga"); EB 4 (Legazpi: "Gertaera hau, elkargoko sozioekonomik aurrerabiderako izugarrizko galga bat da"; I. Haranburu: "On Rafaelek zor zion "galga" kobratu beharko zion"; Egin 1977: "praktikaren gurdia traba eta galga askorekin ibili da"; eta ahots-galga ['sordina/sourdine'?]: M. Ugalde: "hitz-apal, hor aspaldidanik desagertuak diren izokiak ez izutzeko ahots-galga aproposa"); galgaketa 11 jaso dira, 'nibelazio' adierakoak (Araba lurralde historikoaren aldizkari ofiziala: "galgaketa-puntu" 1 eta "galgaketa-sare" 10); galgatu 'nibelatu' adierako 1 (M.A. Barcenilla Jauntxoak, Burgesak eta Foruak: "Plan hark, jakina, sutearen aurretiko jabe-estruktura ez zuen batere ukitzen kasik. Kaleak galgatu, oinegiturazko obra zenbait aurrera atera... horretan geratu zen ia guztia").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

galga : AB38 9 ('galga' 5, eta galga horizontal 'galga horizontal' 1; 'nivel' 2 eta 'nivel de líquidos' 1); AB50 3 ('galga' 1; 'freno' 1, eta galgan-galgako 'lo correspondiente a su nivel' 1); Euskalterm 11 ('galga' 8; 'galga/nivel' 1 eta galga-zuindu 'maestrar/maestrado 2); galgagailu : Euskalterm 2 (nivelador); galgaketa : Euskalterm 3 ('enrase' 2; 'nivelación' 1); galgatu : AB38 1 ('frenar'); Euskalterm 1 ('enrasar', eta terrenoarekin galgatzeko zokalo 'zócalo de encuentro con el terreno'; zerora galgatzen duen bureta 'bureta de enrase a cero'). // LurE: galga : "Bi puntu garaiera berean dauden ikusteko edo garaiera berean jartzeko erabiltzen de zurezko edo metalezko tresna burbuiladuna / Galga berean: maila berean, garaiera beran. / Ibilgailu edo makina bat geldiarazteko edo haren abiadura gutxitzeko tresna. ik. balezta. (...) Lodiera neurtzeko galga: Teknol. Tarteak edo lasaiguneak berehala antzemateko erabiltzen den tresna. Johannson-en galga. Zehaztasun handiko lodiera neurtzeko galga"; galgaketa : Galgatzea; galgatu : "(Galgaren bidez) bi gauza edo gehiago maila edo garaiera berean jarri / Ibilgailu edo makina bat geldiarazi edo haren abiadura gutxitu, galga eman"; galgatze : "Galgatu aditzaren aditz izena"; // HiztEn: galga : "1 Nibela. 2 Balazta. (...) 3 Ohol baten lodiera; pertsona baten gorpuzkera. 4 teknol. Distantzia egiaztatzeko edo doitzeko erabiltzen den pieza patroia. Galga berean. Maila, altuera berean"; galgaketa : "Galgatzearen ekintza eta ondorioa"; galgatu : "1 Nibelatu. 2 Balaztatu. 3 taurom. Kapote edo muletaren mugimendua zezenaren abiada edo oldarrari egokitu. 4 teknol. Distantzia bat galgaz egiaztatu edo doitu"; galgatxo : "anat. Organoren baten (mihia, klitoria, prepuzioa) mugimendua mugatzen duen egitura anatomika (motzegia denean ebaki egin behar da, batez ere mihi edo prepuzioaren kasuan, organoaren mugimendua erabat galaraz ez dezan)".

Hiztegietako informazioa

Beste hiztegietako informazioa: EEgunk: "balazta, balaztatu (ez freno, ez frenatu)"; "†freno, frenatu e. balazta, galga, balaztatu, geldiarazi..."; "galgatu. Balaztatu, geldiarazi". // EskolaHE: galga : "Bi puntu garaiera berean dauden ikusteko edo gariera berean jartzeko erabiltzen de zurezko edo metalezko tresna burbuiladuna / Galga berean: maila berean, garaiera beran. / Ibilgailu edo makina bat geldiarazteko edo haren abiadura gutxitzeko tresna. ik. balezta"; galgaketa : Galgatzea; galgatu : "(Galgaren bidez) bi gauza edo gehiago maila edo garaiera berean jarri / Ibilgailu edo makina bat geldiarazi edo haren abiadura gutxitu, galga eman". // HiruMila: galga :"1 gramil, aparato para ensamblar mejor las maderas. 2 galga, freno. 3 nivel"; galgagailu : nivelador; galgaketa : "1 nivelación. 2 frenado, acción de frenar"; galgatu : "1 nivelar. 2 frenar"; galgatxo : "(anat.) frenillo"; galgatze : "1 nivelación. 2 (acción) de freno. 3 acción de marcar los tablones para serrarlos". // ElhHizt: galga : "1 nivel (instrumento para medir la altura). 2 freno. 3 grosor de una tabla; corpulencia; tamaño; talla de una persona. 4 (teknol.) galga (herramienta para medir). 5 gramil (de carpintero)"; galgaketa : "1 nivelación. 2 frenado"; galgatu : "1 nivelar. 2 frenar. 3 (teknol.) comprobar o adecuar con una galga. 4 trazar paralelas con un gramil". // Lur EF/FE eta EG/CE: galga 1 : frein / freno; galga 2 : niveau, échelon / nivel; galgatu 1 : freiner / frenar; galgatu 2 : niveler / nivelar. // Casve EF: galga : "1 niveau, mesure; 2 frein"; galgaketa : "1 nivellement; 2 freinage"; galgatu : "1 niveler, mesurer; 2 freiner". // HaizeG EF: galga : niveau; galgatu : gaver, bourrer, mesurer, niveler; Lh DBF: galga : "1 niveau; 2 serre-points; 3 épaisseur de planches; 4 corpulence des hommes; 5 terme de maçonnerie, mesure comparative d'égalité"; galgetan : "rifler, égaliser et raboter les planches"; galgatu : "mesurer, niveler"; galgatzale : "sergent, outil de menuisier". // PMuj DVC: galga : "1 nivel, nivelador (...) 2 gramil (carb.). 3 iguala (albañ.). 4 regulador. 5 torno, galga, retranca, freno de los carruajes. 6 calzadera, calce o freno de cuerda. 7 gatillo (carp.). 8 tamaño, estatura, corpulenia, talla. 9 contenido, capacidad, cabida (buque). 10 tara, peso muerto. 11 cuerpo, volumen, grosor. 12 grosor, lomo (del libro, del pan, ...). espesor, densidad, condensación de un líquido"; galgadura : refrenamiento; galgagile : frenero, que hace frenos; galgan : paralelamente; galga-saltzaile : frenero, que los vende; galgategi : frenería, tienda de frenos; galgatu : "1 nivelar, medir. 2 aplomar, poner vertical, a plomo. 3 aplanar, allanar, igualar, enrasar. 4 ensamblar, acoplar, endentar, encajar, ensamblar (...). 5 marcar los tablones para aserrarlos. 6 frenar, refrenar, reprimir, cohibir"; galgatxo : frenillo; galgatzaile : "1 nivelador, ra. 2 ensamblador"; galgatzale : gramil (carp.); galgatze : nivelación, allanamiento; galga-zain : guardafrenos; galgeta : "1 ebullición, hervor (...) 2 ensambladura, esamblaje, acopladura"; galgeta-lan : ensamblado, obra de ensamblaje; galgetau : nivelar, igualar maderas para ensamblarlas. // Azkue DVEF: galga : "1 nivel (...) 2 gramil, aparato para ensamblar mejor las maderas (...) 3 tara (...) 4 el grosor de las tablas y aun corpulencia de hombres (...) 5 término de albañilería, medida comparativa de igualdad"; galgatu : "1 medir, nivelar (...) 2 marcar los tablones para aserrarlos"; galgatzale : "gramil, aparato de carpintero"; galgetan : "1 igualar y nivelar maderas para ensamblarlas (...) 2 hirviendo, en ebullición".

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: galga eman.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "berba honen zentzu biak aipatu beharko lirateke, hots, balezta eta 'oreka kontrolatzeko tresna'" (1995-06-29)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (1997-04-25): 'honela formulatu da hautua: "Freno, h. galga" jarri ala biak parekotzat eman? Bozkatu da eta biak parekotzat ematearen aldekoak bi boto izan dira. Freno hitza baino galga hobestearen aldekoak, berriz, 13 boto izan dira. Horrenbestez, galga bere horretan utziko da. Hitz honekin batera, azpisarrera gisa, galga eman ere jasoko da. Eta freno bere lekuan sartu beharko da aipatu oharra ondoan ezarriz'.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.