gainditu, gaindi/gainditu, gainditzen
1 du ad. Atzean utzi edo gaina hartu; beste bat baino handiagoa edo hobea izan. Hemengo gauzak gainditu eta aitzinago igarotzeko. Ez ditu oraindik haur ohiturak zeharo gainditu. Urrikiak gaindi beza zorroztasuna. Behin bateko kontrakoen arteko etsaitasunak aski gaindituak ditugula dirudi. Haien hertsikeria eta ikuste laburra gauza askotan gainditua izan dela. Zerua baino goragoa da, infernua baino barnagoa da, haren hedadurak gainditzen ditu lurraren luzetasuna eta itsasoaren zabaltasuna. Perfekzioz aingeruak oro gainditzen dituzuna.
2 du ad. Zerbaitek (nekeak, loak, zamak...) norbait garaitu, menderatu. Bere kargaz gainditua. Beldurrez, una dakizkion aditzaileak edo loak gaindi ditzan.
3 du ad. Gain, oztopo edo kideko baten gainetik igaro. Iturriotz gainditu ondoren, berehala heldu zen Zelatungo barruti zabalera. Ibai lasterra gainditu nahiz, arraunketa gogorrean dabilen arraunlaria. || Oztopo eta eragozpen guztiak gainditzeko bidea.
4 du ad. Neurri, maila edo muga jakin bat pasatu. Legeak dio 30 dezibel ezin direla gainditu. Abiadura muga gainditu zuen.
5 du ad. Zerbaitek edo norbaitek eskatzen zaion gutxieneko ezagutza, gaitasun edo kalitate maila iritsi. Unibertsitaterako ezohiko hautaproba gainditu dutenak. Arauak xedatutakoa lagin guztiek gainditu dute. 91 entitatetatik zazpik ez zuten testa gainditu.
6 da/du ad. Gainezka egin; mukuru bete. Ibai euriz handitua gainditzen den bezala. Urak gaindituak dira. Odola gainditzen zaienean egiten duten borroka. Ikusten jendea zergaz gainditua, alde orotarik hertsatua. Bozkarioak dit bihotza gainditzen. Bihotza estutzen zion gainditu zitzaion negarrak. Pegarra gainditua dut azkenean. Neska gazte, aberats, dohainez gainditua.