Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza espresuki bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

espresuki
1 adb. Berariaz, aipatzen den helburuaz soilik edo bereziki. Espresuki etorri da saria jasotzera. Erakusketarako espresuki egindako lanak dira. Bertako udalak espresuki etorkinentzat antolatutako ikastaroen bidez.
2 adb. Berariaz izendatuz edo aipatuz. Ik. esanbidez; izendatuki. Teknika hori erabiltzea debekatzen du legeak espresuki. Idatziz jaso beharko da, espresuki. Testuak espresuki dio (...).
3 adb. Nahita. Ik. berariaz 1. Aurtengo edizioan, konturatu gabe, hiru zuzendari errepikatu dira; ez dugu espresuki egin, baina horrek erran nahi du aurreko arduradunen haritik ari garela.

Aztergaia: espresuki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Maileg 1993-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH argitaratuko datuak: a) adlag.ak dira: espres 1 (Gy: "Kopa eder batean, / espres eginean, / zerratzen nolaz ez dute?"); espreski IE 1 (Balad); espresuki 11: IE 10 (Lç 8: ex-; Mong, Larz Iru), EB 1 (MEIG); b) izond.ak 7 dira, guztiak espres (eta ex-) formakoak, eta guztiak IE: b1) 'agerikoa, esplizitua' adierako 5 (Lç 4: "nola Iainkoaren manu expresa den haren hitzari deus edeki eztakion ez eratxeki..."; "hark berak eman ukhan drauen testimoniaje expresez"; "Ezen hala dugu manu expresa promesarekin..."; "Eztrauzuegu manamendu expresez defendatu etzinezaten irakats izen horretan?"; Tt Arima: "hil baino lehen, eman zian kargu exprez bere domestikoer"); b2) 'berezia, hartarakoa' adierako 2 (Xa Odol: "Nonbait xapelketa eta holako besta bat zenean ahatik, izaiten nuen oto espresa: besta muntazailek berek enkargatzen zuten Jean Monlong, ene adixkide zena, ene harat hunat erabiltzeaz"); JE Med: '(sendagile) espezialista' adierakoa: "Zer egin holakoetan? Joan herriko medikuarekin, tenore deno, hiriko mediku espresarenganat"); c) tren-motari dagokion adierako tren expres bat (And AUzta: "Izar txiki-txiki aietan mundua sortu zanean tren expres bat atera balitza, oraindik ez etzala mundura alleatuko").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zaila da askotan adieren banaketa (ik. ondoan testuinguruak): a) adlag.ak: a1) espres IE 4 dira, 'berariaz, nahita, propio' adierakoak (A. Irigarai: "Lehen liburuko ipuinak , aurrendako espres idatziak dira"; Nere lehen katichima: "Familiako bilkura izaki-eta, norbeitek espres egiten badu ez etortzea, erakusterat ematen du, familia ez duela maite"; "Bakotchari igorri dauku aingeru bat, espres-espresa gure zaintzeko"; J. Haritschelhar: "Iduri zuen espres egina"); -ki osagaikoetan zaila da adieren araberako banaketa zehatza (ik. ondoan testuinguruak): espreski formakoak EB 23 dira: a21) 'izendatuki, esplizituki' adierakoak 15 (X. Mendiguren Bereziartu, I. Fernandez, J. Azurmendi 2, J.A. Lakarra, J.M. Torrealdai, Gramatika batzordea, Elhuyar Kultur taldea, Ondare eskualdaketa..., Gipuzkoako Lurralde Historikoko Foru-Instituzioen... 2, BEO 1990, EHAA 2; expreski 2: Jakin 1981, Oinarrizko legeria Bizkaian); a22) 'nahita, propio' adierakoak 4 (J.M. Torrealdai 2, R. Etxezarreta; eta esprexki 1: P. Larretxea); a23) adiera erabakigaitzekoak 3 (J.B. Ayerbe, I. Beristain, Egin 1985); espresuki formakoak 11: a31) 'izendatuki, esplizituki' adierakoak 7, IE-EB (Herria 1984; JMB in Euskal Herriko Mitoak, K. Muniain, GAO 1990 5); a32) 'nahita, propio' adierakoak 3 (Eustat, eta espresoki: J. Kalzada in Egin 1982); b) izond.ak: b1) 'agerikoa, esplizitua' adierakoak: espreso EB 3 (GAO: "finantzaketarengatiko gainkostuaren ebaluaketa arrazoitua eta espresoa"; EHAA: "Birraztertze errekurtsoan ebazpen espresoa eman"; "Birraztertze errekurtsoan ebazpen espresorik ematen ez bada"); espresu EB 8 (UZEI: "Euskaltzaindiak oraindainokoan horri buruzko azalpen espresurik eman ez duen arren"; GAO 5: "Ordenantza hauen 9 artikuluak aurrikusitako lizentzia oro deklarazio espresuaren beharrik gabe iraungiko da"; "Epe hori amaiturik, lizentzia deklarazio espresuaren beharrik gabe iraungiko da"; "Txostenak (...) arazo desberdinak aztertu beharko ditu bereziki eta era espresuan"; EHAA 4: "Errekurtso horretan, administrazio bidea agortuz, erabaki espresua ematen bada"; "geroztik erabaki espresurik egoten bada" ter); b2) 'hartarako egoki-berezia': espres IE 1 (Herria 1985: "Erredurak arta. Aurpegiak on du bustitzea. Badira hortakoak ere espresak"); c) 'geltoki nagusietan bakarrik gelditzen den trena' adierako expreso eta expresso bana, EB (I. Iñurrieta: "Talde-lan gisa, esaera eta hitz baliagarriak jorratu, hala nola: Txartel / Transbordo / Expreso"; X. Gereño: "Iluntzea zen Pariserako tren expressora igon zenean"); eta express posta EB 1 (Kultura eta Turismo Saila).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

espreski : DFrec 5, AB38 1 (eta ex- 1), AB50 3, HiztEn; espresuki : DFrec 3, AB38 1, AB50 2, HiztEn, Euskalterm 9. // Elhuyar Hiztegia: espres [adlag. 'expresamente'; adj. 1 'expreso' manatu espresak, 2 'exprés kafe espresa', 3 Madrid Irun espresa], espreski ['expresamente, ex profeso'], espresuki ['expresamente, ex profeso']. // 3000 Hiztegia: espreski ['a propósito, expresamente']; espresuki "ik. espreski". Ez dugu aurkitu ap. Lur EskolaHEn eta Casve Hiztegia II.

Bestelakoak
Forma berria da, eta hobestekoa lehiakideen kaltetan

eta ez espreski

Euskaltzaindiaren Arauak

adb.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "espreski [grafia proposatzen dut]" (1994-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]:  espreski hobetsiko luke; J. L. Davant: espresuki hobe.

 - Erabakia: BAgiria (1997-01-31): espreski / espresuki auzia hurrengo baterako uztea erabaki da.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.