Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza eskua luzatu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

eskua luzatu
1 ad.-lok. Besoa luzera guztian hedatu zerbait hartzeko edo erakusteko, zerbaiti heltzeko. Luzatzen du eskua, kutxari eusteko. Evak fruta debekatuari begiratu zion, eta ikusirik txit ederra eta jateko ona zela, eskua luzatu zion eta jan zuen. Neu ere zutitu egin nintzen, eta eskua luzatu nion, bostekoa emateko. Eskua luzatuz barrurako gonbita egin zion.
2 ad.-lok. Lagundu. Beharrean daudenei eskua luzatzea. Atzerrietakoei ere Josefek eskua luzatzen zien, eta zihoazkion guztiek eskatzen zutena bere ganbaretan aurkitzen zuten.
3 ad.-lok. zah. Jo. Gurasoari birao dongeren bat ezarri, edo eskua luzatzen diona.

Aztergaia: eskua luzatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Saio bat egin da 'lagundu' adierakoak lematizatzeko.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

eskua luzatu 'lagundu' adierako 6 ager. jaso dira, G-EB: Lard ("Gosete izugarri au Ejipto'n, ez ezik, auzoetan ere sortu zan; beragatik Ejipto'koai bezala, atzerrietakoai ere Jose'k eskua luzatzen zien, eta zijoazkion guziak, eskatzen zutena, bere ganbaraetan arkitzen zuten"); Arr May ("Bearrean daudenai eskua luzatzea, bera zerbaiten bearrean geratiko bada ere, oiei limosna bat emanaz"); NEtx Antz ("Nere illunpe larri au argitzeko, iñoren esku lagunik ez da luzatu"); Munita ("Eta nagusiak etekin geiago artuko ote luke ta obetogo ikusia izango ote litzake mendi sallak gorri-gorri edukita maizterrari eskua pixkabat luzatzen ez diolako?"); Lab SuEm ("Zergatik alkarri eskua luzatu ez? Borondate on pizka bat, Jainko bedeikatu!"; MEIG ("Ez nintzen hara [Arrasateko Biltzarrera] agertu (...) Zorionez, han eta hemen eta bestetan egona den gure Euskaltzainburuak eskua luzatzen digu, hango eta hemengoak elkartzen dituen zubi erosoa"); ik. OEH argitaratuan eskua luzatu AS 'jo' adierakoaren 3: Mg 2 ("Gurasuari birao dongaren bat ezarri, edo eskuba luzatuten deutsana", "Izan didilla illa Gurasoari birao gaiztoren bat ezarten diona, ta orobat luzatzen badio eskua") eta CrIc ("Eskuba luzatubaz, illaz edo illeraginaz").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

B-G, IE, EB dira eskua luzatu 'lagundu' adierako 7: J.A. Goiria ("Guztiai emon eta luzatu bear dautsegu eskua; maite ez gaitunari be bai; Jesusek maite dauan lez eta Jesusek oso-osoan maite dau"); Lab ("Ta iñoiz, edo beti, argalduta, erorita dauden erriak alkarri eskua luza bear diote"); P. Iztueta ("Umearen laguntza-eskaiak naturaz gurasoen biotzak kilikatzen dituanez, eskua luzatu bezaite, izkutuki barrukoenak baidakizkite"); Basarri ("Eusko Jaurlaritzak ere berriz, kontuak atera bearrak dauzka. Ainbat tokitan eta ainbat arazotarako dauka eskua luzatu bearra..."); Iratz ("Eskual-lurra eta / eskual-eliza / Ilunbez ilunbe / minez dabiltza: / Otoi! zeruan den / Aitari mintza / Gure ganat dezan / eskua luza"); Gte ("Hoiei eskua luzatu behar zaie"); J. Etxarri ("Nati Antxustegi ondarrutarrak ere luzatzen die lantzean behin eskua taberna kontutan laguntzeko"); esku luzatua(ren polika) 2: M. Pagola ("Maurice Thorez, kristauenganako esku luzatua-ren politika sortu zuena"); J.M. Torrealdai ("AKren esku luzatua").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

eskua luzatu : DFrec 2 ('lagundu': "beste herri ukatueri eskua luza diezaiegun", "zenbait erakunde eta diruetxeri eskua luzatu ohi dio zuloa estaliko badu"), AB38 1 ('alargar la mano'), HiztEn (AS: 'lagundu'), LurE (adib.; s.u. luzatu: "eskua luzatu zion") // Ez dugu aurkitu ap. AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

eskua luzatu : EuskHizt (eskua(k) luzatu: adib.: "eskuak altxatu, zabaldu, luzatu, hedatu"), ElhHizt ('poner la mano encima; pegar, golpear'), Casve EF (esküa lüzatü: s.u. luzatu; allonger la main), DRA (adibideetan, s.u. luzatu; Mg CO: OEHko testuinguru berean), PMuj DVC (esku-ren adibidetan: 'proteger, amparar, prestar apoyo'; eta luzatu-ren adibidetan: "tender o alargar la mano, B robar") // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Orain arte erabili gabea da, baina gaia ere bai

idatziz erabilia da, asko ez bada ere (ezaguna du P. Xarritonek, 'lagundu' adierakoa).

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

luzatu: -a.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

esku sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

1 lagundu. 2 jo.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.