eskaintza
1 iz. Eskaintzea. Lausenguz eta eskaintza ederrez engainatu. Eskaintza-ogiak.
2 iz. Liburu baten lehen orrialdeetako batean, hura norbaiti eskainiz, jartzen diren hitzak. Mikel Martinez aktoreak hasiera eman dio ekitaldiari, eta liburuaren eskaintza irakurri du.
3 iz. Mezaren partea, Jainkoari ogia eta ardoa eskaintzen zaizkiona. Ik. ofertorio. Eta eskaintza amaitutakoan azpiltxoa niri kenduta, aldare gainean ipintzen zuen. 4 iz. ekon. Merkatuan eskaintzen den salgai kopurua. Eskaintza-eskarien legea.
5 iz. merkat. Produktu jakin bat ohi baino merkeago saltzea. Deskontuak eta eskaintzak. Arau horrek, eskaintzak eta antzeko salmenta-sustapenak arautzen ditu.
6 iz. zuz. Kontratu bat gauzatzeko proposamena, alde batek egiten duena eta harentzat loteslea dena. Eskaintzarik onena aurkezten duen lizitatzaileari esleituko zaio kontratua. Eskaintzak idatziz aurkeztuko dira eta haien edukia isilpean gordeko da lizitazio epea amaitu arte.