esan1, esan, esaten
1 du ad. Hitzen bidez, ahoz nahiz izkribuz, gogoan dena adierazi. Ik. erran1. Norbaiti zerbait esan. "Bai" esan. Hori esan dit. Etorriko dela esan zuen. Eliasek zazpi bider esan zion itzultzeko. Esan iezaguzu zeure iritzia. Dendetan ingelesez esaten dira prezioak. Ez dizut bi aldiz esango. || Meza esan. || Ea zer dioen. Hitzaurrean dioenez. 2 du ad. Errezitatu. Bi gazte, portugesez olerkiak esaten.
3 du ad. (Otoitz bat, arrosarioa...) errezatu. Mahaia asmatu zuenaren alde, aitagure bat esango dugu.
4 dio ad. Izendatu, deitu. Zeri esaten diozu txahala eta zeri urrixa? Ez zaio beleari uso esaten, ezpada bele. Handia izango da eta Jainkoaren Semea esango zaio. Gure artean, erdaldun, euskaraz ez dakienari esaten zaio.