eme2
1 adj./iz. Ernaldua izan daitekeen sexukoa. Ik. urrixa. Anton. ar. Abere bikote bat, arra eta emea. Behia, zezenaren emea. Zerri handi bat, emea. Lehoi eme haserretua baino haserretuago. Palmondo emea. Lore emeak. 2 adj. Sexu horri dagokiona. Gameto emeak.
3 iz. adkor. Emakumea. Eme ergel hori! Eme ederra, hire ahizpa!
4 adj. Zenbait gauza osatzen dituzten bi atalez mintzatuz, zuloa duena, beste atala sartzen dena. Atal emea.
5 adj. Biguna, leuna, otzana. Ik. ezti2. Bihotzez eme direnak. Anitz haur, txiki direno, eme eta gozo dira, baina adinarekin etortzen dira mutiritzera. Jesusen Ama emea. Hitz emeak eta eztiak. Ahots emea. Mintzo emeak bihotz gogorra bera dezake. Haize eme batez. Jainkoaren lege santua, hain uztarri emea eta karga arina. Lurralde emea, mendixka bigun hutsek bulartua.