1 emaitza denbora egin bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z9:OEH:AS | 2018-02-13 | Azpisarrera gisa onartzekoa |
OEH: DENBORA EGIN. Pasar el (un, mucho, etc.) tiempo. v. DENBORA IGARO. Eta han zerbait denbora egin zutenean. Lç Act 15, 33 (He egin [...] zenbait denbora; Ol, Ker egonaldi bat eginda, IBe denboraldi bat egin; TB egon, Dv egotu). Preparatzen zenbat denbora egin behar duzun. EZ Eliç 137. Zeintzuek komulgatu ondoan denpora gutxi bat eginda dijoazan Elizatik beren zer egiñetara. Mg CC 238. Biarrian egiten dan denporia. Astar II 68. Get-en zerbait denbora egin zuen. Lard 170. Elkarrekiñ denbora asko egiteko asmoan. Urruz Urz 36. Denbora luzea egin zuan artan. JAIraz Bizia 115. Ez gendun denpora asko egin Toledon. Alzola Atalak 71. Ez dakitela leku artan zenbat denbora egin genduan. AZink 93. Denpora guzti ori, iñora urten barik, erromeri utsian egin genduan. Gerrika 236. "Denboria eiñ, hacer tiempo, matar el tiempo. Denboria eitten nago, afaittarako ordura arte" Etxba Eib. Gurdiaren gañean / gure ama Flora, / [...] egiten denbora, / laster uda berrian / joateko kanpora. Echag 255.
denbora egin 283.
denbora egin 75: Agustin Otsoa 6 (Nahikoa denbora egin dut belaunak ahulduta), Anjel Lertxundi 12 (Irakaslea, tarimatik jaitsirik, atzera-aurrera dabil mahai-ilaren artean, guk poema ondo irakurri bitarteko denbora egiten), Aingeru Epaltza 3 (Beren herrietatik egotziak hainbertze denbora egin ondoan, gogoz zeuden itzultzeko), Ramon Saizarbitoria 2 (Ez dakit zenbat denbora egingo genuen batak bestearen aurrean, txitxarren karrankek astunago egiten zuten isiltasunean), Arantxa Iturbe, Pello Salaburu, Jokin Urain
Adierazle egokia da, oso erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.
Azpisarrera gisa jasotzekoa denbora sarreran.
Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.