Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza bezala bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

bezala
1 Berdintasunezko erkaketa adierazten duen hitza. (-(e)n menderagailua hartu duen aditz jokatuaren eskuinean, nola galderari erantzunez). Ik. eran 1; legez2. Hitz egiten duen bezala idazten du. Nahi lukeen bezala gertatzen ez bazaio ere. Guztiok dakigun bezala. Ohi duen bezala. Orain ene aldia da, lehen zurea zen bezala. Diren adina eta diren bezala aitortuz.
2 (-tzeko atzizkiaren eskuinean). Ezpainak luzatzen dituzte zenbaitek, ostra irensteko bezala. Ingurunera behatzen dute, eta burua goiti, guardia egiteko bezala altxatzen dute.
3 (Aditza ezabaturik). Aitak (egiten duen) bezala egin behar duzu. Lehen bezala datoz. Beti bezala. Gurean, beste nonahi bezala, ez dira asko izan egiazko lirikoak. Borrokan bezala ari direla. Zeruan bezala lurrean ere. Euskararekin gutxi bezala zaletua. Gauzak behar bezala egiteko. Nahi bezala atera zaizkio kontuak. Ahal bezala. Hoa tximista bezala!
4 (Baldintzazko perpausekin). Beste zerbait galdetu balio bezala.
5 Gisa. (Izen soilaren eskuinean). Azken helburu bezala hartuta. Hiruretan Lizardik du agian idazle bezala entzuterik handiena. Guraso bezala duten erantzukizuna. Euskaldunok maiz hartzen baitugu aditza mintzagai bezala.

Esaera zaharrak

Adiskideaz egik urreaz bezala, ikertu gabe har ez dezaala. Gure katuak buztana luze, bera bezala besteak uste. Haritzak azala ametzak bezala, zaharrak ezin dagike gazteak bezala.

Aztergaia: bezala

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: ez bezala: gauzak lehen ez bezala begietaratzen zitzaizkion, ez bezalako: uste ez bezalako aldakuntzak dakartzate urteek.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

ez bezala ("gauzak lehen ez bezala begietaratzen zitzaizkion"), ez bezalako ("Uste ez bezalako aldakuntzak dakartzate urteek")

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.