Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza barne bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

barne
1 iz. Barrena, barrua. Barne guztia eritua du. Etxe-barne hartako usain onaren oroitzapena. Kanpoa ederra eta barnea gaiztotua duten fruituak. Kristalen barne-egitura ezagutzeko. Lehengo alaitasuna barne bake bihurtu zait.
2 (Leku atzizkiekin, singularrean. Dagokion izen sintagmak -en atzizkia hartzen du, baina bizigabe bati badagokio eta determinatzailerik ez badu, atzizkia eta mugatzailea gal ditzake). Azken kapituluaren barnean. Gure gorputzak piztuko eta ilkiko direla egun batez lurraren barnetik. Laborariaren etxe barnean. Leize barnera eramateko. Eliz barneko eztabaidak (Ik. barneko 1). || Bihotzaren barne-barnetik oihu egiozu Jainkoari.
3 (Dagokion izen sintagmarik gabe). Sar zaitez barnera. Goazen barnerat, apur bat pausatzera. Kanpotik zuri eta barnetik beltz. || Ez naute inoiz hunkitu barne-barneraino. Badaki, bai, barne-barnera zulatzen.
4 iz. Ipar. Gela. Barne handi apal bat da sakristia. Barne hau jauregiko belartegia zen.
5 adb. Aipatzen den gauza ere barne dela. (Dagokion izenaren ondo-ondotik). Ik. barne izan. Baiona ingurua, Hiriburu barne. Seme-alaba guztiak, txikienak barne. Ekainaren zortzitik hamabira, egun biok barne. Salneurria, 5.000 pezeta, zergak barne.
6 adj. Sakona. Leize barne honetan zer dut ikusgarri?
[Oharra: Euskaltzaindiak, -en barne egon esapideak eta kidekoek euskara idatzian izan duten erabilera kontuan harturik, esapide horien ordez, -en barnean egon eta kideko esapideak erabiltzea gomendatzen du].

Aztergaia: barne

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:HBB 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1993-01-27 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

metro barne

Euskaltzaindiaren Arauak

barne 1 iz. 'barrena, barrua': barne medikuntza. 2 Ipar. iz. 'gela'. 3 adlag.: salneurria, 5000 pezeta, zergak barne; ekainaren zortzitik hamabira, egun biok barne; *-en barne egon e. -en barnean egon / AS: barnean, barneko, barne-luzegoa* e. habearte, barnera, barneraino, barnetik, barneti(ka)ko, barnez, barnez barne

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: barne hartu , barne izan .

Informazio osagarria
Leku-denborazko izenen eratorriak

cf. OEHko azpisarrerok: barnean, barneko, barnera, barneraino, barnerat, barnetan, barnetik, barneti(ka)ko, barnez, barnez barne

Informazio lexikografikoa
Kategoria

I iz.: 1 'barren, barru'; 2 'gela'; II adlag. ("Salneurria: 5.000 pezeta, zergak barne"; "Ekainaren zortzitik hamabira, egun biok barne"); III ("barne-medikuntza")

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "berba honek semantikaren ikuspegitik (ez etimologikoki noski) ez dauka zerikusirik barren hitzarekin, eta iruntziz, jakina. Azken honek ez du hor esaten den bezala barru esan gura, beheko aldea baino, eta gainera berba hori erabiltzen den toki guztietan horretara erabiltzen da: prakabarrenak, landabarrena, barrenean dago: beheko aldean, ez barruan. Barrenak agintzen dit esakeran bai du barrukoa esan gura, baina nik dakidala hori da salbuespen bakarra. Kontuz ibili horretan!" (1995-01-10)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  barne arazoak, barne (arazoetarako) ministroa gehi litezke.

 - [E103]: "ikus barna hartu du = gaitzitu zaio".

 - [E116]: "Uste dut, hala ere, hemen ez duela tokirik PXk dioenak. Izatekotan ere, barna sarreran sartu beharko litzateke, berak dioena hala baldin bada".

 - [E208]: "E123k ematen dituen arrazoi berberak eman ditzakegu beste arloak ere jorratzen ditugun gainerako idazleok ere. Zabalxeago jokatu beharko genuke".

 - Erabakia: Erabakia (2004-10-29): "barne | EArau: 1 iz. 'barrena, barrua': barne medikuntza. 2 Ipar. iz. 'gela'. 3 adlag.: salneurria, 5000 euro, zergak barne; ekainaren zortzitik hamabira, egun biok barne; *-en barne egon e. -en barnean egon; barne(-)arazoak: barne arazoetako ministroa; barnean, barne(-)bakarrizketa, barneko, barne-luzegoa* e. habearte, barnera, barneraino, barnetik, barneti(ka)ko, barnez, barnez barne, Eta bere lekuan barna hartu gehitu, 'gaitzitu, biziki hunkitu' esanguraz, adibide honekin: esan diodana barna hartu du".

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.