antolatu, antola, antolatzen
1 da/du ad. Konpondu, atondu. Sareak antolatzen ari zirela. Peza makurtuak zuzentzeko eta higatuak antolatzeko. Hezur hautsiak antolatzen ere ba omen zekien. Garbitu eta antolatu zuen barne hura egin zitekeen bezain ongi. Ile hori antolatu behar dinagu. Zure joan-jinetan denbora asko galtzen duzu; zaude gurekin, antolatuko gara nolabait (Ik. moldatu1 4). Ez zaiteztela izutu; gauzak antolatuko dira. 2 du ad. Prestatu, adelatu; egituraz hornitu. Jendea lerroetan antolatu. Behar zituen bere lan berriko gauzak antolatu. Gela, bulego bat antolatu. Ezin hobeto antolatutako jantoki zabalean. Nola antolatuko zenuke gure herri museoa? Emazteak eman zizkion, ontsa antolaturik bi poltsatan, eraman beharrak oro. Lursailak antolatu. Azpiegitura hobeki antolatu. Irakaskuntza antolatzeko.
3 du ad. Moldatu; ondu. Mikelek haurrentzat ipuin polita antolatu du: Lainoa eta izarra. Euskaraz ez zuen beste libururik antolatu zoritxarrez. Euskara ez dela beste hizkuntzetako hitzez moldakaizki antolatutako hizkera barregarri bat baizik.
4 du ad. Zerbait nola egin behar den erabaki eta horretarako behar den guztia prestatu. Lehiaketa bat, jaialdi bat, ibilaldi bat antolatu. Herri-afaria antolatu da Seguran Realaren igoera ospatzeko.
5 du ad. Egokitu, moldatu. Testua oraingo idazkerara antolatzea beste aldakuntzarik gabe. S. Lagerlof-ek moldatutako ipuina, gaur guk irratirako antolatua.
6 da ad. Norbaitek bere burua konpondu, txukundu. Antola zaitez apur bat kalera irten baino lehen. Joanes ederki bizarra kendurik, ezkontzarako egin zitzaion jantziaz antolaturik.
7 da ad. Ipar. Ados jarri, bat etorri. Antola zaitez zure etsaiarekin, bidean harekin zoazen bitartean. Izan dira erran dutenak ezin antola daitezkeela Jainkoaren justizia eta jatorrizko bekatua.