1 emaitza adar bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Araua: | Z3:EArauB | ||
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z1:BatHizt | 1993-09-29 | Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz |
adar, ada-
azpisarrera gisa gehituz: adar-zulo ; eta adib. gisa: adar-oker.
adib., 1. animalien hezur-luzakina ("akerrak adarrak okerrak ditu"); 2. zuhaitzen enborretik ateratzen den besoa ("pagoaren adarrak moztu"); 3. musika-tresna ("adar-hotsa entzunda"); 4. hed. bidearen, zientzien, etab.en zatia (???)
- [I108]: "adierak" (1993-02)
- [I102]: "hitz honek badu 5. zentzu bat, Bilboko erdaran oraino ere, eta euskaratik mailegatua, entzun daitekeena: sirena. "Lantegiko adarrak 12etan jotzen du egunero"" (1995-01-10)
- [K204]: "eta adarburu: taula batetan "un noeud"; calzador. Bada ere "ortzadar", "deiadar"" (1995-01-13)
- [E208]: 'Hitz honek, gutxienez beste bi adiera hauek izan beharko lituzke: 5. aulkiaren bizkarraldea edo ohearen atzeko aldea. 6. zapatak janzten laguntzeko tresna, gaur eskuarki metalezkoa. Biak Orotarikoan ageri dira'.
- [E123]: 'biak jaso daitezke. Nolanahi ere, askoz hobeto dokumentaturik dago OEHn 5. adiera, 6.a baino; azken honetan, hiztegietako aipamena bakarrik ageri da. Baina egokia izan daiteke, batez ere 'calzador' esateko besterik ez badugu'.
- Erabakia: Erabakia (2001-05-25): 'aipatutako bi adiera berri horiek ere erantsiko zaizkio adar sarrerari'.
Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.