Euskaltzaindiaren Hiztegia

20 emaitza musika bilaketarentzat - [1 - 20] bistaratzen.

musika1
1 iz. Hotsak arau jakinen arabera konbinatzeko artea; antolaketa horren araberako emaitza. Musika eder bat edo poema bikain bat. 1600etik aurrera musika instrumentalak ahozko musikak besteko garrantzia izan zuen. Musika entzuten. Pianorako musika. Meza-musika. Zeruko musika. Olerki bati musika jarri. Kantuz eta musika-soinuz. Musika hots isila. Zumaiako nazioarteko musika-jaialdia. Musika irakaslea. Musika elkarteak. Bilboko kontserbatorioan egin zituen musika-ikasketak.
2 iz. Musikaren adierazpen idatzia. Musika irakurtzen dakiena.
3 iz. Musika gogorarazten duten hotsen saila. Txorien musika. Haren hitzen musika.
musika2
iz. Batez ere Ipar. Iseka. Bortz burla eta musika egin zizkioten lagunek.
musika banda, musika-banda
iz. Haize eta perkusio instrumentuak jotzen dituzten musikarien taldea. Ik. banda 2. Herriko musika-banda. 13:30ean Milagroko musika bandaren emanaldia, Durana kalean.

Aztergaia: musika-banda

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:018 2003-07-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-03-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: MUSIKA-BANDA. Banda de música. Baserri txikiko musika-bandeak eta orfeoiak. Kk Ab II 125. Eibarko musika bandiakin. SM Zirik 84. Orixe da guk [...] musika-bandaren lenengo izan genduan zentzuna. JAzpiroz 144. v. tbn. Arti Ipuin 57. AZink 97. Insausti 109.

adib: musika1 2 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Kantuz eta musika-soinuz. Musika hots isila. Zumaiako nazioarteko musika-jaialdia. Txistulariak lehenbizi, musika taldeak hurrengo. Herriko musika-banda. Musika-tresnak. Musika irakaslea. Musika elkarteak. Musika notak. Musika-terapia. // banda 2 iz. Haize eta perkusio instrumentuak jotzen dituzten musikarien taldea. Bertako musika banda ere izaten zen herrian. Hileta martxak jo zituen udal bandak.

musika(-)banda 979: DiarioVasco 353, Uztarria 269, Berria 214, Goiena 52, EiTB 41, Deia 25, Argia 13, Elkar 5, ElCorreo 4, Karmel 3.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

musika(-)banda 85: Berria 22, Herria 4, Edorta Jimenez 13, Mirentxu Larrañaga 6, Lopez de Arana 5, Felipe Juaristi 4 , Koldo Biguri 3, Pako Aristi 4, Jon Arretxe 23, Xabier Mendiguren Elizegi…

Bestelakoak
Jatorrizko forma

musika banda, banda.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak

Adierazle egokia, eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa musika sarreran.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: azpisarrera moduan musika-banda, musika-talde, musika-kontserbatorio eta musika-eskola sar litezke, maiztasunagatik eta maiz karteletan ageri direlako.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-07-12): Lantaldeak proposatu duen musika-tresna adibidea jasoko da, eta besteak H1.1 lantaldearen esku utziko dira.

musika egin
ad.-lok. Musika-lanak ondu; musika interpretatu. Filmetarako musika egiten zuen. Guk musika egitea dugu helburu; agertokira igotzeak bizirik sentiarazten gaitu. Egun oso-osoan gereziaren hezurrarekin hortzen teklatuan musika eginez.

Aztergaia: musika egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-03-07 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-03-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: MUSIKA EGIN a) Interpretar música. Laur haizeek ere egin ohi die musika. EZ Man II 17. Zer tenore hauta musika egiteko! Gy 179; b) (Volt, Urt I 476). Burlarse. "Moquer, moziko egitea [sic]" Volt 97. Limak ziola aldiz hula trankill egiñ musika. Gy 135 c) Componer música. Musika egiteko ta ele-ederrerako, mintzoa, soinua bear ditu. Or Y 1934, 83. Nihaurek musika egiten jakin izan banu, engoitik banuen kantu gehiago eginik. Xa Odol 67.

musika egin 464: Berria 197, EiTB 60, Aizu 19, Argia 82, DiarioVasco 34, Deia 33, Elkar 12, Uztarria 9, Consumer 6, Goiena 5, Jakin 4, HABE 2, Elhuyar.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

musika egin 101: Berria 79, Herria, Felipe Juaristi 6, Bernardo Atxaga 3, Rataplan 2, Pako Aristi, Koro Navarro, Edorta Jimenez, Marzel Etxehandi…

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

eraikuntza librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia, eta azpisarrera gisa sartzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa musika sarreran.

musika eskala, musika-eskala
iz. Eredu baten arabera antolaturiko musika noten hurrenkera. Mendebaldeko musika-eskala finkatu aurretik, bestelako tonuak erabiltzen ziren euskal kantugintzan.
musika kate, musika-kate
iz. Musika erreproduzitzeko eta grabatzeko hainbat atalez osaturiko tresna.
musika nota, musika-nota
iz. Musika-soinu bat adierazteko ikurra; soinu hori bera. Do, mi eta sol musika-notekin soilik konposatu dituen hiru piezak aldi berean entzuten dira. Solfeoaz bestelako hizkuntza erabiltzen du eta ez du musika notarik erabiltzen.
Loturak

Aztergaia: musika-nota

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2022-02-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 38, EPG: 13, ETC: 236

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0; Adorez: 0; Labayru: 0.

Bestelakoak

musika 2 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Kantuz eta musika-soinuz. Musika hots isila. Zumaiako nazioarteko musika-jaialdia. Musika irakaslea. Musika elkarteak. Musika notak. Musika-terapia. nota1 1 iz. Mus. Musika-soinu bat adierazteko ikurra; soinu hori bera. Musika-notak. Doinuaren notak. Kantariak ahots gardena eta garbia lortzen du nota altuetan.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Jasoa dago adiera hau nota sarreran, baina maiztasun handia du eta beraz, forma osoa azpisarrera gisa jasotzea proposatu da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da musika eta nota sarreretan.

musika talde, musika-talde
iz. Musikari taldea. Txistulariak lehenbizi, musika taldeak hurrengo. Oihuka diskoetxearekin kaleratu du Urgabe musika taldeak disko berria. Astebururako folk musika taldeak ekarriko dituzte.

Aztergaia: musika-talde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-03-07 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2014-11-11 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2023-12-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): musika(-)talde 936: Aizu, Deia 9, Elhuyar 8, Consumer 2, Berria 355, EiTB 312, Jakin 10, Argia 88, DiarioVasco 151.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: musika(-)talde 217: Berria 91 (“Sustraia Lapurdiko musika taldearen seigarren diskoa, 'Beti bidean', besta giroan murgiltzen da“), Herria 59 (adib.: “Irrintzina musika taldea hor zelarik bazterren airosteko”, “Aratsaldean, musika-taldeak karriketan eta pilota partida esku huska herriko plazan”), Felipe Juaristi, Iñaki Arranz, Xabier Olarra, Jon Arretxe, Josu Zabaleta, Pello Salaburu, Xabier Mendiguren Elizegi, Pablo Sastre, Unai Elorriaga, Unai Iturriaga, Oskar Arana, etab.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "(musika) taldea = grupo musical".

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

Elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta hedatua dago.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

dantza(-)talde aztertzean azpisarrera ziren antzerki(-)talde eta musika(-)talde ohiko lexia egitea proposatu da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa sartzekoa musika sarreran.

musika terapia, musika-terapia
iz. Musika baliatuz egiten den terapia, bereziki arazo psikologikoen sendabide bezala erabiltzen dena. Musika-terapiako tresnen artean, ezagunak dira Tibeteko lamen ontziak.
Loturak

Aztergaia: musika-terapia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-03-07 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2022-02-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB:0 , EPG: 1, ETC: 60

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: musika-terapia musicoterapia; Adorez: musika-terapia: terapia musical; Labayru: musika-terapia 1 iz. musicoterapia

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: musicoterapia / EEgunk: "musika-terapia († musikoterapia)"

musika 2 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Kantuz eta musika-soinuz. Musika hots isila. Zumaiako nazioarteko musika-jaialdia. Musika irakaslea. Musika elkarteak. Musika notak. Musika-terapia.

Lantaldearen irizpideak
Beste sarrera batean argitzekoa

adibide gisa arautua s.u. musika.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta azpisarrera gisa jasotzea proposatu da, musika(-)terapia forman.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da musika eta terapia sarreretan.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K104]: [ik. oharra, s.u. droga] "droga sarreran droga-menpekotasun sartu behar da (ez drogomenpekotasun, zeren eta gaztelaniaren lege bat ari baita euskaran eragiten hitz hori horrela hartzean (...) Gauza bera gertatzen da, esate baterako, musikoterapia hitza hartzean, euskaraz musika-terapia izan behar baitu nire ustez" (1994-11-04)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: adibidean ez da (-) jarri behar.

 - Erabakia: Batzordea (JAA, MA, IS): onartu da.

musika tresna, musika-tresna
iz. Musika sortzeko erabiltzen den tresna. Ik. instrumentu. Museoaren beste areto batean antzinako musika-tresnak jasotzen dituzte. Harizko musika-tresna jotzaileentzako Nicanor Zabaleta beka. Musika-tresna elektrikoak erabiltzen hasi ziren, gitarra elektrikoa, baxu elektrikoa eta bateria konplexuak, esaterako.
musikagile
iz. Musika-lanak egiten edo idazten dituen pertsona. Ik. musikari. Beethoven, Wagner, Debussy eta Ravel dira gogobeteko dituen musikagile batzuk. XX. mendeko amerikar musikagileak.

Aztergaia: musikagile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

musikagile, konposatzaile.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-gile.

musikagintza
1 iz. Musika-lanak ontzea edo jotzea. Ondarroar honek ibilbide oso luzea du musikagintzan. Bertsolaritzan, dantzan edota musikagintzan dabiltzan sortzaileak antzokietan bezala plazetan aritzen dira Euskal Herrian.
2 iz. Herri baten edo egile baten musika-lanen multzoa. Sean Keane Irlandako musikagintzako ahots berezienetako bat da. Euskal musikagintza.

Aztergaia: musikagintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-07-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2012-05-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

musikagintza 3: J. Amezaga 2 ("Azken hiru hamarkadetako musikagintza" eta izenburu batean: "Euskal kulturaren berpizkundea musikagintzan"), Napartheid 1996 ("Ez dut uste musikagintzan ezberdintasun handiegirik dagoenik gizonezko edo emakumezkoek egindakoaren artean"); musika letragintza 1, O. Araolaza (izenburu batean, "Musika letragintza auzitan").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

musikagintza : AB38 4, AB50 5 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

musikagintza : HiruMila (composición musical, creación musical, oficio de músico) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

musikagintza 52: Iker Barandiaran 4, Uxue Alberdi, Argia, Jon Torner, Berria 4, Jon Abril 3, Naiara Elola, Ainhoa Oiartzabal, Edu Lartzanguren, Migel Zeberio, Ibai Maruri, Irune Berro, Ane Olaizola, EiTB 31.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: musikagintza 22: Berria 18, Herria, Koldo Izagirre, Eneko Bidegain, Juan Garzia.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Jatorri-osaerak gorabehera, hedatu-nagusitua da

erabilia da, eta hedatua.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-gintza osaerako librea.

musikal
1 adj. Musikarena, musikari dagokiona.
2 adj. Musikaren ezaugarriak dituena. Esango nuke nobelaren egitura tonala dela, musikala ia.
3 adj./iz. Filmez, antzerkiez eta kidekoez mintzatuz, elkarrizketekin batera, pasarte kantatu eta dantzatuak dituena. Hollywoodeko komedia musikalak. Filmaren azken eszenak musikal batetik ateratakoa zirudien.

Aztergaia: musikal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:11 2001-03-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

EEgunk: "musikal".

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-al izond. erref.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: iz. kategoria gehitzea. || Ereduzko prosa Dinamikotik ateratako adibideak: "komedia edo musikal ataleko film onena" (Berria), "makina bat aldiz taularatu da, antzerki-lan edo musikal forman" (Julen Gabiria).

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-07-12): "iz." kategoria ere aipatzea erabaki da: «musikal izond. eta iz.».

musikaldi
iz. Musika-jaialdia, musika-kontzertua. Musikaldiaren lehen zatian.

Aztergaia: musikaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

kontzertu, musikaldi.

musikalki
adb. Musikaren aldetik, musikari dagokionez. Diskoan hainbat abesti zaharren bertsio musikalki landuagoak eta emakumezko ahots bat sartu dituzte.

Aztergaia: musikalki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-11-12 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh178 2020-11-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2011-03-03): musikalki 54: Berria 38, EiTB 4, Jakin, Argia 7, DiarioVasco 4. // musikalki 178: Aizu 11, Argia 24, Berria 86, Deia 17, DiarioVasco 18, EiTB 5, ElCorreo, Elkar 2, Erlea 3, Goiena 7, HABE, Jakin 2, Uztarria.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: musikalki 25: Berria 24, Anjel Lertxundi.

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

Eraikuntza librea da.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Maiztasun handikoa eta jasotzekoa.

musikaltasun
iz. Musikala denaren, musikaren ezaugarriak dituenaren nolakotasuna. Poemen musikaltasuna interesatzen zitzaion istorioa bera baino gehiago. Niri, esaterako, euskararen musikaltasuna zoragarria iruditzen zait.

Aztergaia: musikaltasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2014-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): musikaltasun 40: Aizu 2 (adib.: “Baina, orain, irudia bazterrera utzi eta berriro itzuli nahi diote lehentasuna musikaltasunari”), Consumer 4 (adib.: “Proba horretan, musikarekin azaldu dugun bezala, izangaien musikaltasun eta baldintza fisikoak aztertzen dira, ezagutza alboan utzita, teorian behintzat, horrelakorik ez baitu”), Berria 19 (adib.: “Prégardien tenorrak musikaltasunez abestu”), EiTB (“Clarkek musikaltasun exhibizionista, Millerrek "slapping" mugitua eta Woodek mailuketa ikusgarria”), Argia 14 (adib.: “Zer musikaltasun topatu duzu Kuban?”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: musikaltasun 38: Berria 23 (adib.: “Euskal Kultura izugarri gustatzen zait, kantuek eta hitzek duten musikaltasuna”), Ana Urkiza 6 (adib.: “Musikaltasun propio bat bilatzen dut”), Iñaki Arranz 4 (adib.: “Oihartzun jolas huts hau, musikaltasunari zor dionak, zentzuz betea agertzen da adibide hautatu batzuetan”), Koro Navarro 2 (adib.: “Poemen musikaltasuna agerikoa da”), Josu Zabaleta (“Erabil dezagun zentzu ia ezin atxikizkoa duten izen, aditz, adjektibo gutxiago, baina erabil dezagun esaldi mota gehiago, modu gehiagotan eratuak, senez ebakiak, egokitasun handiko musikaltasun eta erritmoz jantziak”), Koldo Izagirre (“Elgetak aniztasuna ekarri zuen, musikaltasuna, aldaeren grazia eta sortzearen gozoa”), Xabier Mendiguren Elizegi (“jatorrizko musikaltasunaren kutsu bat gordetzen saiatuko naiz”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es musicalidad / fr musicalité: Elhuyar: musikaltasun / Nolaerran: - / Zehazki: musikaltasun / Labayru: musikaltasun, doinutasun / Adorez5000: musikaltasun.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta hedatua dago.

musikari
iz. Ogibidez musika egiten eta, bereziki, musika jotzen duen pertsona. Ik. musikagile. Jazz musikaria. Orkestra batean jotzen duen musikaria. Euskal abeslari eta musikariak. Musikari taldea.

Aztergaia: musikari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1996-01-23 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Quorum hobea izatean erabakitzeko utzia
Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ari/-lari.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: " musikari / musikalari: eguneroko lanean sortu (...) zenbait zalantza (...) hobestu ditugun hitzak beltzez ipiniz" (1994-07-22)

musikatu1, musika/musikatu, musikatzen
du ad. Testu batez mintzatuz, musika jarri. Xabier Letek Lizardiren poemak musikatu ditu.
musikatu2, musika/musikatu, musikatzen
du ad. Ipar. Iseka egin. Musikatzen ere zuten ikasleek, ez zituela gure lanak hurbildik zaintzen.
musikazale
adj./iz. Musikaren zalea dena. Ik. melomano. Musikazale porrokatua genuen Pitagoras zaharra. Musikazale zen familia batean jaioa.

Aztergaia: musikazale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-zale.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.