Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza bizitza bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

bizitza
1 iz. Izaki baten jaiotzatik heriotzara doan denbora-bitartea. Ik. bizialdi; bizi 15. Bizitza heriotzan amaitzen da. Bizitzako egun guztietan. Bizitzan igarotako nekeak. Bizitza guztia iraun behar duena. Napoleonen bizitza. Bere bizitzako gertaera guztiak. Haur ginelarik, geure bizitza bestek zuzentzen zuen. Jesusen bizitza agerikoa. Bizitza labur honetan. Bizitza honetan eta gero bestean.
2 iz. Bizimodua. Bizitza gaiztoa utzirik. Bekatuari uko eginik, bizitza berri bat hasteko. Obra mardula utzi digu eta bizitza eredu beteagoa.
3 iz. Bizia, landareen eta animalien oinarrizko nolakotasuna. Hondatu zituen Jainkoak bizitza zuten izaki guztiak.
4 iz. Etxe batean, solairu bakoitza; bereziki, etxebizitza. Lehen, etxeetan, solairu bakoitzean bizitza bana zegoen. Gure goiko bizitzan bizi den atsoa. Launa bizitza solairuko. Hamar bizitzako etxea, etxola artean bezain nabarmena. Hogei bizitzako bizitegiak.

Esaera zaharrak

Amorezko ezkontza, dolorezko bizitza.

Aztergaia: bizitza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 'bizia, bizialdia, bizimodua'. 2 'etxea, etxebizitza'.

Lantaldearen irizpideak
Batera bizkaiera eta gipuzkera euskalkietakoa da
Forma erregularra edo paradigmaren araberakoa da hobestekoa

-tza/-tze lehiakideen artean, -tza da EBrako hobestekoa

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1. bizia, bizialdia, bizimodua; 2. etxea, etxebizitza

Formen arteko bereizketa semantikoak

bizitza/bizi banaketa argituko da (cf. "bizia galdu", "bizia kendu", etc.)

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "nork eta noiz erabaki da -tza/-tze artean HB-rako -tza hobestekoa denik? (ikus baratze)" (1995-01-25)

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.