1 emaitza zuzenez bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z9:OEH:AS | 2020-01-14 | Azpisarrera gisa onartzekoa |
OEH: ZUZENEZ (L, BN, S; Dv). Ref.: A; Lrq (züzen). a) Justamente, con toda justicia; legítimamente, por derecho. "Zuzenez hori enea zen" Dv. "Por derecho, en justicia" A. Erregeren lehenbiziko semeak, zuzenez eta ethorkiz Erresuma guztiko iaun eta Errege heldu denak. Ax 576 (V 370). Etzare zuzenez baizen / estimatzen lehena, / Tubalen hitzak ahoan / tuzten eskaldunena. Arg in EZ Noel 23. Zuzenez akusa zaitezinean zenbait egin duzun hutsez, humil zaite hagitz. SP Phil 192. Zuzenez ontasun baten jabe denak. He Phil 268 (Echve Dev 306 arrazoi justuarekin). Ohorea, osasuna, bizia bera, guziak zuzenez zor zaizko. Mih 98. Bai, nerea zen zuzenez. Dh 153. Bigerrenena zuzenez enia dago, / ziek beno bainiz azkarrago. Arch Fab 85. Jaun Aphezpikuak egun hura igurikitzen zuen bozkariozko egun bat bezala. Eta zuzenez hori, ezen zortzi urthe hartan eliza hura zuen gogoan. Prop 1884, 255. Jainkorikan ez baliz, ez duk ez gizonik / gizonari zuzenez deus mana lironik. Zby RIEV 1908, 232. Ebats-eta gozamena urririk zuzenez behar zukenari arranda pagaraz. HU Zez 189. Apez batek bere burua, zuzenez ere, den gutiena agertzen zueneko. Ib. 209. Zuzenez segurki erraiten da holako horietaz, direla pika-buztanak. Barb Sup 56. Zuzenez eskatuten eben eskubidia beingo-beinguan emon. Otx 45. Zuzenez ari ezkero, orrek ez du langillea xuxperrarazten baizik. Okerragoa da ixilpea. Ldi IL 114. Estaduak indarrez bai, indarrez kendu leikeo gizonari eskubide ori, baña zuzenez, egundo bez. Eguzk GizAuz 98. Langilleari zuzenez zor dautsana. Ib. 179. Zuzenez irabaztea oso da bidezkoa. Munita 106. Zuzenez zegokion eskubide bat eskatzeko. Etxde JJ 273. Ontasun horiek zuzenez behar zuten haurretarat erori. Ardoy SFran 117. (Junto a okerrez). De una forma (u otra), por las buenas (o por las malas). Nire anai egoskorrak eztin olakorik aditu nai eta zuzenez edo okerrez Etxahunia Mattini uzteko eskatzen zidan. Etxde JJ 82. b) Directamente, en línea recta. Zu kuku egonik, ontzia / nork eramanen zuzenez kairantza? Gazt MusIx 129.
adib: ohorezki adb. Ipar. Era ohoragarrian, ohorez. Ohorezki bizi. Aberastu nahi dut, baina zuzenez eta ohorezki. Hiria eta gaztelua galdu baditut ere, ohorezki galdu ditudala. Loiolako izena beti ohorezki ekarriko duzula.
zuzenez : EiTB (Benetan zurekin egon nahi balu, Zuzenez paso egingo zuen), Elkar (Lekunberriko neskatxak, Zuberoala banoa, Zuberoko kolonbak deitzen bainau beregana, hautatu behar dela zuzenez lehena), Erlea (Burulehen Goretsia eta Ongiegille maitea, Donostiako zure hitz bati nahi nioke ihardetsi, kausituz nik galdetzen ditudan gastu sariak ez direla zuzenez gehiagokoak), Karmel (Bide okerrez dabillena, argiaren bildur da; zuzenez dabillena, illunaren bildur).
zuzenez : Herria (Egoera arras absurduan daude denak ezen elkarteak komenio bat eskuetan dauka, zoinak helduden uztail arte segurtatzen baitio etxeaz gozatzen ahal duela zuzenez), Berria («Egia erran, frantses herritar bati zuzenez aplikatua zaion eskubide bat, euskal preso politikoei sistematikoki debekatua zaie», dio Abertzaleen Batasunaren agiriak), Piarres Xarriton (Federik-ezaren mota guztietarik gaitzena ordea, heresia da, teologo berak irakasten duen bezala, galde beraren artikulu hartan berean eta, ez da beraz zuzenez bakerik egiten ahal, ez heretikoak ez direla gaztigatuko hitz ematen ahal: argudio horretan, tipitik handiari ezezkoa eman behar zaio), Marzel Etxehandi (Zuzenez anitzek joanak izan behar zuten lanera), Elena Touyarou (Egia da halaber, haur hura desjabetu zutela zuzenez bereak zituen gauza guzietaz, familiaren geriza eta maitasunetik hasiz), Josu Zabaleta (Orain ordea, gurinaren banaketa ez da zuzenez dagokion bezala egiten, eta amak sartu beharra izan du), Aingeru Epaltza (Zuzenez, emaitzaren merezimendua erdiz erdi banatu beharra zegoen, gutienez ere, irratilariaren eta bion artean)
Ez da librea, eta azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke.
Azpisarrera gisa jasotzekoa zuzen sarreran.
Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.