Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza ustiaketa bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

ustiaketa
iz. Ustiatzea. Horren bidez bermatu nahi izaten da baso-ustiaketa iraunkorra eginez lortzen dela zura.

Aztergaia: ustiaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:20 2006-01-10 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh354 2020-11-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu ustiaketa, ustiakuntza, ustiategi formarik aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ustiaketa (eta hustiaketa, abere-ustiaketa, baso ustiaketa, landare-ustiaketa, meatze ustiaketa, oihan-ustiaketa, hustiraketa baimen, ustiaketa plan) 48: KLLegea 1984 2 (izenburu batean "Abere-ustiaketa eta osasunketa", "gai hauek osabideratu eta egipideratzea: 1. Landare-osasunketa, nekazaritzaren eraldakuntza eta hazkuntza; nekazaritza-zabalkundea, suztapena eta gaikuntza; mahastigintza eta ardogintza; landare-ustiaketa"), EHAA 1984-1992 bitartean 16 (adib.: "Jarraiango gai hauekiko agintepide osoa: Mendi, Oihan-ustiaketa eta zerbitzu, abereentzako bide eta alaguneekikoa", "ustiaketa bukatu baino lehen, ordainketa osoa bukatu beharko da", "Abereen Ustiaketarako Erroldean sartuta baldin badago, berari dagokion erroldeango aipamena jarriko da", "egoiliarren ibilgailuntzako aparkaleku baten ustiaketa, dagokion eraikitze Proiektua eta obraren bidez, esleitzeko", "Autobusen Vitoria-Gasteizko Geltokiaren eraikiketa eta ustiaketaren esleipena egiteko Lehiaketarako deialdia"), ZerbGidaliburua 1989 ("arrain-hazkuntzarako antolapideak eta orotariko ustiaketarako baimenak ematea"), K. Santisteban ("Ustiaketa honek gehikuntza demografiko handia ekarri zuen"), Eguna 1990 2 (adib.: "gizonak Goi Lautadetara jo du bertako baliabide naturalez hornitzearren: "Suharriaren lanketa [...] eta basoaren hustiaketa, ehizea eta artzantza""), Orhipean ("gogorki zigortuak dira basoen hustiaketak"), UnescoAlb 1992 ("diruaren akuiluak gehiegizko ustiaketa dakar"), Mundua 1993 ("ingurugiroa kaltetzen dituen [sic] basoen hustiaketa"), GAO 1994 16 (adib.: "Gipuzkoako herrialde historikoak eskumen osoa du honako gai hauetan: mendien artapen, defentsa eta babesean; berbasotzeetan; baso ustiaketa eta zerbitzuetan", "mendien zuzenbide arauak, plangintza eta erabilera nahiz ustiaketa zehazten ditu", "Mendiaren erabilera antolatzea eta mendiaren ustiaketa eramangarria sustatzea", "Urteko Ustiaketa Planak"), DNoticias 1994 ("Aragoako ustiaketa zinegetikoa"), Mega gaztetxo ("nekazaritza eta arrantzaren ustiaketak hazi egin dira eta produktuen kalitatea hobetu"), Industri ondarea 3 (adib.: "Bigarren Karlistadak [...] meatze ustiaketan ere eragina izan zuen"), Argia 1997 ("Hustiraketa baimena: 1970eko urriaren 30ean, 1993an eta 1995ean berriztatua"), Enbata 1998 ("Beha baserriei eta bazterrei, jendez beti eta beti husten ari, eta gainera neurririk gabeko ustiaketaz lurrak eta urak kutsatuak"); ustiakuntza ( eta hustiakuntza, nekazal hustiakuntza, oihan ustiakuntza, hustiakuntza-azalera) 24: Txill ("politikan eta ekonomiaren mailan obratzen den zanpaketa edo ustiakuntza bat da koloni-sistema"), I. Antiguedad 2 (adib.: "balio handikoa izan daiteke horren hustirakuntza ekonomikoki posible egingo duen teknologia bilakatzekotan"), EHAA 1989 14 (adib.: "hustiakuntzaren edukitzaile berriek iharduera nagusia nekazal sektorean garatuko dutelako konpromezua, baita konpromezua ere soberakinak ez ugaltzeko, hustiakuntza-azaleraren zabalduntza ondotik", "Laguntzaren urteroko zenbatekoa 450.000 pezetakoa izango da hustiakuntza bakoitzeko", "Titularitatea edo hustiakuntzaren erabilera zein lege-erataz transferitzen den erakusten duen frogagiria", "Nekazal iharduera adinaz aurretiko uztea dela-ta, hurrengo laguntza hauek ezartzen dira: 1- Urteroko indemnizazioa, lursailen edukitza duten eta nekazal hustiakuntzen titular direnen aldekoa"), K. Santisteban 3 (adib.: "lanean ari diren ustiakuntza handiek egunean-egunean harkaitz tona asko zurrupatzen dute"), S. Ott ("Errealitate materialik gabe ere iraun dezake, baina ustiakuntza eta unitate sozio-ekonomiko gisa [...] ezin du iraun"), Napartheid 1996 ("Hustiakuntza, garrantzizkoa da"), Lur eta Ingurugiro 2 (adib.: "Litosfera-alde batzuk fisikoki suntsitzeaz gainera, beste eragin-mota batzuk dituzte ustiakuntza eta eraikuntza-mota hauek"); ustiategi (eta abel ustiategi, baso ustiategi, nekazal ustiategi,nekazaritza[-]ustiategi, ureztapen ustiategi) 63: EUEstat 1988-1998 bitartean 16 (adib.: "Nekazal ustiategien egiturari buruzko datuek, haien kopurua, tamaina, edukitza-modua eta lurzatiketa ukitzen dituzte", "Kapitulu honetan hainbat atal sartzen dira lurren banaketa orokorra erabilera desberdinen arabera zehaztuz, baita ere nekazaritzako ustiategien egiturari eta arrantzako untzi-taldeari buruzko zenbait datu"), ZerbGidaliburua 1989 2 (adib.: "Nekazaritza-atal edo ustiategien, ekoizpideen eta egituren hobekuntzarako egitamuak lantzea), EUSTAT 1990 2 (adib.: "Nekazal ustiategien gidazerrenda"), KontsumProi 1990 3 (adib.: "Herriko ustiategiak [familia mailakoak, ereduzko granjak, inbernaderoak, ustiategi berriak, kooperatibak, enpresa handiak...] bisitatu"), Tx. Garmendia 2 ("abel eta baso ustiategiak jarri dira"), GAO 1994 ("Baso Administrazioak Ingurugiroko Eragina Aztertzeko Arautegia bete dadin begiratuko du ustiategien izaera eta ezaugarriengatik derrigorrezkoa denean"), NPAO 1994 34 (adib.: "Horiek, eremuaren eraldaketari lotuak badaude ere, onuradun bat badaukate eta ustiategi baten eraldaketa edo hobekuntza dakarte", "Lurrek ureztapen ustiategiaren azalera oinarrizkoaren gehieneko balioa baino gehiago hartzen badute, balio hortik goitikoak ez du eskubiderik izanen", "Aurreko artikuluan ezarririko finantzaketaren onuradunak izan daitezke nekazariak edo nekazaritza ustiategien titularren batasunak"), Eskubide errealak 4 (adib.: "Landa jabetzak dimentsio egokia izatea ahalbideratzen duten arauak, nekazaritzako ustiategia zentzuzkoa, biderakorra eta eragingarria izateko"), Ingurugiro 1998 ("Abeltzaintza ustiategietako hondakin nagusia materia organikoa da").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ustiaketa : AB50 14 (diru-u. 1, u.-gosteak 1, u.-diruegitamu 1, oihan.-u. 2, nekazaritza-u. 1), HiztEn, LurE, Euskalterm 5; ustiakuntza : AB38 1, Euskalterm 1; ustiategi : HiztEn, Euskalterm 17 (mea-u.1) // Ez ditugu aurkitu ap. DFrec.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ustiagune : HiruMila; ustiaketa : ElhHizt, EskolaHE, PMuj DVC; ustiakuntza : HiruMila; ustiategi : ElhHizt, HiruMila // Ez ditugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

ustiaketa 350: Aizu 2, Argia 40, Berria 154, Deia 5, Deustuko Unibertsitatea 3, DiarioVasco 12, Europar Batasuna, Euskal Herriko Agintaritza 6, EiTB 21, Elhuyar 25, Elkar, Erlea 4, Consumer 5, Espainiako Gobernua 26, Goiena 14, HABE, Jakin 16, Karmel 2, Laneki 11, UEU.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ustiaketa 54: Berria, Iñaki Heras, Koro Navarro, Joxerra Garzia, Amaia Lizarralde, Txiliku, Koldo Izagirre, Josu Landa, Jokin Urain, Iñigo Aranbarri.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

NekHizt: Ik. ustiapen.

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

ustiapen eta ustiatze arautuak aski izan litezkeela aipatu da; baina erabiliegia iruditzen zaio lantaldeari forma hau, beste gabe baztertzeko (errazago bazter liteke -kuntza osaerakoa, erabilera mugatuagokoa denez).

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Maiztasun handikoa eta jasotzekoa izan liteke,ustiapen eta ustiatze formekin egin den bezala.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-kuntza/-pen/-tze.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-10-26) Kendu lerroa.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.