tzar
1 adj. Txarra, gaiztoa. Ik. alfertzar; deabrutzar; + gizontzar; harritzar; kolpetzar; mihitzar... Jende tzar fedegabeekin. Atso tzarrak! Ez ote zuten ikusia emazte tzar baten etxean sartzen? Belar tzarrak hazten ari direnean. Lege bat, on edo tzar, egin ondoan (...). Urrats tzar beretan elkarrekin ibili ez ginen? Ateraldia tzarrago, itsusiago, eta nahiago duela iduri du. Ele tzar eta mehatxuak. Min tzar batek eraman zuen. Gure jaidura tzarren garaitzeko. || (Berez ideia txar bat adierazten duten izenekin, indargarri gisa). Ohoinak baino areagokoak diren gaiztagin tzar batzuk. Sorgin tzarra, zuk eritu didazu emaztea! 2 adj. Txarra, kalitate txarrekoa, balio gutxikoa. Pilda batzuk soinean, zikinak eta higatuak, oinetan espartin tzar batzuk, zola jana zutenak. Zuen automobil tzarrekin, karroza zaharrak ehortzi dituzue. Bordatxo tzar batean Jesus sortu zela?