1 emaitza odol belar bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Araua: | Z3:EArau93 | ||
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z3:HBB | 1996-02-22 | Lantaldeak besterik gabe onartua |
AS: Parietaria officinalis.
horma-belarra.
-belar.
odol sarrerari dagokion azpisarrera.
Parietaria officinalis.
- [E302]: Belarren izenak kontu handiz ibiltzekoak dira, eta odol-belar deitzea Parietaria officinalis landareari desegokia iruditzen zait, landare horrek bi izen estandar egoki dituenean aurretik: horma-belar eta pareta-belar. Zarautzen gibel-belarra deitzen diogu, baina hemendik urrutira joan gabe beste izenen bat izango du Botanikako hiztegian gutxieneko zehaztasun bat izate aldera, baztertu egingo nuke odol-belar hori. Izan ere, ez dakit zenbateraino esan genezakeen odol-belarra Parietaria dela. Baditut nire zalantzak, OEH ikusi ondoren handiagotzen direnak: ODOL-BELAR (L, BN-ciz, Sal, S, R-vid; Urt, Lcq (L), Dv, H, Hb y Foix ap. Lh). Ref.: Alth Bot 3, 5 y 7; A; Lh; Lrq (odolbelhar). "Calligonum, [...] odolbelharra" Urt IV 80. "Parietaria" Lcq 148. "Pariétaire" Dv y Lrq. "Capillaire" Dv y Alth Bot 5. "Sanguinaria" Mdg 151. "Asplénium, odol belharra" Alth Bot 3. "Doradille" Ib. 7. "Culantrillo, parietaria, sanguinaria" A. "Éclaire, chélidoine (bot.)" Lh. "Rue de muraille (Asplenium ruta muraria)" Zerb GH 1934, 333. Odola ema hadi, ahal bahadi. (Odol-belharra) (BN-mix). Lander Eusk 1926 (II), 60. Paretean hazten diren belarrak dira ia gehienak, eta zein zein den ondo jakin behar nahasmendurik ez sortzeko. Belarriz hitza ezagutu eta liburuz landarea ezagutzen duen norbaitek esan beharko luke zein den ditxosozko odol-belar hori. (2010-01-05)
Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.