1 emaitza gerraontzi bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Araua: | Z3:EArau72 | ||
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z2:IkHizt | 1993-03-25 | Lantaldeak erabaki gabe utzia |
gerra-ontzi behin agertu da EB (MEIG).
gerra-untzitza 1 EB.
AB38: gerra-untzi 1; AB50: gerrauntzi 4; HiztEn: gerrauntzi.
ontzi/untzi oinarria erabaki behar da lehenik
- Erabakia: BAgiria (1997-05-30): 'gerraontzi / gerrauntzi bikotea dela eta, Sarasola jaunak esan du batzordea ontzi/untzi bereizketarik ez egitearen aldeko zela eta ontzi forma nagusitzat ematearen aldeko. Nolanahi ere, datorren bileran aztertuko da berariaz gai hau, garrantzizkoa baita'. // BAgiria (1997-06-27): 'Ontzi/untzi delako auziaz I. Sarasolak esan du euskaldunek historian ez dituztela bereizi sukaldeko tresna den ontzia eta uretan ibiltzen diren ontziak. Bereizketa azken garai hauetako dela. Egia dela azken urteetako usadioan oinarri hartuta nolabaiteko presiopean jar daitekeela Euskaltzaindia, bereizketa egitera bultzatuz. Lehen ere antzeko prezedenteak izan direla (hauk/hauek, adibidez) baina gauzak azken batean gainditu direla. Literatur testuetan (A. Lertxundirenetan edo K. Eizagirrerenetan [sic], adibidez) ez da bereizketarik egiten. Eskloetako testu liburuetan bereizketa egiten bada ere, gehiago balio bide dute literatur testuek eta hauei eman behar zaiela lehentasuna. Horrenbestez, batzordea, kide bat izan ezik, bereizketarik ez egitearen aldeko azaltzen da. / X. Kintana jaunak bere kontrako iritzia azaldu du eta argudioak eskaini ahoz eta idatziz. Ukitu/hunkitu edo itxi/hertsi bezalako fenomenoaren pareko omen litzateke ontzi/untzi bereizketa. / Beste zenbait euskaltzainek ere parte hartu dute eztabaidan. Dena den, eztabaida zaharra eta ezaguna denez eta alde bateko eta besteko arrazoiak ere berriak ez direnez, botoetara eramaten da hautua. Forma bakarraren alde, 11 boto. Bi forma bereiztearen alde, 5 boto eta, zuriz boto bakarra. Beraz, forma bakarra ematea onartu da. / Ondoren, forma hori o-duna ala u-duna izan behar duen botatu da. Hamaika boto izan dira ontzi formaren alde, bat ere ez untzi-ren alde eta hiru boto zuri. Horrenbestez, ontzi forma bakarra erabaki da'.
Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.