gain1
1 iz. Edozein gauzatan, lurretik urrunen dagoen aldea; zerbaiten gainaldea. Barren sakonean dabilen zurrunbiloaren gaina eta axala. Azpi eta gainak hartuak ditu. Ertza eta gain-azpiak. Buru gain karsoildua. Ez doa hutsik asto horren gaina. Gain biribileko etxeak. Lur onak ur asko hartzen du, eta gaina idortzen bada ere, hezetasunak barnean dirau.
2 iz. Mendi, aldapa eta kidekoetan, gailurra. Mendi gain hartan. So eginez Lapurdiko gain larrutu nabarrei. Uitziko gaina hartu nuen. Gain batean egin du etxea.
3 iz. (Leku atzizkiekin, singularrean. Dagokion izen sintagmak -en atzizkia hartzen du, baina bizigabe bati badagokio eta determinatzailerik ez badu, atzizkia eta mugatzailea gal ditzake). Zubi zaharraren gainetik igarotzean. Jainkoa maitatzea gauza guztien gainetik. Eta ez da geldituko harria harriaren gainean. Sasi guztien gainetik. Gugandik kanpo eta gure gainetik dagoena. Eskuineko oina itsas gainean eta ezkerrekoa lur gainean. Belar gainean eserita. Aizkorri gaineko elizatxoan (Ik. gaineko). || Oroz gainetik. || Lurra gain-gainetik urratuz (Ik. gain-gainetik). Gain-gainean zegoen oilarra. 4 iz. (Dagokion izen sintagmarik gabe). Ik. gaineko 1. Azpian lur hotza, gainean harria. Hondamena gainera datorkiolako, beldur da bera ere (Ik. gainera). 5 Ondoren. (Leku atzizkiekin, singularrean). (Batez ere janariez mintzatuz erabiltzen da). Ik. gaineko 3. Arrautzopil guri-guriak izango zituen jaki, eta gainetik gatzatua. Gaztaren ondotik gereziak, nahiz mamiaren gainean sagardoa; edozerk on egiten dio.