Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza erreferendum bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

erreferendum
iz. Lege edo proposamen bat onartzeko edo arbuiatzeko herritarrek egiten duten bozketa. Ik. herri galdeketa. Erreferendumean bozkatu.

Aztergaia: erreferendum

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Lehenengo itzulian, "erreferendum" eta "referendum" bi-biak onartu ziren. Bigarren honetan, batekin geratu beharra dago.

 - [E116]: oker egon naiteke, baina hau dut nik gogoan: lehen itzuliari azken ukituak egitean, geuk erantsi genuela er- hasitako forma, lehendik onartua genuen r- hasia baztertu gabe, nahiz ez genituen biak "edo" batekin lotu, beste grafia-bitasunak lotu genituen bezala ("camping edo kanpin" eta "eslogan edo slogan" bezala, alegia). Forma bakarraren alde egin nahi du E210k, eta hala egin dute idazleek, ikusi ahal izan ditudan datuetan (XX. mendeko corpusean, 30 testuingurutan ageri da er- hasia eta 6tan r- hasia; gaurko prosarenean, berriz, 11 aldiz ikus daiteke r- hasia, eta milatik gora aldiz er- hasia: Herria astekarikoak dira hauetan 61, eta 968 Berria egunkarikoak). Orain bakarra aukeratzea, neurriren batean behintzat, lehen itzulikoa "aldatzea" izango litzateke, eta ez dakit bide horretatik abiatzea komeni zaigun (gainera, er- hasia bakarrik onartuko bagenu, r- hasien sailean eman beharko genuke horren berri, eta ez er- hasien zerrenda honetan). Zuek esan. Nire proposamena izango litzateke oraingoz ez ukitzea, baina bigarren itzulia bukatzean honekin zirt edo zart egitea bat aukeratuz: erreferendum, noski. Baina, beharbada, zuhurrago litzate orduraino itxoitea. Jendeak bera ari da aukera egiten, gainera. Hoberena litzateke holako bikotze guztietan jendeak azkenean bat aukeratu eta guk bedeinkatzea.

 - Erabakia: (2008-04-04) ok, utzi dagoen moduan.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.